Kukai taldeagaz zabalduko ditu ateak Bilboko Campos Eliseos Antzokiak

Bizkaie! 2010-03-03 14:51   Kulturea

Kukai jantza talde euskaldunaren emonaldiagaz zabalduko dabe zaharbarritutako Bilboko Campos Eliseos antzoki ezaguna. Egile eta Editoreen Alkarteak (SGAEk) kudeatuko dau aurrerantzean antzokia, eta datorren martiaren 11n ekingo deutsie programazino barriari.

Kukai jantza talde euskaldunaren emonaldiagaz zabalduko dabe zaharbarritutako Bilboko Campos Eliseos antzoki ezaguna. Egile eta Editoreen Alkarteak (SGAEk) kudeatuko dau aurrerantzean antzokia, eta datorren martiaren 11n ekingo deutsie programazino barriari.

Inaugurazino ekitaldian Kukai jantza konpainiaren 'Soka 2' ikuskizunaren erabateko estreinaldia izango da ikusgai. Gipuzkoako jantza taldea izango da taula gainera igoten lehenengoa, baina ez azkena, izan be, garagarrila bitartean, 45 ikuskizun izango dira Campos Antzokian, tartean John Mayall Britainia Handiko bluesman beteranoa, Victor Manuel abeslari asturiarra, Milladoiro taldea, Susana Rinaldiren Tango Balleta edo Benito Lertxundi. Jantza arloan, Brasilgo Corpo Balleta izango dogu geurean, egungo jantza talderik garrantzitsunetako bat. Susana Rinaldiren Tango Nazinoarteko Balleta be Bilbon izango da, 'Argentina contemporánea' lan arrakastatsuagaz. Grease musikalaren bertsino laburrago bat be taularatuko dabe areto nagusian, eta Suso Silvaren 'Circo de los Horrores' be izango da ikusgai, Madrilen eta Bartzelonan izan dauen arrakastearen ondoren.

Ignacio Casado antzoki zaharbarrituaren zuzendariak jakinarazo dauenez, 40 ikuskizun baino gehiago berbatu dira datozen hileotarako. Esangura horretan, ''antzokia erabili daitekeen denporearen % 72 bete egiten da gaur egun berbatutako dagoan programazinoagaz''. Casadoren esanetan, SGAEk garagarrila bitartean antolatu dauen egitarauan genero aniztasuna da nagusi. Kontratautako 45 ikuskizunetatik, 19 izango dira musika arlokoak (% 42), 13 antzerki lanak (% 29), 4 jantza ikuskizunak (% 9) eta bestelako arloetan kokatuko dira ganerako 9ak.

Aste Nagusian programauko dituen ikuskizunen barri ez dabe emon arduradunek.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu