Kulturearen Euskal Plana kultura politikearen eragile bilakatu da

Bizkaie! 2009-01-16 11:05

2004-2008ko Planaren epealdian, Kulturearen Euskal Behatokia, Kulturearen Euskal Batzordearen egitura operatiboa eta Etxepare Euskal Institutua sortu dira. Onartzeke geratzen da Arteen eta Kultur Industrien Euskal Institutua. Edozelan be, Planean aurreikusita egozan ekintzen % 85 bete dira.

2004-2008ko Planaren epealdian Kulturearen Euskal Behatokia, Kulturearen Euskal Batzordearen egitura operatiboa eta Etxepare Euskal Institutua sortu dira. Onartzeke geratzen da Arteen eta Kultur Industrien Euskal Institutua. Edozelan be, Planean aurreikusita egozan ekintzen % 85 bete dira.

Bilbon alkartu da bart Kulturearen Euskal Batzordearen osoko bilkurea 2004-2008 Kulturearen Euskal Planaren balantzea egiteko helburuagaz. Kulturearen Euskal Batzorde honek Euskal Autonomi Erkidegoko erakunde publiko eta kultur eragile gehienak alkartzen ditu. Goizeko osoko bilkuran, beraz, Planaren Ebaluazino Txostena aurkeztu jake bertaratutako eragile guztiei, zezeilaren 11n egingo dan beste osoko bilkuran onartua izango dalarik.

Ebaluazino Txosten honen lerro nagusiak prentsaurrean aurkeztu ditue bart arratsaldean Bilbon. Prentsaurrekoan egon dira Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Miren Azkarate, eta hiru lurralde historikoetako foru aldundietako Kultura diputaduak: Josune Ariztondo (Bizkaia), Maria Jesus Aranburu (Gipuzkoa) eta Lorena López de Lacalle (Araba).

Lehenengo aldiz, administrazino publiko eta euskal kulturearen eragile adierazgarrienak alkartu ditu, azken honeen zeregina erabagigarria bilakatuz kultur arloko arau barrien finkatze prozesuan.

Danetara, sektorekako 12 lan-talde sortu dira, eta euskal kulturearen 300 bat eragilek hartu dabe parte Planaren gauzatzean.

Planaren bitarteko ekonomikoak bost aldiz biderkatu dira, 2004ko 776.000 € izan ziran eta 2009an, barriz, 3.599.000 euro. Beraz, 11,6 miloe euro dira 6 urte horreetarako, urteko batezbesteko % 60ko gehikuntzeagaz. 2004-2008ko aldia hartuz, 7.992.000 euro dira urteko batezbesteko % 46ko gehikuntzeagaz.

Kontuak kontu, Planean aurreikusita egozan ekintzen % 85 burutu dira.


Kulturaren Euskal Planaren helburuak eta ardatz estrategikoak

2004. urtean indarrean jarri zan Kulturearen Euskal Planak lehentasunezko bost helburu ditu, hau da, egitura solidoek eutsitako sorkuntza eta produkzinoa lehenestea; kultur integrazinorako ahalegina egitea; nortasuna indartzea; modernizazinoa eta kanpo proiekzioa.

2004an, beraz, kultura-politika eta -planifikazinoko zenbait oinarrizko funtzino aukeratu ziran, besteak beste, sorkuntzearen eta produkzinoaren sustapena, ondarea zaintzea eta eguneratzea eta horren garrantzia; norberaren zein besteen ondare-kultura artistiko eta industrializatuaren erabilera soziala, eta kultura komunitario propioa, modernoa eta edegia eregitea, bere identidadea dauena, bai eta bere hizkuntza be.

2004-2008 tarterako ardatz estrategikoetan 120 ekintza inguru egozan —egikaritzeko epe banagaz—; honeek izan ziran gai-adierazleak:

1. Ardatz estrategikoa: kulturearen Euskal Sistema eregitea erakundeak, baliabideak eta eragileak alkartuta eta lurraldeen arteko kultura-sarea osotuta.
2. Ardatz estrategikoa: EAEko kulturearen bilakaerearen informazinorako eta jarraipenerako sistema bat ezartzea, eta sektoreko plan estrategikoak eta egoerearen azterketak egitea.
3. Ardatz estrategikoa: kulturea gordeteko, ikertzeko, sortzeko, produziduteko, merkaturatzeko eta zabaltzeko politika barriak apliketea.
4. Ardatz estrategikoa: kultura-ondarea eta haren balio-katea dinamizetea.
5. Ardatz estrategikoa: ikusizko arteak eta arte eszenikoak dinamizetea.
6. Ardatz estrategikoa: kultura-industriak dinamizetea.
7. Ardatz estrategikoa: kulturearen arloan euskerearen erabilerea bultzatzea.
8. Ardatz estrategikoa: ezagutzaren gizartearen esparruan kulturea bultzatzea gizarte-kohesinoko ardatz moduan.
9. Ardatz estrategikoa: sorkuntzan eta produkzinoan teknologia eta adierazpide barriak berreskuratzeko eta egoki erabilteko bultzatzea.
10. Ardatz estrategikoa: euskal kulturea nazinoartean ezagutarazotea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu