Joseba Sarrionaindiari eskainiko deutse Durangoko lehenengo Zilar Astea
2010-03-16 14:10 jardunaldiakJoseba Sarrionandia aukeratu dabe ardatz Zilar Astearen lehenengo aldirako, martiaren 24tik 28ra bitartean egingo dana. Antolatzaileen esanetan, aste tematikoaren ezaugarriak ondo baino hobeto batzen ditu idazle iurretarrak: 'obra oparoko eta aberatseko autorea da; adierazpide ugaritarako saltoa egin dau bere lanak, euskal idazlerik kantatuena eta oholtzaratuena baita; eta Durangaldeko semea da'.
Durangoko plateruek urtean behin aste tematikoa antolatzeko konpromisoa hartu dabe. Zilar Astea izenburupean, honako honeek izango dira aste berezi horreek izango dituen ezaugarriak.
- Ardatz jakin bat hartuko da urtean, euskerazko kulturgintzan zer emon dauen aztertzeko eta plazaratzeko. Ardatz hori gai bat (sexua, inmigrazinoa, uria, zahartzaroa…), autore bat (Atxaga, Oteiza, Amuriza…), data edo jazoera bat (Inkisizinoa Durangaldean, Durangoko bonbardaketea, 80. hamarkadea Durangon…) izan daiteke.
- Disziplinartekotasuna landuko da, euskerazko kulturearen adierazpide desbardinetan gai horrek izan dauen trataerea landuz eta adierazpide horreetan diharduten artistak alkartuz.
- Herri-kulturgintzea landuko da, Durango osoko talde eta guneakaz zein Euskal Herri osoko eragile eta artistakaz.
Zilar Astea 2010: Joseba Sarrionaindia
Joseba Sarrionandia aukeratu dabe ardatz Zilar Astearen lehenengo aldirako, martiaren 24tik 28ra bitartean egingo dana. Antolatzaileen esanetan, aste tematikoaren ezaugarriak ondo baino hobeto batzen ditu idazle iurretarrak: 'obra oparoko eta aberatseko autorea da; adierazpide ugaritarako saltoa egin dau bere lanak, euskal idazlerik kantatuena eta oholtzaratuena baita; eta Durangaldeko semea da'.
Joseba Sarrionandiari eskainiriko Zilar Aste honetan, Plateruena kafe antzokian ez eze, San Agustin kulturgunean, Udal Liburutegian eta batxilergoko ikastetxeetan (Maristak, Frai Juan de Zumarraga institutua, Jesuitak ikastetxea eta Ibaizabal ikastola) egingo dira ekitaldiak.
Ganera, Euskal Herri osoan diharduen Literatura Eskolak, Le Petit Theatre de Pain eta Karrika antzerki taldeek, Gotzon Barandiaran idazleak, Miren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariek, Eñaut Elorrieta kantariak eta Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreak parte hartuko dabe.
Zilar Astea 2010: egitaraua
· Martiak 24: 'Koblakariak behar ditugu' Ikuskizuna Plateruenan, goizeko 10:30ean (ikastetxeentzako).
· Martiak 25: 'Koblakariak behar ditugu' Ikuskizuna Plateruenan, iluntzeko 20:00etan (ekitaldi zabala, sarrerea doban).
· Martiak 26: 'Aulki hutsa' antzezlana San Agustinen, gaueko 22:00etan (sarrerea: 5 euro).
· Martiak 27:
Goizez: Xabier Mendigurenen berbaldia udal liburutegian (Literatura Eskola), goizeko 10:00etan.
Ostean: Bazkaria Plateruenan.
· Martiak 28: Ibilbidea Sarriren memoriarren mapan, ibilaldi literarioa, goizeko 10:00etan Plateruenatik urtenda.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!