Hezkuntza arloa arautzen daben erabagi batzuk hartu ditu Jaurlaritzeak
2009-01-21 11:57Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilereak hezkuntza sistemea arautuko daben dekretu batzuk onartu ditu: Gradu, Master eta Doktoretza tituluak ezarri eta kentzen dituan dekretua; Haur Hezkuntzaren curriculuma; eta ikastetxe pribaduetako hezkuntza-itunen finantzazinoa.
Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Bilereak hezkuntza sistemea arautuko daben dekretu batzuk onartu ditu.
Gradu, Master eta Doktoretza tituluak ezarri eta kentzen dituan dekretua
Gradu, Master eta Doktoretza tituluak ezartzeko eta kentzeko dekretua onartu dau Eusko Jaurlaritzeak.
Gradu, Master eta Doktoretza tituluak eskuratzera bideratutako unibersidade-irakaskuntza ofizialak ezarri edo kentzea eskatzeko EAEn dagozan unibersidadeek kontuan izan behar dituen erispide orokorrak eta Euskal Herriko Unibersidadeari bideratutako erispide zehatzak ezartzea da dekretuaren helburua.
Era berean, ondorengo prozedurak arautzen ditu: Uniqual Euskal Unibersidade Sistemearen Kalidadea eta Egiaztatzea Ebaluetako Agentziak EAEn dagozan unibersidadeen ikasketa-planen ganeko aldez aurreko txostena egiteko prozedurea; titulu ofizialak eskuratzera bideratutako Gradu, Master eta Doktoretzako unibersidade-irakaskuntza ofizialak ezartzea baimentzeko prozedurea; eta titulu horreek sei urtero egiaztatzeko prozedurea.
Haur Hezkuntzearen curriculuma
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Haur Hezkuntzearen curriculuma zehazten dauen eta irakaskuntza horreek Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen dituan dekretua be onartu dau.
EAEko Haur Hezkuntzearen curriculuma ezartzea da dekretu honen helburu nagusia, hezkuntza-maila horretako bigarren zikloari jagokozan gitxienezko irakaskuntzak zehazten dituan oinarrizko araudian zehaztutakoari kalterik egin barik. Irakaskuntza horreek 2008-2009 ikasturtetik aurrera ezarriko dirala zehazten dau. Haur Hezkuntzako bi zikloak, bietako bat edo lehen zikloaren zati bat emoten daben EAEko ikastetxeetan aplikauko da dekretua.
Haur Hezkuntzea ez da derrigorrezkoa eta sei kurtso irauten dau, bi ziklotan banatuta: 0 eta 3 urte artekoa lehenengoa eta 3 eta 6 urte artekoa bigarrena.
Ikastetxe pribaduak eta hezkuntza-itunak
Azkenik, Hezkuntza, Unibersidade eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, ikastetxe pribaduetako hezkuntza-itunak finantzatzeko 353.051.955 euroko gastua baimentzea adostu dau Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak.
Ganera, 2008/2009 ikasturtearen hezkuntza-itunak aldatzearen ondorioz sor daitekezan aldaketak finantzatzeko be balioko dau onartutako gastuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!