Txapela Julio Sotorentzat buruz burukoaren beharrik barik

Bizkaie! 2010-03-22 09:43   Bertsolaritzea

Alde handiz nagusitu da Julio Soto astegoienean Lesakan, 1200 bat lagunen aurrean jokatutako 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean. Danetara, 24 puntuko aldea atara deutso Iruñeko gazte gorritiarrak bigarren geratu dan Arkaitz Goikoetxeari. Ez da, beraz, buruz burukorik jokatu.

Alde handiz nagusitu da Julio Soto astegoienean Lesakan, 1200 bat lagunen aurrean jokatutako 2010eko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalean. Danetara, 24 puntuko aldea atara deutso Iruñeko gazte gorritiarrak bigarren geratu dan Arkaitz Goikoetxeari. Ez da, beraz, buruz burukorik jokatu.

Hirugarren postua Estitxu Arozena lesakarrarentzat izan da eta ondoren, hurranez hurran, Xabier Legarreta 'Arano', Oskar Estanga, Eneko Lazkoz, Xabier Terreros eta Julen Zelaieta geratu dira.


Hauxe da finalean bertsolariek eskuratutako puntuazioa:

1.- Julio Soto 555'5 puntu.
2.- Arkaitz Goikoetxea 531'5
3.- Estitxu Arozena 517
4.- Xabier Legarreta 496'5
5.- Oskar Estanga 496
6.- Eneko Lazkoz 488,5
7.-Xabier Terreros 481
8.- Julen Zelaieta 481

Saio polita, dotorea eskaini deutsee finalistek Lesakako pilotalekura bertsolaritzaz gozatzera batutako bertsozaleei. Giro bikaina izan da saio osoan zehar eta ale ederrak entzun ahal izan dira. Gogoan hartu, finalerako sarrerak astebete lehenago agortu zirala.

Nafarroako bertsolaritzearen alde Bortzirietako Tantirumairu ikastoleak egindako lan isila eskertu nahi izan dau Nafarroako Bertsozale Alkarteak eta horren adierazle Tantirumairu ikastolako irakaslea dan Kontxi Errok jantzi deutso txapela Sotori.


Julio Soto txapeldunak, barriz, euskal baserritarrei eskaini deutse agurra:

Maite nautenen baimenarekin
nire txapela berari
garapenaren aroan sarri
mespretxatu izan denari
euskal kultura benetan zer den
erakutsi didanari
bertsolaritza eguneroko
jaki izan duenari
euskal baserritarrari.

Doinua: Saltarina de txepetxa

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu