Merkatu Gardena Bilbon San Jose bezperan

Bizkaie! 2010-03-17 11:27

Produktoreek kobrautakoaren eta kontsumitzaileek pagautakoaren artean dagoan 'tarte itzela' salatu nahi da Merkatu Gardenaren bidez. Bitartekariek eta azalera handiko saltokiek eskuratzen dabe tarte hori, sarritan baserritarrei produkzino kostuen azpitik pagauta.

Bizkaiko EHNEk Merkatu Gardena antolatu dau eguenerako, martiak 18, Bilboko Arriaga Plazan, goizeko 11:30etatik aurrera, EKA, EKE eta UCE kontsumitzaileen alkarteakaz batera. Antolatzaileek merkatuaren data azpimarratu dabe, sasoi honetan artxoa jateko ohitura handia baitago. Artxoa edo bildotsaz gan, bertoko beste hiru produktuz osotutako poltsak banatuko ditue merkatuan, 20 euroko prezioan, antolatzaileek adierazo dabenez.

Produktoreek kobrautakoaren eta kontsumitzaileek pagautakoaren artean dagoan 'tarte itzela' salatu nahi da Merkatu Gardenaren bidez. Bitartekariek eta azalera handiko saltokiek eskuratzen dabe tarte hori, sarritan baserritarrei produkzino kostuen azpitik pagauta. Kasu askotan, kontsumitzaileek baserritarrek kobretan dabenaren ainako lau pagau behar izaten dabe.

Hori guztia dala eta, 'Prezioen Behatokia berehala sortu beharra' aldarrikatuko da Merkatu Gardenean, elikadurearen kate osoa kontrolau ahal izateko. Produkzino prozesutik hasi eta etxeetan amaitu arte, kate osoaren etekin-tarteak kontrolau behar ditu Prezioen Behatokiak, baserritarrei produkzino kostuak gaindituko dituan prezio duina pagauta eta kontsumitzaileei prezio justua kobrauta. Era berean, baserritarren kalidadedun produktuen kontsumoa bultzatu nahi dau Merkatu Gardenak.

Merkatu Gardenean banatuko diran poltsetan Bizkaiko Artxoaren lauren bat, litro bi esne, letxuga bi eta Bizkaiko Sagardaoaren botila bat topauko ditu erosleak. Poltsa bakotxa 20 euroren truke banatuko da.


Informazino gehiago:

http://www.baserribizia.info/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu