Gernikako Arbolaren Gurutzeagaz omenduko dabe Agirre lehendakaria zana

Bizkaie! 2010-03-03 10:07   sariak-autortzak

Ekitaldia zapatuan, martiak 6, izango da Ajuria Enean, Gasteizen. Bertan, Patxi Lopez egungo lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea emongo deutse Agirreren senideei.

Jose Antonio Agirre Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehenengo lehendakari eta aurretik Getxoko alkate izan zanari omenaldia egingo deutso Jaurlaritzak, Gernikako Arbolaren Gurutzea sariaren bitartez.

Ekitaldia zapatuan, martiak 6, izango da Ajuria Enean, Gasteizen. Bertan, Patxi Lopez egungo lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea emongo deutse Agirreren senideei.

Gurutzea Eusko Jaurlaritzeak emoten dauen saririk garrantzitsuena da eta 1936ko urria eta 1960ko martia bitartean Agirrek eta lehenengo euskal Gobernuak herriaren alde egindako ekarpena omendu gura dau. Hori dala eta, urte horreetan Gobernuko sailburu izan ziran guztien familiako kideak konbidau ditu Jaurlaritzeak.

Agirrerena izango da emoten dan zazpigarren Gernikako Arbolaren Gurutzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu