Berrogeta hamar bat bertsolari gaztek parte hartuko dabe aurtengo BBK sariketan
2010-03-01 14:46 BertsolaritzeaBertsolariak zazpi taldetan banatuta kantauko dabe: Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea-Artibai eta Enkarterri. Talde bakotxak, gitxienez, sei ordezkari izango ditu eta adin maila bi izango dira: batetik, 18 urtera artekoak eta, bestetik, 19-24 artekoak.
BBK sariketearen hamazortzigarren edizinoa aurkeztu dabe gaur Bilbon Bizkaiko Ikastolen Alkarteko bertsolaritza arloko arduradun Juanjo Respaldizak; sariketan hainbatetan parte hartu dauen Jone Uria bertsolariak; BBK erakundeko ordezkari Joserra Bilbaok; eta Bizkaiko Bertsozale Alkarteko sustapen arloko arduradun Jokin Castañosek.
Berrogeta hamar bertsolari inguru batuko ditu martiaren 3tik 26ra bitartean jokatuko dan sariketeak, zazpi taldetan banatuta: Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Durangaldea, Ipar Uribe, Lea-Artibai eta Enkarterri. Talde bakotxak, gitxienez, sei ordezkari izango ditu eta adin maila bi izango dira: batetik, 18 urtera artekoak eta, bestetik, 19-24 artekoak. Respaldizak azaldu dauen moduan, 'goiko mailan, nik koordinazino-lanak baino ez dodaz egin behar izan, bertsolariak honezkero esperientziadunak dira eta euren erara antolatu ditue taldeak'. Castañosek Bizkaiko Bertsozale Alkartearen izenean egin dau berba eta bertsozale alkartea ekimenaren azpiegituraz eta lan-teknikoaz arduratuko dala azaldu dau. Azpiegitureari jagokonean, bertso-saioak ikastetxe eta institutuetan izango dira eskola orduetan; lan-teknikoaren ardurea honako honeek izango dabe: epaile lanetan, Juanjo Respaldiza, Arkaitz Estiballes eta Gorka Intxaurbe; gai-jartzaile legez, Leire Aurrekoetxea eta Zuriñe Iarritu; aurkezleak Maite Berriozabal eta Bernar Mandaluniz; eta, azkenik, idazkariak, Joserra Bilbao eta Irune Soto.
Sariketa bat ezin leike saririk barik antolatu eta Jone Uria bertsolariak azpimarratu dau BBKren ekimen hau beti izan dala eskuzabala diru-kopuruari jagokonean, 'eta diru hori taldean disfrutetea da aukera onena'. Talde txapeldunak 1.260 euro eroango ditu, bigarrenak 900, bizkaiera onena darabilen bertsolariak 140 euro eta finalistarik gazteenak 70. Ganera, partehartze-dietak be izango dira saio bakotxeko. Uriak motibazino berbea behin eta barriro erabili dau, motibazinoa eskola sasoian taula ganean kantetako aukerea izateko eta baita zure eskualdekoakaz alkarlanean abesteko be. Halanda be, 'zeozelako presinoa eragiten deutsu txapelketa honek, zeozer txarto egin ezkero, ondorioek talde osoari eragiten deutsielako'. Bertsolari gazteak ez dau argi itxi txapelketan parte hartuko dauen ala ez.
Hona hemen egutegi zehatza:
|
|
Saioak |
|
|
eguna |
ordua |
tokia |
zer |
parte-hartzaileak |
martiak 3 |
11:30 |
Igorre Lasarte kultur aretoa |
kanporaketa |
Arratia Busturialdea |
martiak 9 |
12:00 |
Durango Institutua |
kanporaketa |
Durangaldea Bilboaldea |
martiak 10 |
11:30 |
Markina Lea Artibai ikastetxea |
kanporaketa |
Lea Artibai Enkarterri |
martiak 16 |
11:30 |
Derio Txorierri BHI |
finalaurrekoa |
Ipar Uribe 3ko irabazlea |
martiak 17 |
10:30 |
Zalla Kultur etxea |
finalaurrekoa |
9ko eta 10eko irabazleak |
martiak 26 |
19:00 |
Bilbo Kafe antzokia |
finala |
16ko eta 17ko irabazleak |
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!