‘Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak bermatzeko arau egokia behar dogu’
2008-03-11 17:10 Euskerea berbagaiEAEko Kontsumitzaileen Eskubideen Dekretu-proposamenaren ondorioz, unibersalak diran hizkuntza-eskubideak urratzeko bidea eskaintzen dala ikusirik, bere horretan onartzeaz bat, Kontseilua errekurtsoa jarteko aukerak aztertzen ari da.
Donostiako XXXII. Nazinoarteko Urpeko Zinema Zikloak 26 pelikula eskainiko ditu martiaren 25etik 29ra
2008-03-11 14:51 BarriakAurten ikusiko diran 26 pelikulak sei herrialdetatik helduko dira (Japonia, Italia, Belgika, Alemania, Espainia eta Frantziatik), eta munduko leku askotan hartutako irudiak ditue, besteak beste, Kantauri itsasoan, Indonesian, Kanaria Handian, Kalifornian, Medas ugarte kataluniarretan, Turkiako kostan, Kolonbian edota Sardinian.
SPRIk Istanbuleko bulegoa zabaldu eta euskal enpresen lehenengo topaketea antolatu dau bertan
2008-03-11 13:22 Euskaldunak munduanBulego barri honegaz erakundearen kanpo sareak 39 herrialde hartzen ditu. Bulegoa Istanbulen dago, hau da, Turkiako ekonomiaren bihotzean, eta bere asmoa da eskatzen daben euskal enpresa guztiei laguntza personalizatua emotea.
D ereduko matrikulazinoa bultzatzeko kanpainea Nafarroan
2008-03-11 11:16 Euskerea berbagaiAzken urteotan, bi erakundeek era horretako kanpainak bultzatu ditue, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak egin beharreko lana eginez, derrigorrezko hezkuntzaren eskaeran Nafarroako familien heren baten eskaerea izan arren.
Bad Religion kaliforniarrek Barakaldon joko dabe bagilean
2008-03-11 11:03 MusikeaGreg Graffin abeslariak, Jay Bentley baju-jotzaileak, Brooks Wackerman bateriak eta Greg Hetson, Brian Baker eta Mr. Brett gitarristek osotutako taldeak Rockstar aretoan joko dau bagilaren 21ean, taldearen mundu mailako birearen barruan.
'Blas de Otero-Bilboko Uria Nazinoarteko Poesia Saria' aurkeztu dabe
2008-03-10 17:37Literatur sormena sustatzeko eta bilbotarrei bertako idazlerik handienetakoa izan zanaren lana hurreratzeko helburuagaz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Blas de Otero Fundazinoak Bilboko poetearen oroimenezko Nazinoarteko Poesia Lehiaketea sortu dabe. Lanak bagilaren 15a baino lehen bialdu behar dira Barrainkuako Kultur Etxera.
Txillardegi eta Xarriton omenduko ditu EIEk zapatuan Durangon egingo dauen Batzar Orokorrean
2008-03-10 17:30 sariak-autortzakEuskal Idazleen Elkartearen (EIE) 25. urteurrenaren harian, Piarres Xarriton eta Jose Luis Alvarez Enparantza ‘Txillardegi’ omenduko ditu alkarteak Durangoko Plateruena kafe antzokian datorren zapatuan, hilaren 15ean.
Alfonso Sastre eta Carlos Gil izango Bilboko Bidebarrieta Kulturgunearen ‘Eztabaidak literatureagaz’ zikloan
2008-03-10 17:04‘Eztabaidak literatureagaz’ programearen helburua jenteari lehen mailako idazleakaz topo egiteko gune bat eskaintzea da, alkarrizketearen bidez idazteagaz zerikusia daben auziak planteetako aukerea emongo deutsona.
Emakumeek afrikar kultureari egindako ekarpenari buruzko jardunaldiak Bilbon
2008-03-10 14:51‘Emakumea Afrikako kulturan: musika, ohiturak, literatura’ izenburupean eratutako ekitaldi-sorta honen bidez, Liburutegiak etorkinen integrazino sozial eta kulturala sustatu nahi dau, hauxe dalako liburutegia erabilten dauen kolektibo nagusietako bat.
Manex Agirrek irabazi dau Arabako finalerako txartela
2008-03-10 14:15 BertsolaritzeaSaio borobila aramaioarrak egindakoa, freskotasuna eta zuzentasuna nabarmen geratu diralarik, 326’5 puntugaz. Asier Otamendik egin dau bigarren 322’5 puntugaz, Oihane Pereak 321, Iñaki Viñasprek 312’5, Serapio Lopezek 306’5 eta Felipe Zelaietak 283’5 puntu.
Jose Ignacio Telletxea Idigoras euskaltzain urgazlea hil da
2008-03-10 13:20Martiaren 8an hil zan Donostian, 79 urte zituala. Haren aldeko hileta-eleizkizuna martiaren 11n, martitzena, izango da Donostian, Artzain Ona katedralean, iluntzeko 19:30ean.
Begoña Bang-Matu Bizkaia Blues-Jazz Zirkuituan
2008-03-10 13:02 MusikeaBrixton Records euskal zigiluak Begoña Bang-Maturen lan barria kaleratu dau, ‘I am thinking about you’, Orquesta Kingston taldeagaz kaleratzen dauen bigarrena. Reggae, ska-jazz, rocksteady, soul... horrexek doguz Begoñaren osogaiak lan barri honetan.
Kupela erromeriak bizibarritzeko ekinean
2008-03-07 14:32 MusikeaPagotxa izeneko azken disko honetan, Anjel Larrañagak eta Xabier Zabalek egindako 14 kanta barri aurkezten dira. Extra moduan, Kupela kanta ezagunaren bersino remix jantzagarri bat dakar.
Bidasoako XXI. Bertsopaper Lehiaketara lanak aurkezteko epea maiatzaren 2an amaituko da
2008-03-07 14:12 BertsolaritzeaJatorrizko, argitaratu bako eta beste lehiaketaren batean saritu ez diran bertsoak onartuko dira bakarrik eta norberak aukeratuko dau gaia, doinua eta neurria.
EAEn 2.943 ezkontza izan ziran 2007ko hirugarren hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino % 11,9 gitxiago
2008-03-07 12:05Hiruhileko horretako hileen artean, irailean egin ziran ezkontza gehienak (1.285), eta gero garagarrilean 1.265. Bestalde, aurrekoetan bezela, ezkontza gitxien (393) izan zituan udako hilebetea abuztua izan zan.
No country for old men
2008-03-07 11:31 Zinema kritikakEz dot ulertzen zelan esan leiteken honako hauxe dala aurton estreinau dan filmik onena; izan be, nire eretxiz, Coendarren azken behar hau geldoa, astuna eta enpagugarria da. Laburbilduz, Tommy Lee Jones eta Javier Bardem-en antzezpen zoragarriak albo batera itxita, nire ustez, ez da saldu gura izan deuskuen baizen bikaina.
Jone Miren Hernandez: ‘liburutegi eta dokumentazino zentru birtuala bilakatzea da gure helburu nagusia’
2008-03-07 11:05 BarriketanAndresare webgunearen bultzatzaileetakoa
Gradu gitxiagoko ardao barri bat: Altos de la Ermita
2008-03-07 11:04 Jan edanakCasa de la Ermita taldeak teknika barri baten bidez 'alkohol gitxiagoko ardaoa' atara barri dau, % 6´5 - 7 gradukoa, ardao normal baten graduazinoaren erdia dauena. Ardao baltz barri horrek, Altos de la Ermita deiturikoak, merkadua gradu gitxiagoko ardaoak eskatzen dagoan momentuan sortutakoa bada be, legeak ezarritakoa bete beharko dau.
Mike Oldfielden disko barria lehenengoz entzungai Bilbon
2008-03-07 10:33 MusikeaMartiaren 17an merkaturatuko daben ‘Music of the Spheres’ da musikari britainiarraren disko barriaren izenburua eta munduan lehenengo aukerea izango da gaur, hilak 7, Bilbon lan horretako kantuak entzuteko.
1.246 euskal liburu zahar Interneten
2008-03-06 18:44Sareratutako lanen artean, besteak beste, Betolazaren ‘Doctrina Christiana’ (Bilbon, 1596), Euskadin euskeraz argitaratutako lehenengo kristau-ikasbidea, XVI. Mendean euskeraz idatzitako zortzi lanetako bat eta Axularren ‘Güero’-ren lehen edizinoa (Bordele, 1643) kontsultau leikez erabiltzaileak.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...