16 eta 26 urte bitarteko gazteentzako Sareko Euskerazko Produktuen Katalogoa berrargitaratu dabe

Bizkaie! 2009-01-19 16:53

Arrakastearen ostean, UEUkoek lehenengo argitalpena eguneratu eta osotu dabe (oraingo honetan Arabako Foru Aldundiak be parte hartu dau) eta 2009an Bizkaiko 35 udalerritan 10.000 ale baino gehiago banatuko dira.

2006ko abenduan lehen aldiz kaleratutako katalogoa Udako Euskal Unibersidadeak (UEU) osotu eban, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaaren eta Alkarbideren laguntzinoagaz eta Euskaltelen babesagaz. Arrakastearen ostean, UEUkoek lehenengo argitalpena eguneratu eta osotu dabe (oraingo honetan Arabako Foru Aldundiak be parte hartu dau) eta 2009an Bizkaiko 35 udalerritan 10.000 ale baino gehiago banatuko dira.

Sareko Euskerazko Produktuen Katalogoa 16 eta 26 urte bitarteko gazteentzat preparau da eta Interneten dagozan euskerazko produktuei buruzko informazinoa gazteei hurreratzea da helburua. Danetara, 81 produktu batu dira katalogo honetara, bi atal nagusitan banatuta; lehenengo atalean, Sarean Blai izenekoan ondoko honi buruzko informazinoa agertzen da: euskerazko softwarea, baliabideak, blogak euskeraz egiteko tresnak, denporapasarako jolasak, txateetako guneak, eskuko telefonoetarako erremintak, musikeari buruzko webguneak, aldizkari elektronikoak, sareko irratiak, informazino orokorreko guneak, zinea zein sukaldaritzeari lotutakoak eta beste hainbat gune.

Bigarren atalean, Ikusi eta Ikasi izenekoan, hezkuntzeagaz lotutako baliabideen informazinoa batu da. Besteak beste, apunteak, liburuak eta ariketak dituen guneak, hiztegiak eta entziklopediak, datu-baseak, liburutegietako katalogoak eta ikasbaliabideak dagoz orriotan.


Liburuxka eta CDa

Sareko Euskerazko Produktuen Katalogoak liburuxka formatua dauka, eta CDa daroa barruan. CDak liburuxkan agiri dan informazino guztia dakar, baita webguneen zuzeneko loturea be, nabigazinoa errazte aldera.

Euskeraz biziten laguntzeko asmoz egindako katalogo hau Bizkaiko 35 udalerritan banatuko da eta, beraz, ondoko udalerriotako gazteek jasoko dabe katalogoa: Alonsotegi, Abanto-Zierbena, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Enkarterriko Udalen Mankomunidadea, Ermua, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Gordexola, Laukiz, Leioa, Lemoa, Maruri-Jatabe, Muskiz, Ortuella, Sestao, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunidadea, Zaldibar eta Zierbena. Danetara, 10.000 ale baino gehiago banatuko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu