‘Una ría con duende’ topaketa flamenkoen jaialdia egingo da Bilbon

Bizkaie! 2008-09-11 15:45   kulturbiz

Irailaren 13tik urriaren 10era bitartean egingo dan ekimen horren bitartez, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Sonikete produktoreak Bizkaiko uriburura hurreratu gura ditue flamenkoaren hegoaldeko erritmoak, askotariko eta begi-bistako kultur eraginak batu eta mueta askotako publikoak atrapetako gaitasuna dauen musika-genero honen ezagutza sustatzeko asmoz.

Korrontzik zuzeneko diskoa grabau dau

Bizkaie! 2008-09-11 12:23   Musikea

Baga-Biga diskoetxeak balorazino oso positiboa egin dau Korrontzi taldeak Getxon eskaini eban kontzertuaz. Dinoenez, 3.000 ikus-entzule batu ziran irailaren 4ko emonaldi horretan eta grabautako materialagaz 'lan bikainak urtengo dau'. Taldeak CDa eta DVDa plazaratuko ditu Getxon grabautakoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Habaneren eta Itsas Kantuen Jaialdiak Getxoko musika jaialdien zikloa amaituko dau

Bizkaie! 2008-09-11 11:41   Musikea

Hiru egunez, irailaren 11tik 13ra, jenteak hiru kontzertu entzun ahal izango ditu Getxon hainbat estilotako artista eta talderen eskutik. Jaialdiaren hogeta bigarren edizinoan, Biotz Alai getxotar abesbatza ezaguna izango da jaialdia inauguretako arduraduna

II. GetxoPhoto, 'Mutazioak' lemapean, komunikazinorako leiho edegia, irailaren 11tik urriaren 12ra

Bizkaie! 2008-09-11 11:08   Kulturea

Kaleak museo, erakustoki bihurtzen dituan GetxoPhoto, argazki Jaialdi gazte baina indartsuak urien ohiko erabilpenari (erosketak egitea, paseatzea…) zeozer erantsi gura deutso, uria komunikazinorako euskarri bihurtuz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Udagoienean bertsoz jantziko da Bilbo

Bizkaie! 2008-09-10 18:26   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Alkarteak, Bilboko Udaleko Euskera Sailaren laguntzinoagaz hainbat saio berezi antolatu ditu udagoien-negu parterako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboko Euskera sailak eta uriko euskaltegiek euskera ikastaroetan izena emotera animau ditue herritarrak

Bizkaie! 2008-09-10 18:03   Euskerea berbagai

Euskera sailaren datuen arabera, aurreko ikasturtean, 9.500 ikasle inguruk emon eben izena euskera ikastaroetan.

Zenbait euskal gazte mobimentuk V. Europar Gizarte Foroan parte hartuko dabe

Bizkaie! 2008-09-10 17:48   Euskaldunak munduan

Euskal Herriko zenbait gazte mobimentuk Malmön herrian (Suedia) ospatuko dan V. Europar Gizarte Foroan parte hartuko dabe irailaren 17tik eta 21era bitartean, gazte internazionalisten Kamaradak sareak jakinarazo dauenez.

AEK euskaltegietako matrikulazino kanpainea abian da

Bizkaie! 2008-09-10 15:26   Euskerea berbagai

Aurtengo kanpainearen leloa 'mihia jan dizu katuak?' da. AEKk milaka kartel ipiniko ditu Euskal Herri osoan zehar bi irudigaz: batean katu bat agertuko da 'mihia jan dizu katuak?' leloagaz, bestean, barriz, txakur bat agertuko da 'la ciencia de enseñar la lengua amistosamente' mezuagaz.

Musikale jaialdiak emongo deutso udeari amaierea

Bizkaie! 2008-09-10 15:19   Musikea

Herrialde desbardinetako hamabi taldek parte hartuko dabe aurten irailaren 19tik 21era bitartean Basaurin, Erandion, Leioan eta Sestaon ospatuko dan Musikale jaialdian.

Zeruan

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-09-10 12:14   Bidaide

Segundoan bederatzi metro igoteak belarriko mina sortarazoten dau baina, bestela, munduko behatokirik altuenera eroaten zaituen makinek zaratarik txikiena be ez dabe egiten eta mobidukeran ez da dardararik igarten.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Gorabeherak ardaoen kriantza prozesuetan

Imanol Sarasola Enologoa 2008-09-09 15:34   Jan edanak

Zehaztasun handiz bereiztu ahal izan da zein ardao tratatua izan dan zerrauts edo haretx egur zatiakaz eta zein barriketan, ez ostera, zein zerrautsagaz eta zein haretx egur zatiakaz.

Zibergerrea, gerra modernoa

Gotzon Plaza Informatikoa 2008-09-09 15:04

Gerren istorian eta estrategietan aldaketak izan dirala esan geinke. 'Ohiko' gerretan, etsaiaren lurraldea okupau ezkero, gerrea amaitutzat emoten zan. Gerra modernoetan, etsaiaren antolakuntza sistema guztiak (ekonomikoak, osansun sistemak, komunikazinoak, administrazinoak) apurtzen dira.

Bordeleko Euskal Etxeak euskerazko webgunea estreinau dau

Bizkaie! 2008-09-09 13:50

Bordeleko Euskal Etxearen webgunea dagoeneko euskeraz dago, frantsesez gain. Alkarteak azken Batzorde Nagusian webgunearen euskeratzearen garrantzia autortu eban eta honezkero Sarean jarri dabe bersino barria.

Zeanuriko Ermiten XXI. Ibilaldia, irailaren 14an

Bizkaie! 2008-09-09 12:51

Aurtengoagaz XXI. urtea beteko dau 1988an jaio eta klasiko bihurtu dan oinezko martxa honek. Orduan antolatu eban lehen aldiz Joko Alai Alkarteko mendi sailak eta ordutik hona hutsik egin barik eutsi deutse zeanuritarrek urteroko hitzorduari.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

'Asthmatic Lion Sound System' diskoa plazaratuko dau Fermin Muguruzak urriaren 31an

Bizkaie! 2008-09-09 10:37   Musikea

Fermin Muguruza abeslari irundarrak bere lan barria plazaratuko dau urriaren 31an, 'Asthmatic Lion Sound System' izenpean, komunikatu baten bidez jakinarazo dabenez; edozelan be, urriaren 1ean, diskoaren aurrerapen moduan, lehenengo singlea entzun ahal izango da.

Donostiako Bagera alkarteak euskereari Zinemaldian emoten jakon tratamentua aztertuko dau

Bizkaie! 2008-09-08 17:40   Euskerea berbagai

'Urteroko azterketa honegaz, euskereari eskaini jakon tratamentuak aldaketarik izan dauen eta, orokorrean, eskaini jakon presentzia zelakoa izan dan jakitera emon gura dogu', esan dau Bagera Donostiako alkarteak.

Inoizkorik jente gehien erakarri dau aurtengo Getxo Folk Jaialdiak

Bizkaie! 2008-09-08 15:49   Musikea

Aurreko urteetako markak txiki itxita, 63.000tik gora lagun hurreratu dira joandako astegoienean Getxora, Areetan egin dan Getxo Folk Jaialdira.

Darren Aronofskyren 'The Wrestler' pelikuleak jaso dau Urrezko Lehoia Venezian

Bizkaie! 2008-09-08 15:22   Barriak

Zilarrezko Lehoia Aleksei German Jr. errusiarrak irabazi dau. Bumaznyj Soldat lanean, espaziora lehenengoz joango diran astronauten istorioa kontetan dau. Merab Nididze eta Chulpan Khamatova dira pelikulako aktore nagusiak.

Krisia, udako oporrak... urtarrileko aldatzari ez eze, irailekoari be aurre egin beharko deutsagu, zelan edo halan...

Markues 2008-09-08 14:53   Begi betegarri

'Norteko Ferrokarrilla', Elhuyar Fundazinoaren irratsaioa, irailaren 9tik aurrera Euskadi Irratian

Bizkaie! 2008-09-08 14:22

Irratsaioaren hamahirugarren denporaldia izango da, eta Guillermo Roak zuzendu eta gidatuko dau. Aurtengo ekitaldian, 'Norteko Ferrokarrilla' gaueko 21:00etatik aurrera emitiduko da, martitzenetan, ordubetez.