BilbaoMusikak garagarrileko IV. Musika-udalekuen matrikula epea zabaldu dau

Bizkaie! 2010-03-18 17:47   Musikea

Musika-udalekuetan plaza mugatuak dagoz. Izena emoteko epea apirilaren 23ra arte dago zabalik. Izena emotea, zerrendak ikustea, dokumentazinoa, etab., zuzenean bertaratuta, ohiko posta bidez, fax, e-mail edo www.bilbaomusika.net webgunearen bidez egin daiteke.

BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza sailaren menpeko erakunde autonomoak, beste urte batez etxeko txikienak konbidatu nahi ditu udako oporraldiko denpora tarte bat musikaz gozau daien ¡¡Divertimenti!!-gaz, musika-udalekuen programa barritzaileagaz. BilbaoMusikak, 5 eta 12 urte bitarteko eskolaumeentzat (1998 eta 2005 artean jaiotakoak) zuzenduriko ikastaro honeekaz, opor garaiko bi astetan musikearen mundu zoragarria ezagutzeko aukerea emoten jake eta euren edadeko ganerako umeakaz hartu-emonetan egoteko aukera eskaintzen jake.

Musika-udalekuak garagarrilean zehar izango dira Bilboko Udal Musika Eskolako egoitzan (Sorkunde kalea, 8) eta bi txandatan banatuko dira. Lehen udalekua garagarrilaren 5tik 16ra eta izango da eta bigarrena 19an hasi eta 30era arte luzatuko da. Jarduerak -euskeraz zein gaztelaniaz-, astelehenetik barikura izango dira 9:30etatik 13:30etara. Kantua, jantza, musika eta heziketa fisikoaz gan, antzerkian be izena emoten dabenak, ordu bat lehenengo hasi beharko dira, 8:30etan. 115 euro da matrikulearen prezioa eta 30 gehiago antzerkian izena emon nahi dabenentzako. Neba-arrebentzako deskontuak dagoz, bigarrenarentzat matrikulearen prezioa 95 euro izango da eta hirugarrenarentzat 80.

Aitatutako antzerki tailerrakaz batera, programa honek bestelako jarduera batzuk be eskaintzen ditu, kontzertu didaktikoak, espresioa, jolasak, heziketa fisikoa, jantza koreografiak eta kantua adibidez. Errepertorioak obra zein musika estilo zabalak jasoten ditu, Barrokotik hasi eta garaikideraino eta jarduera guztietan musikari profesionalak, Heziketa Fisikoan lizentziatuak eta Udal Musika Eskolako kolaboratzaileak ibiliko dira begirale lanetan.

Musika-udalekuetan plaza mugatuak dagoz. Izena emoteko epea apirilaren 23ra arte dago zabalik. Izena emotea, zerrendak ikustea, dokumentazinoa, etab., zuzenean bertaratuta, ohiko posta bidez, fax, e-mail edo www.bilbaomusika.net webgunearen bidez egin daiteke.

Ekimen hau 2005eko garagarrilean jarri zan martxan lehen aldiz. Bigarren edizinoan bi txanda eratu ziran eskaera handia ikusita eta holan izaten jarraitzen dau gaur egun ere.


BilbaoMusika

Sorkunde, 8 48006 - Bilbao
Tel.: 944 164 785
Fax: 944 155 171
amaiabilbao@bilbaomusika.net
musicaymedia@hotmail.com

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu