Imanol Muruak irabazi dau Tene Mujika bekako saria

Bizkaie! 2009-01-16 11:57   sariak-autortzak

Imanol Murua Uria kazetari zarauztarrak irabazi dau Tene Mujika bekako saria, 'Loiolako hegiak' izeneko proiektuagaz. Holan erabagi eban aho batez Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Pruden Garziak osoturiko epaimahaiak, deialdira aurkeztu ziran bost lanen artean.

Imanol Murua Uria kazetari zarauztarrak irabazi dau Tene Mujika bekako saria, 'Loiolako hegiak' izeneko proiektuagaz. Holan erabagi eban aho batez Lorea Agirrek, Elixabete Garmendiak eta Pruden Garziak osoturiko epaimahaiak, deialdira aurkeztu ziran bost lanen artean.

Gure hurreko historiaren ganean biografiak, kronikak, erreportajeak, saiakerak, alkarrizketak, ikerketak... bultzatzeko sortu eben Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak sari hau, Debako alabea izan zan Tene Mujika idazlearen omenez. Lehenengo urtean Ramon Olasagasti izan zan irabazlea, eta sariaren laguntzaz idatzi eban 'Mendiminez' liburua. Bigarren urtean hutsik geratu zan saria, hirugarrena Alberto Barandiaranek irabazi eban, eta aurtengo udabarrian kaleratuko da haren lana.

Laugarren deialdian, Imanol Muruaren proiektuak irabazi dau. Lehendik Irlanda eta Palestinako gatazka zein bakebideei liburu bana eskaini baeutsien, euskal auzia landu gura dau orain, 2006ko udagoienean EAJ, PSE eta Batasunaren artean izandako alkarrizketa eta negoziazioak, zehatzago esanda.

Argia, Euskaldunon Egunkaria, Jakin eta Berria-n idatzi ohi dau edo izan dau Muruak, informazino politikoaren atalean, analisi, kronika nahiz alkarrizketetan. Birritan irabazi dau Rikardo Arregi saria eta beste behin Argia saria, bere kazetari-lanakaitik. Argitaratutako liburuak: 'Suetena Belfasten' (Humberto Unzuetagaz batera), 'Palestina zauritua' eta 'Geronimo'.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu