Trenbidearen Euskal Museoak antxinako lau Diesel Tren jarriko ditu martxan barikutik domekara

Bizkaie! 2010-03-17 13:37

Azpeititik abiatuko diran zirkulazinoen ordutegia ondorengoa izango da: barikuan, 12:30etan; zapatuan, 12:30etan eta 17:00etan; domekan, 12:30etan.

EuskoTreneko Trenbidearen Euskal Museoak antxinako 4 Diesel Tren jarriko ditu zirkulazinoan datorren barikutik, martiaren 19tik, domekara, martiaren 21era, Azpeitiko instalazinoetatik Lasaora arte (Gipuzkoa), museoko iturriek jakinarazo dabenez.

Azpeititik abiatuko diran zirkulazinoen ordutegia ondorengoa izango da: barikuan, 12:30etan; zapatuan, 12:30etan eta 17:00etan; domekan, 12:30etan.

Bestalde, Trenbidearen Euskal Museoak 10:30etatik 14:00etara zabalduko ditu ateak barikuan eta domekan, eta 10:00etatik 13:30etara eta 15:00etatik 18:30etara zapatuan.

Informazino gehiago nahi daben erabiltzaileek 943 150677 telefonora deitu likie edota www.euskotren.es webgunera jo. Era berean, kontsultaren bat egin nahi izan ezkero, ondoko baliabideen bidez egin daiteke: faxez, 943 150746 zenbakian, edo posta elektronikoz, museoa@euskotren.es helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu