Jazz musikea beste zenbait estilogaz buztartuko da aurten 'Bilbao Distrito Jazz' ekimenean

Bizkaie! 2010-03-02 14:27   Musikea

Hainbat estilotako nazinoarteko sei bandak parte hartuko dabe martian eta apirilean egingo dan 'Bilbao Distrito Jazz' ekimenaren hamaikagarren edizinoan: Jim Rotondi tronpeta jotzaile mitikoa; Mariano Steinberg bateria jotzaile argentinarra; Renzi-Weinstein-Kamaguchi; Aruán Ortiz Quartet; eta Albert Bover Trio; eta Peter Van Huffel Quartet. Bertoko talde legez Lena Sinais arituko da.

Jazz latinoa, modernoa, New Yorkeko ikutuak dituana edo estilo barriakaz fusionautakoa. Horreek dira martiaren 12an hasiko dan 'Bilbao Distrito Jazz' ekimenaren egitarauaren osogaietako batzuk. Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Bilbaína Jazz Club-egaz alkarlanean, sustatzen dauen ekimenak hamaikagarren edizinoa beteko dau aurten uribilduko kultur agendan, hainbat barrutitan eskaintzen diran dobako kontzertuen eskaintza deszentralizatuaren bitartez.

'Bilbao Distrito Jazz' martiko eta apirileko bariku guztietan egingo da —Ostiral Santuko jaiegunean izan ezik— arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Hainbat estilotako nazinoarteko sei bandak parte hartuko dabe: Jim Rotondi tronpeta jotzaile mitikoa, azken 20 urteetako jazz munduko musikari handienetakoa; jazz modernoagoaren barruan, Mariano Steinberg bateria jotzaile argentinarra, IEP! Innovative Electric Project izeneko proiektuagaz; Renzi-Weinstein-Kamaguchi; Aruán Ortiz Quartet; eta Albert Bover Trio; Peter Van Huffel Quartet. Bertoko talde legez Lena Sinais arituko da.

Aurtengo berrikuntza nagusia leku handiagoak aukeratu izana da, ikus-entzule kopuru handiagoak gozau dagien kontzertuez. Programautako kontzertuak Begoñako, Otxarkoagako, Deustuko eta San Frantziskoko udaltegietan, Solokoetxe institutuko ekitaldi aretoan, Bidebarrietako Liburutegian eta Sarrikon dagoen Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan eskainiko dira.


Egitaraua

Martia:

Martiak 12: Renzi-Weinstein-Kamaguchi (Begoñako Udaltegia, 20:00etan).
Martiak 19: IEP! Innovative Electric Project (Bidebarrietako Liburutegia, 20:00etan).
Martiak 26: Jim Rotondi Quartet (Otxarkoagako Udaltegia, 20:00etan).

Apirila:

Apirilak 9: Aruán Ortiz Quartet (Deustuko Udaltegia, 20:00etan).
Apirilak 16: Albert Bover Trio (Musika Kontserbatorioa-Sarriko, 20:00etan).
Apirilak 23: Peter Van Huffel Quartet (San Frantziskoko Udaltegia, 20:00etan).
Apirilak 30: Lena Sinais (Solokoetxe Institutua, 20:00etan).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu