Euskaltzaindiak eta Nafarroako Unibersidade Publikoak hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2009-01-21 16:40   Euskerea berbagai

Gaur sinatutako hitzarmenak dinoanez, Nafarroako Unibersidade Publikoak, euskereari dagokionean, erakunde aholku-emoile ofizialtzat hartzen dau Euskaltzaindia eta, era berean, bi erakundeek ikerketarako goi mailako zentrotzat hartzen dabe alkar. Esangura horretan, bi aldeek lankidetza aktiboa adostu dabe, hainbat arlotan islatuko dana.

Nafarroako Unibersidade Publikoak eta Euskaltzaindiak esparru hitzarmena sinatu dabe gaur Arrosadiako campusean datozen bost urteotan bi erakundeen arteko lankidetza areagotzeko asmoz. Hitzarmena Julio Lafuente erretoreak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak sinatu dabe eta ondoren bi erakundeetako ordezkariek lan bilerea egin dabe.

Euskaltzaindiaren izenean ondoko ordezkariek parte hartu dabe bileran: Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Kintana idazkariak, Jose Luis Lizundia diruzainak eta Andres Iñigo Nafarroako ordezkariak. Unibersidadearen izenean, barriz, honako honeek izan dira: Jesus Maria Pintor Irakaskuntzako erretoreordea, Pablo Sotes Hizkuntza Plangintzako Saileko zuzendaria, Patxi Salaberri Filologia eta Hizkuntzaren Didaktikaren Departamentuko zuzendaria, eta Koldo Asiron Hizkuntza Plangintzarako Zerbitzuko zuzendaria.

Gaur sinatutako hitzarmenak dinoanez, Nafarroako Unibersidade Publikoak, euskereari dagokionean, erakunde aholku-emoile ofizialtzat hartzen dau Euskaltzaindia eta, era berean, bi erakundeek ikerketarako goi mailako zentrotzat hartzen dabe alkar. Esangura horretan, bi aldeek lankidetza aktiboa adostu dabe, hainbat arlotan islatuko dana. Esaterako, bi erakundeok lankidetza-proiektu zehatzak bideratu eta garatuko ditue, euskerearen eta euskal kulturearen inguruko ikerketa eremuan. Beraz, bioi jagokezan lerro bereziak sustatuko ditue, eta alkarri informazinoa emongo deutse, ikerketa programazino orokorretan zehaztutako lehentasunei buruz. Era berean, curriculumerako eta merezimendu legez, bi aldeek balioespen formulak aztertuko ditue irakasleek Euskaltzaindiaren barruan egindako lana neurtzeko (batzordeak, biltzarrak, jardunaldi zientifikoak, proiektuak).


Praktikak, materialaren trukaketea eta argitalpenak

Nafarroako Unibersidade Publikoko ikasleek Euskaltzaindian praktikak egiteko aukerea izango dabe, beti be, Hitzarmenaren Jarraipen Batzordearen ustez egoki diran arloetan. Materialaren trukaketa arloan, bi aldeek konpromisoa adierazoten dabe beren ikerketa ondareak eta bereziki beren liburutegiak erabiltea ahalbidetuko daben formulak abiarazoteko.

Argitalpenei jagokenez, alkarlana bultzatuko da, eta baterako argitalpenak sustatuko dira, euskal idazle klasikoen nahiz egungo euskal idazleen testuak diranean, bai eta euskal filologia edo literaturearen eremuko ikerketa nahiz hedapen-lanak diranean be, bi erakundeok euskerearen inguruan sortutako testugintza zientifikoa zabaltzeko.

Bi aldeek beren tesiak edo lanak bata bestearen eskura jarteko konpromisoa be adierazoten dabe, jabetza intelektuala errespetauko dalako bermegaz, eta bi erakundeek beharrezkotzat joten dituen egileen baimenak izanik. Modu berean, bi erakunde zientifiko horreek alkarlanean arituko dira, euren liburutegietako euskal funtsak sendotzeko; horretarako, euron argitalpen funtsetatik, zenbait lan ekarriko ditue.

Azkenik, Unibersidadeak eta Euskaltzaindiak lankidetza-politikea bultzatuko dabe, masterrak eta graduondoko programak sortu eta egin daitezan, euskereari eta euskal kultureari jagokezan eremuetan.

Arestian aitatutako helburuak beteteko, Nafarroako Unibersidade Publikoak eta Euskaltzaindiak Jarraipen Batzordea sortuko dabe; batzorde horrek sei kide izango ditu, eta erakunde bakotxak horreetatik hiru aukeratuko ditu.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu