Ordenagailu bat erosten daben lagunen % 60k baino gehiagok ez daki zein dan bermealdia

Bizkaie! 2009-01-16 14:14

Ordenagailua da produktu nagusietako bat Euskadin produktu elektronikoen saltokietan egindako erosketetan. Zehatz esateko, euskal etxeetan % 51tan ordenagailu barria erosi dabe azken urteetan. Dana dala, nabarmentzekoa da ordenagailu bat erosi ebenen arteko % 60k baino gehiagok ez ekiala zein zan ordenagailuaren bermealdia.

Eusko Jaurlaritzearen Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzearen telekomunikazinoei buruzko txosten baten arabera, Internetegaz loturiko erreklamazino gehienak konekzino-abiadurearen eta fakturen inguruko desakordioek eragindakoak dira.

Ordenagailua da produktu nagusietako bat Euskadin produktu elektronikoen saltokietan egindako erosketetan. Zehatz esateko, euskal etxeetan % 51tan ordenagailu barria erosi dabe azken urteetan. Dana dala, nabarmentzekoa da ordenagailu bat erosi ebenen arteko % 60k baino gehiagok ez ekiala zein zan ordenagailuaren bermealdia.

Hori da Eusko Jaurlaritzearen Kontsumo eta Industria Segurtasuneko Zuzendaritzeak telekomunikazinoei buruz egindako azterlanetik atara daitekeen ondorioetako bat; izan be, inkestaturikoen % 60k bermealdiari buruz informau zala dinoan arren, egiaz % 39,3k baino ez daki bermealdia zein dan. Txostena egiteko, telekomunikazinoen 800 erabiltzaileri baino gehiagori egin jakezan telefono-inkestak eta alkarrizketa personalak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Kontsumo-ondasun guztiek, baita ordenagailuek be, gitxienez bi urteko bermea dabe. Dana dala, legezko bermeaz gan, zenbait saltokik merkataritza-bermea be eskaintzen dabe, hau da, epea zabaltzea, eta epe horretan produktuak matxurea izaten badau, erosleak konpondu edo ordeztu ahalko dau, salbu eta bi aukera horreetako bat ezinezkoa edo proportzinorik bakoa bada. Horregaitik, garrantzitsua da erosketa-tiketa edo fakturea gordetea, baita merkataritza-bermearen baldintzak be, holakorik balego, dokumentu horreek guztiak ezinbestekoak baitira erreklamau behar izan ezkero.

Azterlanaren arabera, ordenagailuak dira deskontentu handiena eragiten daben produktu elektronikoak, eta holako ondasunak erostean arazoak izan zituen inkestaturikoen % 29k baino gehiagok ordenagailuarekin izan zituen arazoak, eta horren atzetik eskuko telefonoa (% 26), DVDa (% 26) eta MP3a (% 8,4) datoz, besteak beste.

Gainera, ordenagailuakaz sortzen diran arazoen % 75 bermealdian gertatzen dira, datuen arabera. Esangura horretan, azpimarratzekoa da, gehienek (% 85,3) ordenagailua erosi eben saltokira joten dabela zuzenean. % 3,4k bakarrik erreklametan deutso telefonoz saltokiari eta % 7k ezin izan dau ezer konpondu, bai erosketa-tiketa galdu ebalako (% 1,7), bai erreklamau ez ebalako (% 6).


Arazoak Internetegaz: fakturazinoa eta konekzinoa

Ordenagailuaren aberia edo matxurea ez da produktu informatikoen erabiltzaileek izaten daben gatazka bakarra. Interneterako konekzinoagaz edo fakturazinoagaz izandako arazoak euskal etxeen beste kexa-arrazoi bat dira (% 65,9k dauka Internet).

Arazo teknikoei jagokenez, % 20k nabigazino-abiadureagaz dauka zerikusia eta % 11 konekzinorik barik geratu da, fakturea pagetan jarraitu badau be. % 69k dinoenez, ez dabe sekula arazo teknikorik izan Internetegaz. Hori bai, ezintasun- eta deskontentu-sentsazinoa orokorra da arazoak izandako personakaz, batez be call center deiturikoetan jasotako atentzinoaren inguruan.

Interneteko konpainia operadorearen fakturakaz izandako arazoei jagokenez, ondokoak dira: zerbitzuak edo konekzinoak bide barik kobretea edo kontratua egin zanean esandakoa baino faktura garestiagoak. Era berean, inkestaturiko zenbait lagun kexu dira kontrata suriko abiadurea gainditzen dabenean gehiegi kobretan deutsiela, aldez aurreko mugarik ezartzeko aukerarik barik.

Arazoren bat izan eben alkarrizketaturiko lagunen artean, % 79,4k erreklamazino bat aurkeztu eban, bai idazki bidez (% 9,3), zein ahoz (% 70,1). Horrezaz gan, azterlanaren arabera, kasuen % 52,1 baino ez ziran konpondu behar bezela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu