Bizkaiko Bertsozale Elkartea Arabako Errioxan zehar

Gorka Intxaurbe Etxebarria 2008-09-08 13:07   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urtero antolatzen dau bere kide eta laguntzaileen arteko urteerea. Irailaren 6an, zapatuan, egin dabe aurtengoa. Neu be konbidauta egon naz eta Bizkaie!-ko orrialdeetan horren barri emotea izan da nire asmoa.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bilboko Udalak X. Miguel de Unamuno Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu dau

Bizkaie! 2008-09-08 12:36

Aurreko edizinoan, nabarmen handitu zan aurkeztutako lanen kopurua, 29 saiakera lehiatu baitziran (bi euskerazko modalidadean eta 27 gaztelaniazkoan), 2007an saria lortu nahian aurkeztu ziran bederatzi lanen aldean.

HPSk 'Pixka bat es mucho' kanpainearen balantze positiboa egin dau

Bizkaie! 2008-09-08 12:35   Euskerea berbagai

Prentsaurrekoan, Baztarrikak hizkuntzearen erabilerearen garrantzia azpimarratu dau: 'erabilereak baino ez dau bermatuko euskerearen etorkizun oparoa'. Holan, euskerea erabiltera animau dau jentea, 'euskerarik onena egiten dana dalako, eta euskararik txarrena, barriz, egiten ez dana'.

Itsasoan honezkero Ragaine II

Bizkaie! 2008-09-08 10:10   Euskaldunak munduan

Eguraldi ederragaz eta senitarteko eta lagunen negar malkoen artean itsasoratu zan atzo, hilak 7, eguerdi aldera Ragaine II belaontzia.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Antonio Banderasek eta Meryl Streepek jasoko dabe aurtengo Donostia saria

Bizkaie! 2008-09-05 15:58   Barriak

'Duda barik, Streep da egun emakume aktorerik onena', adierazo dau Zinemaldiaren zuzendari Mikel Olaziregik. Banderasek, barriz, 'Hollywoodeko zuzendari onenakaz' lan egin dauela azpimarratu dau zuzendariak.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Jose Luis Borauren inguruko atzera begirakoa Bilboko Arte Eder Museoan

Bizkaie! 2008-09-05 15:15   Barriak

Bilboko Arte Eder Museoaren Zinematekak Jose Luis Borau zinema zuzendari, produktore eta gidoilariaren atzera begirako zikloa eskainiko dau irailaren 4tik 27ra bitartean.

'Lagrimas y gozos', Ska-P taldearen lan barria laster kalean

Bizkaie! 2008-09-05 15:10   Musikea

Ska-P talde madrildarraren disko berria, 'Lagrimas y gozos', kalean izango da urriaren 7an, taldeak bere web orrian iragarri dauenez. Diskoaren lehenengo singlea 'Crimen Sollicitationis' izango da eta datorren astean jarriko dabe entzungai. Kanta honetan, taldearen estilo aldarrikatzaileari jarrituz, Eleizearen kontra egiten dabe.

Mikel Errazkin 'Sorotan Bele' taldeko sortzaileetakoa izan zana hil da

Bizkaie! 2008-09-05 14:34   Musikea

Bost disko atara zituan bakarlari legez eta hainbat lan egin zituan moldatzaile, konpositore eta produktore moduan beste hainbat artista eta talderentzat. Azken urteotan gaixorik ei ebilen.

Frankismoaren biktimei gorazarrea egingo jake Berrizen

Bizkaie! 2008-09-05 12:43

Felipe Urtiaga Berrizko alkate izan zana eta Jose Agirre guardia herritarra 1937. urtean fusilau zituen eguna da irailak 11. Hortik abiatuta, udalbatzak aurtengo herriko jai eguna irailak 11 izatea erabagi eban, San Pedro eguna (bagilak 29), ohituraz herriko jai eguna, domekea zala kontuan izanda. Holan ba, datorren eguenean frankismoaren biktimei gorazarre egingo jake Berrizen.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Kerobia, The Uski's eta Loquillo, 'Pixkat bat es mucho' kanpaineari amaierea emoteko

Bizkaie! 2008-09-05 12:39   Musikea

'Pixka bat es mucho' euskerearen aldeko kanpaineari amaierea emoteko kontzertu berezi bat preparau dabe irailaren 14rako.

Frida eta Diego

Onintza Enbeita 2008-09-04 15:27   Euskaldunak munduan

Mexikoko uriburuan badago joandako sasoien izatea behin eta barriro gogoratzen deuskun bikote baten presentzia. XX. gizaldiaren hasikeran Mexikon izandako iraultzearen jarraitzaile sutsuak izan ziran Frida Kalho eta Diego Riverarena hain zuzen. Esan leike ez zirala sekula hil.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Abian da Expodistrito, Bilboko Barrutietako udaltegietara argazki eta pintura erakusketak eroango dituana

Bizkaie! 2008-09-04 14:50   Kulturea

Udako atsedenaren ostean, Bilboko barrutietako udaltegiek ohiko kultur jarduereari ekin deutse ostera be, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak aldi baterako eskultura, pintura eta argazki erakusketak batuz antolatzen dauen Expodistrito zikloagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Richard Eyreren 'The Other Man' filmak emongo deutso hasierea Donostiako Zinemaldiari

Bizkaie! 2008-09-04 13:05   Barriak

Bernard Schlink idazle alemaniarraren Liebesfluchten liburuko kontakizun batean oinarritzen dan pelikula honek hiru erpineko amodioa eta obsesino erromantiko bat deskribiduten dau eta intriga elementuz beteta dago.

Urruzuno sariak banatuko dira gaur Gasteizen

Bizkaie! 2008-09-04 10:55

Sariak jaso dituen 20 gazteek hamar eguneko bidaia Errumaniara, 300na euroko bidaia-boltsea eta oroigarri bat jasoko ditue. Ganera, euren lanak Sagastiberri sailean argitaratuko dira.

Bihotz Bakartien Klubak zuzenean grabautako disko bat atarako dau euren ibilbidea agurtzeko

Bizkaie! 2008-09-04 10:33   Musikea

Katamaloren bi urteko ibilbideari amaierea emoteko zuzeneko bat grabauko dau Bihotz Bakartien Kluba proiektuak, 'Erantzi katamalo zuzenean' izenpean. 2008ko bagilaren 26an Gernikako Lizeo antzokian egindako grabazinotik atarako dabe diskoaren materiala.

Juan Mari Beltranek lau emonaldi eskainiko ditu Uruguai eta Argentinan

Bizkaie! 2008-09-03 15:25   Euskaldunak munduan

Kontzertu sorta horreetako lehenengoa Uruguain, Montevideoko Metro Antzokian izango da, irailaren 6an. Gero, Argentinara joango da; han Buenos Aireseko Chilicoy Euskal Etxean joko dau domekan, irailak 7 eta uri bereko Arrecifeseko Euskal Etxean bigarren emonaldi bat eskainiko dau irailaren 9an. Azken emonaldia Argentinan irailaren 11an izango da 'Plaza Defensa' kulturgunean.

Celtas Cortos bueltau da

Bizkaie! 2008-09-03 14:31   Musikea

'40 de abril' diskoa argitaratu barri dau Celtas Cortos taldeak eta lan hori aurkezteko showcase bi eskainiko ditu Bilbo eta Donostiako FNAC dendetan, eguenean Bilbon eta barikuan Donostian, biak 19:00etan. Barikuan baita, 23:00etan, kontzertua eskainiko dabe Hondarribian, herriko jaien bezperan.

111 Akademiak baditu jada 111 akademiakide

Bizkaie! 2008-09-03 14:28

Hasieran ezarritako kopurua lortu dauen arren, euskal literaturzaleen lehenengo akademiak irakurle gehiagoren bila jarraituko dau.