Bidebarrietako Liburutegiak bardintasunari, antropologiari eta feminismoari buruzko bi jardunaldi jasoko ditu
2010-03-01 14:02Liburutegien Udal Sareak, Bardintasun, Alkarlan eta Hiritartasun Sailagaz alkarlanean, bardintasunari, antropologiari eta feminismoari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu eguaztenerako eta eguenerako, Emakumeen Nazinoarteko eguna ospatzeko.
Liburutegien Udal Sareak, Bardintasun, Alkarlan eta Hiritartasun Sailagaz alkarlanean, bardintasunari, antropologiari eta feminismoari buruzko bi jardunaldi antolatu ditu eguaztenerako eta eguenerako, Emakumeen Nazinoarteko eguna ospatzeko. Ekitaldiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, eta bertan hartuko dabe parte, beste batzuen artean, Toti Martínez de Lezea idazleak eta Dolores Juliano antropologo eta feministeak.
Kontuak kontu, eguazten honetarako, martiaren 3rako, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, programauta dagoan lehen jardunaldia 'Emakumezkoak: Isilpeko urteak' dokumentalaren emonaldiagaz zabalduko da. Ondoren, Almudena Cacho kazetariak moderauko dauen mahaingurua izango da. Bertan hartuko dabe parte Toti Martínez de Lezeak, Shakti Olaizola artisteak eta Ohiana Bartra bertsolariak.
Bigarren jardunaldia, eguenean, martiaren 4an izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, eta Skolastikak, emakumeek idatzitako literatura eskoleak, antolatu dau. 'Antropología y Feminismo' izenburupean, mahainguruan hartuko dabe parte Dolores Juliano antropologo eta feministeak, Josune Muñoz literatura kritikariak eta emakumeen ahozko literaturearen ikerlari dan Mari Cruz Garridok. Bi jardunaldi horreen sarrerea librea eta dobakoa izango da.
Horrezaz gan, Emakumearen egunaren aurreko eta ondorengo jardueren barruan, martiaren 15ean Lila Downs artista mexikarrak kontzertua eskainiko dau Arriaga antzokian, arratsaldeko 20:00etan.
Informazino gehiago www.bilbao.net webgunean.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!