Governors taldeak 'Frenetikodrome' izeneko diskoa kaleratu dau

Bizkaie! 2010-03-18 14:35   Musikea

Gai sozialak eta gizatiarrak buztartuta, Rock & Roll indartsua dakar taldeak, 'baina aukera estetikotik harago goaz', hau da, euren musikeagaz jarrera zehatz bat erakutsi gura dabe. Lan barriaren izenburuaren jatorrian diskoko kanten izaera frenetikoa dago eta 'bizi izan dogun astrapalan oinarrituta jarri deutsagu izena diskoari'.

Hiru urtez diskorik atara barik egon ostean, Governors taldeak Frenetikodrome izeneko lan barria aurkeztu dau gaur Bilbon. Denpora-tarte horretan, halanda be, ez dira egon gora adi eta Hatortxu Rock jaialdiaren hamargarren urteurreneko kantea egin eben, Fredi Paia bertsolariaren berbakaz. Kanta hori, Kristal kolpatuak izenekoa, disko barri honetan be agiri da eta Euskal Zinema eta Bideo jaialdiko azken edizinoko irabazlea izan zan.

Gai sozialak eta gizatiarrak buztartuta, Rock & Roll indartsua dakar taldeak, 'baina aukera estetikotik harago goaz', hau da, euren musikeagaz jarrera zehatz bat erakutsi gura dabe. Lan barriaren izenburuaren jatorrian diskoko kanten izaera frenetikoa dago eta 'bizi izan dogun astrapalan oinarrituta jarri deutsagu izena diskoari'.

Igaz, taldekide batzuk joan eta beste batzuk etorri ostean, disko hau preparetako lanari ekin eutsen. Bide horretan, hainbat kolaboratzaile izan ditue lagun, Eider Zumalde, Aitor Antruejo eta Fredi Paia bera letren arloan eta Sorkun eta Eñaut Elorrieta Hatortxu Rock-erako egindako kantuan, beste alde batetik.

Diskoa urte hasieran grabau eta nahastau zan Hi Gain estudioan Haritz Harreguyren gidaritzapean; produkzinoa J. Sang-ek egin dau eta masterizazinoa Jonan Ordorikak, Mamia estudioetan.


Kontzertuak

Apirilak 15, eguena: DONOSTIA – Doka (+ Xasta)
Apirilak 16, barikua: LEMOA - Gaztetxea (+ Siroka)
Apirilak 24, zapatua: SANTURTZI - Gaztetxea
Apirilak 30, barikua: ATARRABIA - Barricada
Maiatzak 1, zapatua: ZORNOTZA - Idabamusik aretoa
Maiatzak 8, zapatua: ZIZUR - Frontoia
Maiatzak 14, barikua: ARRASATE - 3 aretoa (+ Potemkin) Maiatzak 15, zapatua: OLAZTI - Gaztetxea (+ Dakidarria)
Maiatzak 29, zapatua: ELGOIBAR -Gaztetxea (+Potemkin)

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu