Euskal enpresetan, IKTen presentzia gero eta nabarmenagoa da
2008-11-28 15:59Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresen % 66,4k interneteko sarbidea dauka eta, horreen artetik, konpainien % 42,6k web-orrialdea be badauka, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak jakinarazotako datuen arabera.
XXI. Bilbo Hiria Lehiaketeak gauza barri ugari dakarz
2008-11-28 15:43 MusikeaAurten gauza barri asko dakarz 'Bilbao Hiria' pop-rock lehiaketeak. Parte hartu nahi daben pop-rock, metal edo joera barrietako taldeek abenduaren 31 baino lehen egin beharko dabe inskripzinoa. Horretarako, hiru kantu bialdu beharko ditue argazkiagaz eta curriculumagaz batera, ondoko helbidera: www.bilbao.net/bilborock.
Arratiako bertsolari gazteak
2008-11-28 14:56 BertsolaritzeaBehetik gora gogotsu datozan bertsolari biren beharragaz nator oraingoan, Arratiako bertsolaritzea osasuntsu dagoan seinalea. Irati Astondoa zeanuriztarra eta Illart Gumuzio igorreztarra dira protagonistak.
'Otalorea' eta 'La flor de la argoma', Toti Martinez de Lezearen liburu barria euskeraz eta gaztelaniaz aldi berean
2008-11-28 14:54 KultureaErein argitaletxearen eskutik, XIX. mendearen amaieran, azken Karlistadan girotutako nobela historikoa dakar Toti Martinez de Lezeak, Oñatin kokatua eta, beraz, Gipuzkoa barrualdeko nekazaritza giroa jorratzen dauena.
Euskerearen Egunak interaktibotasuna topau gura dau
2008-11-28 14:36 Euskerea berbagaiAurten, euskerearen aldeko ekitaldi nagusia egungo joerei egokituko jake eta teknologia barriak, musikea eta gazteak izango dira jaialdiko protagonista nagusiak Une, Gose eta Betagarri musika-taldeen kontzertuetan: ikus-entzuleek, SMS mezuen bidez, ekitaldiaren norabidea moldatu ahal izango dabe. Jai hori abenduaren 5ean izango da eta, 3an, ekitaldi ofizialak egingo dira.
Jaioterritik urrun
2008-11-28 13:52 BidaideIndustriak Ekialdera eskapau dau. Baina industriak baino ez dauela eskapau pentsetan dauena oker dabil. Gure planetearen grabedade-zentroa Asiara begira dago, eta ekonomia zein gizarte arloetako sektore guztiek pastel gozo hori probau gura dabe. Artea ez da salbuespena.
Sólo quiero caminar
2008-11-28 11:57 Zinema kritikakIkusgarritasun zipriztin batzuk kenduta, Sólo quiero caminar film ilun eta aldrebesa da. Gidoia ez da apartekoa eta, are okerragoa, ez da bape sinisgarria. Zuzendariak arin jokatu behar izan dau, eszenak alkarren atzean pilatuta kontakizunak aurrera egin daian, baina, ez dau asmau pelikuleari berezko atmosfera eta giroa emoten.
Datozan lau urteotarako Zuzendaritzako kargudunak izentau ditu Euskaltzaindiak
2008-11-28 10:15 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiaren zuzendaritzako kargudunak lau urterako izentetan dira; beraz, lau urtero aukeratzen dira eta beti urtearen azken laurenean.
Ikastolen Elkarteak 4 joko barri aurkeztu ditu
2008-11-27 17:35Ikastolen Elkartearen ikasmaterialgintzan, hainbat euskarritako materialak topau daitekez: jostailuak, jolas eta jokoak, CD-ROMak, DVDak, CDak, ipuinak eta liburuak, material osogarriak… Gabonak ate-joka doguzala aprobetxauta, 'Horma-irudiak', 'Olentzero puzzleak', '8 Magnetikoak' eta '8KBZ. Zortzi, katilu bete zorri' aurkeztu ditue gaur.
Barton Filmsek euskerazko filmen 37 emonaldi antolatu ditu Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko
2008-11-27 17:22 BarriakBarton Films-eko arduradunek gaur jakinarazo dabenez, Agurain (Araba), Zalla (Bizkaia), Bermeo (Bizkaia), Arrasate (Gipuzkoa), Bilbo, Barakaldo (Bizkaia), Gasteiz, Bakio (Bizkaia), Azpeitia (Gipuzkoa), Altsasu (Nafarroa), Etxalar (Nafarroa), Errenteria (Gipuzkoa), Viana (Nafarroa), Guardia (Araba) eta Laudio (Araba) lako herrietan izango dira emonaldiak.
70 urte Elorrioko Juan Izurrategi hil zala
2008-11-27 17:00Datorren domekan, zemendiak 30, Elorrioko Udalak eta Gerediaga Elkarteak Juan Izurrategi Berrostegieta Elorrioko abade ohia gogoan hartuko dabe, Dueñaseko kartzelan hil zala 70 urte beteten direnean.
Nontzeberrik Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea abiatu dau
2008-11-27 16:28 BarriakNontzeberri kultura webguneak Nontzefilmak Zinema eta Animazinoko Film Laburren Lehiaketea on-line jarri dau martxan Bilboko Zinema Fantastikoaren Jaialdiaren (FANT) laguntzaz. Lanak zinemakoak edo animazinokoak izango dira, azken horretan animazino teknika guztiak onartuko diralarik (3D, Flash, stop-motion…).
'Oztopo guztien gainetik' jatorkuz Pog Mo Thon mungiarrak
2008-11-27 14:54 MusikeaOrain dala urte bi 'Itzalitako argi bakoitzeko' diskoa argitaratu ebenetik, Pog Mo Thon taldean aldaketa ugari izan dira. Nabarmenena, taldearen beraren konposizinoari jagokonean, izan be, boskote izatetik laukote izatera pasau dira. Baina, taldekideek eurek zehaztu daben moduan, estiloan be gorabeherak izan dira eta euren bigarren diskoa, gaur aurkeztu daben 'Oztopo guztien gainetik' (BabelMusik), rockeroago datorrela dinoe, erritmo aldaketa gehiagogaz eta ahotsei garrantzia emonaz.
Juanma Bajo Ulloak 'Historia de un grupo rock' aurkeztuko dau Zinebin
2008-11-27 14:16Juanma Bajo Ulloa zinegileak 'Historia de un grupo de rock' dokumentala aurkeztuko dau bihar barikua, zemendiak 28, Guggenheim Museoan gaueko 20:00etan, Zinebiko proiekzino berezietan. 'Historia de un grupo de rock' Bajo Ulloaren lehenengo dokumentala da.
AC/DCren Barakaldoko kontzerturako sarrerak 2 ordutan agortu dira
2008-11-27 13:50 MusikeaInterneteko zenbait webgunetan birsalmentea martxan dago eta 270-300 euro arteko salneurrian topau daitekez banaka batzuk.
Joan dan maiatzean Everestera heldu zan espedizinoari buruzko erakusketea Bilbon
2008-11-27 13:26Danetara, 15 argazki aukeratu ditue erakusketarako. Irudien bitartez euskal espedizinoaren kirol-bidaia humanitarioa kontetan da. Laginean bidaiaren unerik garrantzitsu, solidario eta hunkigarrienak jasoten dira, eta zemendiaren 26tik abenduaren 31ra bitartean, Bilbon, metroaren 'Alde Zaharra' geltokiko Begoñarako urtekeran egongo dira ikusgai.
Gu Ta Gutarrak taldearen 'Despedidea'DVD eta guzti
2008-11-27 10:22 MusikeaTaldekideen esanetan, 'gure eta gutarron bizibidea, bizipenak, bizipozak zein bizioak bizibarritzeko aukerea da hiru bideoz osotutako bizi-agiri hau, bizizalea eta biziduna'.
Bertsozale Elkarteak 2009ko Txapelketa Nagusiko irudia diseinetako lehiaketea jarri dau martxan
2008-11-27 10:18 BertsolaritzeaTxapelketako irudi nagusia eta eszenatokian izango dan aplikazinoa eskatzen da. Sari bakarra izango da, 3.000 eurokoa.
Irabazlea hautatzeko orduan kontuan izango da irudi nagusiak txapelketearen gainontzeko komunikazino euskarrietan izango dauen garapena.
Getxoarten 57 artista gaztek parte hartuko dabe aurten
2008-11-26 17:56Danetara, 57 artista gaztek parte hartuko dabe aurtengo Getxoarten, Euskal Herriko arte plastiko eta bisualen sorkuntza barria bultzatzeko eta sustatzeko asmoa dauen ekimenean. Ekitaldia abenduaren 5etik 8ra izango da Areetako Geltokia plazako karpan.





Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...