Bilboko Euskalduna Jauregia handituko dabe

Bizkaie! 2009-01-16 13:50

Hasierako proiektua egin eban Federico Soriano arkitektoak berak proposatu dau ekimen barria. Urmaelaren alboan, beheko sarrera parean kanpoaldean dagoan espazioa aprobetxauko da, biltzarretarako erakusketa gunea handitzeko. Danetara, 16 miloe euro baino gehiago gastauko ditue.

Bilboko Euskalduna Jauregiaren 10. urteurrena beteteagaz batera, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak eraikinari 5.000 metro koadroko erabilera anitzeko espazio barria ganeratuko deutson proiektua aurkeztu dau.

Hasierako proiektua egin eban Federico Soriano arkitektoak berak proposatu dau ekimen barria. Urmaelaren alboan, beheko sarrera parean kanpoaldean dagoan espazioa aprobetxauko da, biltzarretarako erakusketa gunea handitzeko.

Jauregiak orain dauen irudia ez da erabat galduko. Barruan dagozan traba arkitektoniko batzuk konpondu eta instalazino teknikoetan be hobekuntzak egingo ditue, baita eguzki xaflak imini be. Danetara, 16 miloe euro baino gehiago gastauko ditue.

Inbersinoa momentu egokian egingo dala azaldu dau Bilbao ahaldun nagusiak: 'krisi sasoian egingo dira lanak, inbersino publikoa behar da eta'. Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen arteko plan ekonomikoaren barruan kokatu dau proiektua Bilbao jn.ak

Azken hamar urteotan, 816 ekitaldi egin dira Euskalduna Jauregian eta, estadu mailan, kongresuak egiteko gune garrantzitsuena da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu