Gotzon Garate omenduko dau Deustuko Unibersidadeak gaur, Euskerearen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2008-12-03 09:27   Euskerea berbagai

Deustuko Unibertsidadeak Euskerearen Nazinoarteko Eguna ospatuko dau gaur, eta mahai-inguru bat antolatu dau euskereak unibertsidade eleaniztunean dauen tokiaz. Era berean, Gotzon Garate zanari omenaldia eskainiko jako.

'Irakurriz gozatu', euskerazko irakurzaletasuna bultzatzeko ekimena abiarazo dau Gaztezulo aldizkariak

Bizkaie! 2008-12-02 17:26   Euskerea berbagai

Getxoko 237 gaztek parte hartuko dabe 2008/2009 ikasturtean 'Gaztezulo' (www.gaztezulo.com) aldizkariak deitu dauen 'Irakurriz gozatu' proiektuaren bigarren edizinoan. Euskadiko hainbat udal eta ikastetxegaz alkarlanean garatu da ekimena, gazteen artean euskerazko produktu idatzien kontsumoa bultzatzeko eta irakurzaletasuna sustatzeko helburuagaz.

Eusko Jaurlaritzeak Euskal Herriko historian sortutako bibliografia-produkzinoa digitalizauko dau

Bizkaie! 2008-12-02 16:42

Ondarenet-en helburua euskal ondare digitala osotu leikien baliabide digitalak (web orriak, foroak eta banaketa-zerrendak eta edukiei lotutako fitxategi digitalak) jasotea izango da, bai eta erakunde-gordetegia osotu be.

Nafarroako euskerazko hedabideen adierazpena, diru-laguntzen desblokeoaren aurrean

z 2008-12-02 14:59   Euskerea berbagai

Nafarroako Gobernuak partzialki desblokeatu barri dau bagiletik blokeauta eukan euskera hedabideetan sustatzeko diru-poltsa. Asmo horretarako gordeta zituan 310.000 eurotatik, 240.000 banatuko ditu zehatz.

Korrontzik Getxo Folk jaialdian grabautako zuzenekoak argia ikusi dau

Bizkaie! 2008-12-02 14:57   Musikea

Irailaren 4an, Getxo Folk jaialdiaren barruan, Korrontzi taldeak bigarren diskoa grabau eban, zuzenekoa. Orain, lan horrek argia ikusi dau (Baga-biga), CD eta DVD formatuan, 'jenteari gure lana helarazoteko eta, gura dauenak, kontzertua etxean trankil-trankil ikusteko', zehaztu dau Agus Barandiaranek.

Kanariar irlak atzean itxi eta Kabo Berde-rako bidean

Egoi Urkiza 2008-12-02 14:39   Euskaldunak munduan

Egonaldi luzea egin dogu Kanarietan eta, ganera Rasyta eta bion senitartekoak izan doguz lagun. Egun zoragarriak izan dira. Baina orain hasi da benetako abenturea.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Bide Ertzean taldeak zuzeneko CD-DVD bat grabauko dau Tolosan bere hamar urteak ospatzeko

Bizkaie! 2008-12-02 13:19   Musikea

Urtarrilean Tolosan eskainiko dabena 1998 eta 2008 bitartean egindako diskoen eta kantuen errepasoa izango da. Kantu zaharrenak boskotera birmoldatuko ditue eta kantu barriren bat entzuteko aukerea be izango da.

Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, euskal herri erakundeen konpromisoa: adostasuna, atxikimendua eta erabilerea

z 2008-12-02 11:40   Euskerea berbagai

Adierazpen instituzionala 2008ko Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian

Eusko Jaurlaritzeak, hiru foru aldundiek eta Eudelek adierazoten dabe hizkuntza minorizatu bat normaltasunera heltzeko, ezinbestekoa dala hizkuntza horrentzako bizigiro egokia, eta bizigiro hori sortzen eta horri eusten, euskal gizartea osotzen dogun guztiok euskal hiztun izan edo ez konprometidu behar garela, nor bere hizkuntz aukereari uko egin barik, baina baita hurkoarena erraztuz be.

Harkaitz Canok zinea eta literaturea izan ditu aztergai bere azken lanean

Bizkaie! 2008-12-02 10:52   Kulturea

Zinea eta literaturea. Literaturea eta zinea: bikote perfektua ala ezinezko bikotea? Joera bi horreen artean kokatzen da Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen 'Zinea eta literatura' liburuan egindako azterketea.

Liburuak eskuko telefonoetan irakurteko plataformea garatu dabe Elekak, Bluexarek eta Alberdaniak

Bizkaie! 2008-12-01 17:51

Liburua eskukora deskargau eta edozein tokitan eta momentutan irakurri ahal izango da

Aplikazino horren bidez, liburuak eskuko telefonoetara deskargau eta bertan erosotasun osoz irakurri ahal izango dira. Hori egiteko aukerea emoten dauen Euskal Herriko eta Estaduko lehenengo proiektua da, eta bere helburu nagusiak gazteen artean irakurteko zaletasuna bultzatzea eta literatura kontsumoa handitzea dira.

Bilboko Zubietxe arte tailerreko artista etorkin batzuek egindako lanak ikusgai Getxon

Bizkaie! 2008-12-01 17:40   Kulturea

'Giza Art: ahotsak eta ohiartzunak' izeneko erakusketa ibiltaria eguenetik abenduaren 21era bitartean egongo da zabalik Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoko Torrene kaleko 3 zenbakian dagoan erakusketa-gelan. Modu honetan hasiko dira abenduaren 18an ospatuko dan Etorkinen Nazioarteko Egunaren inguruan Getxoko Udaleko Immigrazino eta Kulturarteko Unitateak antolatutako ekitaldiak.

Raphaël Dinellik bertan behera itxi leike vendee Globe

Bizkaie! 2008-12-01 17:31   Euskaldunak munduan

Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital) Trinidad uharterantz doa bela nagusiko drizan matxura bat izan ondoren

Bost izan dira dagoeneko estropadea bertan behera itxi behar izan daben proiektuak, eta beste bat gehiago dago orain arazoakaz, Raphaël Dinelli (Foundation Ocean Vital). Pasa dan zapatuan antolakuntzari bela nagusiko drizan matxura bat euakal eta konpondu ahal izateko Trinidad uharterantz joiala jakinarazo eutson.

Richard Lesterrek jaso dau Zinebiren 50 edizinoko Ohorezko Mikeldia

Bizkaie! 2008-12-01 14:57

Askorentzat bideokliparen aita da iparramerikarra, eta Rossy de Palmak eta Gorka Aginagaldek aurkeztutako amaiera ekitaldian jaso dau ohorezko saria 'Help!', 'Robin and Marian', 'Superman II eta III' zein 'Los Tres Mosqueteros' eta film honen ondorengoen egile dan zinemagileak.

Koblakari topaketeak 400 malabarista eta zirku artista batuko ditu Bilbon

Bizkaie! 2008-12-01 14:33

Zirkua eta kale-antzerkia gustetan jakenentzako ezinbesteko hitzordua dago Bilbon, zemendiaren 29tik abenduaren 8ra arte, Koblakari 2008 VII. Malabarista eta Zirku Artisten Topaketan. Danetara, Euskal Herria, Espainia, Argentina, Txile, Frantzia eta Italiatik etorritako 400 artista inguru izango dira Bilbon egunotan.

Mikel Laboa hil da

Bizkaie! 2008-12-01 10:45   Musikea

Mikel Laboa musikaria hil da Donostian 74 urtegaz, hainbat egunez ospitalean egon ostean. Gorpua gaur erraustuko dabe.

Danetara 29.835 ikasle ditue HABEren euskaltegiek

Bizkaie! 2008-12-01 10:31   Euskerea berbagai

2000. urteaz geroztik, inoizko ikasle kopururik handienak emon dau izena 2008/2009 ikasturte honetan HABEren 107 euskaltegietan euskerea ikasteko. Igazko ikasturteagaz alderatuta % 5,8ko igoera izan da.

Arkaitz Estiballesek irabazi dau Markina-Xemeinen txapelketako bigarren finalaurrekoa

Bizkaie! 2008-12-01 10:06   Bertsolaritzea

Markina-Xemeingo Udal pilotalekuan sartu ziran 900 bertsozale ingururen aurrean, Arkaitz Estiballes izan zan irabazlea 537,5 puntugaz eta, beraz, zuzenean sailkatu da finalerako. Beste behin kantauko dau finalean galdakoztarrak.

Euskal enpresetan, IKTen presentzia gero eta nabarmenagoa da

Bizkaie! 2008-11-28 15:59

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresen % 66,4k interneteko sarbidea dauka eta, horreen artetik, konpainien % 42,6k web-orrialdea be badauka, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak jakinarazotako datuen arabera.

XXI. Bilbo Hiria Lehiaketeak gauza barri ugari dakarz

Bizkaie! 2008-11-28 15:43   Musikea

Aurten gauza barri asko dakarz 'Bilbao Hiria' pop-rock lehiaketeak. Parte hartu nahi daben pop-rock, metal edo joera barrietako taldeek abenduaren 31 baino lehen egin beharko dabe inskripzinoa. Horretarako, hiru kantu bialdu beharko ditue argazkiagaz eta curriculumagaz batera, ondoko helbidera: www.bilbao.net/bilborock.