Bizkaiko sei eleberri eta Nafarroako bost dagoz Nadal Sarirako 274 hautagaien artean
2008-12-30 14:52 sariak-autortzakMunduko toki ugaritik helduriko 274 eleberri dagoz Nadal Sarien LXV. edizinoko hautagaien artean. Horreetatik sei lan Bizkaiko egileenak dira, eta beste bost Nafarroatik aurkeztu dira. Saria emoteko afaria urtarrilaren 6an egingo da, Bartzelonako Avenida Palace hotelean.
Munduko toki ugaritik helduriko 274 eleberri dagoz Nadal Sarien LXV. edizinoko hautagaien artean. Horreetatik sei lan Bizkaiko egileenak dira, eta beste bost Nafarroatik aurkeztu dira. Saria emoteko afaria urtarrilaren 6an egingo da, Bartzelonako Avenida Palace hotelean.
Sarira aurkeztu diran eleberriek ikuspegi oso anitzak eskaintzen ditue, irudimena, intriga eta amodioa izanik elementurik ohikoenak, Destino argitaletxeak jakinarazo dauenez.
Argitaletxeak Madrilgo 58 obra jaso ditu, Bartzelonako 53, Valentziako 19, Sevillako 12, Alacanteko hamar, Segoviako zortzi, Bizkaia, Malaga eta A Coruñako seina, Nafarroa eta Murtziako bosna, Almeria, Tenerife eta Tarragonako launa, Granada eta Salamancako hiruna, Jaen, Pontevedra, Girona, Mallorca eta Valladolideko bina, eta Cadiz, Santander, Oviedo, Lleida eta Zaragozatik bana.
Era berean, Frantzia, Alemania, Ameriketako Estadu Batuak (AEB), Argentina, Txile, Brasil, Kolonbia eta Perutik helduriko idazlanak be jaso ditu sariketearen antolatzaileak.
German Gullon, Lorenzo Silva, Andres Trapiello, Angela Vallvey eta Destinoko editorea dan Emili Rosalesek osotuko dabe epaimahaia. Joan dan urteko eleberri irabazlea Francisco Casavellaren 'Lo que se de los vampiros' izan zan, eta Eva Diaz Perezen 'El club de la memoria' finalista.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!