Olerti aldizkaria sortu eban Santi Onaindiak orain 50 urte
2009-01-15 11:49Karmel aldizkariaren gehigarri moduan argitaratu eban Santi Onaindiak (Amoroto, 1909 - Euba, 1996) Olerti aldizkariaren lehen zenbakia 1959ko urtarrilean Zornotzako Larrean, oso-osorik poesiari emona.
Karmel aldizkariaren gehigarri moduan argitaratu eban Santi Onaindiak (Amoroto, 1909 - Euba, 1996) Olerti aldizkariaren lehen zenbakia 1959ko urtarrilean Zornotzako Larrean, oso-osorik poesiari emona.
1969ra bitartean 28 zenbaki ekarri zituan, harik eta 1970ean Espainiako Gobernuak argitalpena debekatu egin eban arte.
Ordurako, Onaindiak arazo franko izan zituan zentsureagaz. Poliziak 1955eko martian dendarik denda jardun eban Milla euskal olerki eder liburua batu eta bahitu nahian, eta halan da guztiz be Onaindiak lortu eban argitalpenaren zati bat salbetea.
Derrigorrezkoa zan sasoi haretan argitaratzeko baimena eskatzea, baina Onaindiak intsumisinoaren bidea aukeratu eta ez eban tramiterik beteten. Olerti aldizkaria be holan argitaratzen zan. 'Ziur nekian baimenik ez eustala gobernuak emongo, eta 'Suplemento Poético de Karmel' jarri neutson, kaparra sartu gurarik', kontetan eban. Sei-zazpi bider izan zituan poliziak horrexegaitik bisitan, Manuel Fraga ministroaren debeku definitiboa jaso arte.
- Olerti aldizkariaren ale guztiak osorik on-line Literatur Aldizkarien Gordailuan: http://andima.armiarma.com/oler/aurki.htm
- Olerti aldizkariaren lehenengo zenbakia: http://andima.armiarma.com/oler/oler01/oler01.htm
- Olerti aldizkarian agertu ziran poemen egileen zerrenda osoa: http://andima.armiarma.com/oler/gehi01.htm
- Olerti aldizkarian euskaratutako poemen egileak: http://andima.armiarma.com/oler/gehi03.htm
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!