Ipar Uribek eta Lea Artibaik jokatuko dabe Bertsolari Gazteen BBK Sariketearen finala

Bizkaie! 2010-03-17 17:36   Bertsolaritzea

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak, atzo eta gaur egin diran saio biekaz eta finalerako sailkatuta geratu diran talde biak Ipar Uribe eta Lea Artibai izan dira. Beraz, aurten, sariketa honen finalistak igazko berberak izango dira.

Amaitu dira sailkapen-faseko saioak eta finalaurrekoak, atzo eta gaur egin diran saio biekaz eta finalerako sailkatuta geratu diran talde biak Ipar Uribe eta Lea Artibai izan dira. Beraz, aurten, sariketa honen finalistak igazko berberak izango dira.

Atzoko finalaurrekoa Derion egin zan, Ipar-Uribeko eta Busturialdeko taldeen artean eta gaurkoa, barriz, Zallan, lehenengoz, Lea-Artibai eta Bilboaldearen artean.

Derioko saioa Txorierri institutuan egin zan, bertako 150 bat ikasleren aurrean eta ondokoak izan ziran kantau eben bertsolari gazteak:

IPAR URIBE

BUSTURIALDEA

18 urte arte

Inazio Vidal
Peio Arondo
Imanol Uria

Nagore Beitia
Maria Gorriño
Jone Larrinaga

19-24 urte bitartean

Beñat Vidal
Peru Vidal
Itsaso Paya

Aitor Beitia
Mikel Goiriena
Ander Elortegi

eta honeek lortutako puntuazinoak:

IPAR URIBE

BUSTURIALDEA

18 urte arte

149

148

19-24 urte

228

221

Danetara

377

369

Gaur, barriz, hilak 17, Zallako kultur etxean izan da finalaurreko azken saioa. Hauxe da sariketa honen barruan Enkarterrian egiten dan lehen saioa eta bertan izan dira Lea-Artibai eta Bilboaldeko taldeak, 100 bat ikusleren aurrean. Hona hemen kantau daben bertsolariak eta lortutako puntuazinoak:

LEA ARTIBAI


BILBOALDEA

18 urte arte

Nerea Ibarzabal
Josune Aramendi
Elene Lejarzegi

Olatz Ipiña
Pello Molinuevo
Pello Ormazabal

19-24 urte

bitartean

Xabat Galletebeitia
Eneko Arrate
Xabier Iturraspe

Arkaitz Zipitria
Iker Uribarren
Irati Erkizia

LEA ARTIBAI

BILBOALDEA

18 urte arte

161

182

19-24 urte

249

213

Danetara

410

395

Beraz final handia, datorren asteko barikuan, hilaren 26an, egingo da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko zazpietan, sarrerea dobakoa izango dalarik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu