Agortu egin dira Lesakako finalerako sarrera guztiak

Bizkaie! 2010-03-18 11:09   Bertsolaritzea

Honako zortzikoa ikusiko dogu zapatuan, hilaren 20an, Lesakako oholtza gainean: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta.

Argi dago ikusmin handia sortu dauela aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketeak. Holan ikusi da urtarrilaren 23tik egin diran saio guztietan, eta gauza bera pasau da datorren zapatuan, hilaren 20an, Lesakan jokatuko dan finalagaz. Bai internetez baita Nafarroako hainbat saltokitan salgai egozan sarrera guztiak pasa dan martitzenean amaitu ziran, beraz, ez da finalerako sarrerarik gelditzen honezkero.


Dana prest finalerako

Ganerakoan dana prest dago zapatuan jokatuko dan finalerako. Jakina danez, honako zortzikoa ikusiko dogu oholtza gainean: Julio Soto, Arkaitz Goikoetxea, Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Oskar Estanga, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz eta Julen Zelaieta.

Nobedade dezente izango ditu aurtengo finalak. Bi bertsolarik, Goikoetxeak eta Lazkozek, lehenengo aldiz hartuko dabe parte finalean eta igazko finaletik hiruk baino ez dabe errepetiduko: Julio Sotok, Xabier Legarretak eta Julen Zelaietak.

Horrezaz gan, zortzikoa osotzen dabenen artean bik badakie zer dan Nafarroako txapela jaztea, Estitxu Arozenak eta Julen Zelaietak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu