Anish Kapoor-en lanak ikusgai Bilboko Guggenheim Museoan
2010-03-16 14:42 KultureaLondresko Royal Academy of Arts-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatuta, Alexanda Munroe arte arduradunaren gidaritzapean, gaur, martiak 16, ateak zabaldu eta urriaren 12ra arteko epea dago Anish Kapoor, nazinoartean ospe handia dauen eta eskultura arloan eredu dan artistearen lanakaz gozetako. Espainian eskaini jakon lehenengo erakusketa monografiko handia da.
Londresko Royal Academy of Arts-ek eta Guggenheim Bilbao Museoak antolatuta, Alexanda Munroe arte arduradunaren gidaritzapean, gaur, martiak 16, ateak zabaldu eta urriaren 12ra arteko epea dago Anish Kapoor, nazinoartean ospe handia dauen eta eskultura arloan eredu dan artistearen lanakaz gozetako. Espainian eskaini jakon lehenengo erakusketa monografiko handia da.
Artisteagaz beragaz lankidetza estuan antolatu da erakusketea eta Kapoorrek 1970eko hamarkadatik egundaino egindako hainbat lan dagoz ikusgai. Azken hogeita hamar urteetan, bere belaunaldiko eskultore eraginkor eta gailenetako moduan goraipatu dabe nazinoartean. Formaren eta
espazioaren inguruan egin dituan ikerketek, eta bere kolorearen eta materialen erabilerak nabarmen eragin dabe egungo eskulturearen bilakaeran Minimalismoa lako eragin handiko egungo arte joerak batuz. Bilbon ikusgai izango diran obren artean, bat nabarmentzearren, 'Tiroak txokoan' lana da deigarriena, izan be, kanoi batetik argizari gorrizko jaurtigaiak tirokatzen dira aretoko txoko batera.
Ukitze edo oso islatzaileak diran materialakaz —pigmentu purua, altzairu herdoilgatxa eta zementua, esaterako— egiten dituan eskulturek kontrasteen eta aurkakoen mundu bat sortzen dabe, non hutsak, espazioak, koloreak, iluntasunak eta argiak erakusketearen ibilbidea esperientzia bakar bilakatzen dabe.
Hortik aurrera, 'Hutsaren inguruan', 'Horia' (Yellow, 1999), 'Tiroak txokoan' (Shooting into the Corner, 2008–09) zein 'Zuhaitz garaia eta begia' (Tall Tree & The Eye, 2009) dira erakusketara batutako atalik esanguratsuenak.
Aitagarria, gaur, martiak 16, artisteak eta Jean de Loisy arte arduradunak erakusketeari buruzko berbaldia egingo dabela Museoko Entzungelan, 19:00etan. Alexandra Munroe izango da aurkezle.
Anish Kapoor
1954an, Indian, Bombay-n jaio arren, Londresera joan zan 1973an artea ikastera eta, ordudanik, han bizi da eta lan egiten dau. Hornsey College of Art-en eta Chelsea School of Art and Design-en graduau zan eta lehen bakarkako erakusketa Parisko Patrice Alexandra-n izan eban 1980an. Laster egin zan nazinoartean ezagun. 1990ean, Erresuma Batua ordezkatu eban 44. Veneziako Bienalean eta artista gazte onenaren Duemila Saria irabazi eban. Hurrengo urtean, itzal handiko Turner Saria jaso eban. Mundu osotik erakutsi dau bere obra eta, oraintsuago, Londresko Royal Academy of Arts-en —2009an—, Berlingo Deutsche Guggenheim-en, Vienako MAK-en eta Bostongo Institute of Contemporary Art-en. Erakusketa ibiltari hau Guggenheim Bilbao Museoan da orain.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!