Barriken biziraupena luzatzeko metodo barria
2008-05-13 14:35 Jan edanakBarena Hispania deituriko entrepresa batek oraintsu patentau dau sistema bat barrikak behin erabili ostean, bigarren ziklo bat izan daien. Sistema barri honi esker, upategiek dirutzea aurreztuko leukie. Barrika baten batezbesteko biziraupena, lauzpabost urtetik zortzi hamar izatera pasauko litzateke sistema barriagaz.
Ipar Uribe eta Arratiako bertsolariak kantuan
2008-05-13 12:15 BertsolaritzeaUdagoieneko Bizkaiko Txapelketearen atarian, Bizkaiko Eskualdetako Txapelketak martxan dira. Oraintsu Xabier Enbeitak irabazi eban Busturialdekoa eta datorren astegoienean, Ipar Uribe eta Arratiako bertsolarien txandea izango da.
Aurtengo EkoZinemaldia areto gehiagotan ikusi ahal izango da
2008-05-13 12:04 BarriakEkologistak Martxan kolektiboak EkoZinemaldiaren bigarren edizinoa antolatu dau maiatzaren 26tik 30era bitartean. Ekimenaren helburu nagusia 'zor ekologia' kontzeptuan sakontzen jarraitzea da. Aurtengo ekitaldiak herri gehiago bisitauko ditu. Igazkoei (Bilbo, Donostia eta Barakaldo), beste batzuk gehitu jakez: Iruñea, Gernika, Arrasate eta Tolosa.
Getxok diruz lagunduko ditu euskerea sustatzen daben eskola-orduz kanpoko jarduerak
2008-05-12 18:50 Euskerea berbagaiGaurtik maiatzaren 30era bitartean zabalik egongo da Getxoko ikastetxeek eta gurasoen alkarteek antolatzen dituen eskola-orduz kanpoko jardueretan euskerea sustatu, zabaldu edo normalizetako 2008-2009 ikasturterako diru-laguntzinoak eskatzeko epea. Oraingoan Getxoko Udalak 25.000 euro banatuko ditu udalerrian ikasketa ez-unibersitarioak eskaintzen dituen ikastetxe, guraso alkarte, ikasle-talde, ikasle ohien talde eta irakasle-taldeen artean.
Bertsoplaza.tv, bertsolaritzearen egunerokotasuna sarean
2008-05-12 15:44 BertsolaritzeaBertsolaritzearen egunerokotasuna zuzenean jarraitzeko ekimen interaktiboa da Bertsoplaza.tv webgunea. Dobakoa, erakargarria, bizia, egunerokotasuna islatzen dauena, parte hartzailea edota interaktiboa.
Dana prest maiatzaren 21etik 25era izango dan Dimarock’08 Nazinoarteko Eskalada Masterrerako
2008-05-12 14:44‘Show & Emotion’ da Kirol Eskaladako Nazinoarteko Federazino (IFSC) sortu barriaren goiburu nagusia. ‘Ikuskizuna eta emozinoa, Olinpikoa izateko bidean dan kirol honetan sekula bizi ez dan mailara helduko dira Dimarock08an’, adierazo dabe.
S.H.E.: ‘beharrezkoa da Txinak bere estilo propioa bilatu eta horri eustea’
2008-05-12 12:48 BidaideTxinako S.H.E. musika taldeko kideak
Jaurlaritzeak 677.900 eurogaz sustatuko dau euskal zinemagintzea
2008-05-12 12:02 BarriakLaguntzinoari esker, 12 film zinema areetotan eta beste zortzi DVDan ikusi ahal izango dira.
Ganera, Film luzeen eta sortze-dokumentalen publizidade eta sustapenaren aldeko diru-laguntzinoen onuradun izan diranen lanen zerrendea be argitaratu dau. Danetara, 293.388 euro emongo dira, zortzi produkzinoren artean banatzeko.
Domekan, maiatzak 11, ekingo deutso Basurkok Artemis Transat estropadeari
2008-05-09 16:27 Euskaldunak munduanAurtengo Artemis Transat estropadan 24 belaontzik parte hartuko dabe eta horreetatik 13 Open 60 modalidadekoak dira, tartean 3 skipper ingelesak dira, 9 frantses eta Unai Basurko euskal ordezkaria.
Hegazkinak, txoriak eta softwareak
2008-05-09 15:30Aireportuetan, txoriek edota insektuek eragindako istripuek urtero 12.000 miloe dolarreko gastua dakarre hegazkinen konponketak eta geldi egon behar daben denporea kontuan izanda. Hori dala eta, software-teknikariek ikerketa-bideak jorratu ditue arazoari aurre egiteko.
Gipuzkoar bertsolari gazteak irabazle Sabino Arana Fundazinoaren V. Bertso Paperen Lehiaketan
2008-05-09 14:32 BertsolaritzeaSabino Arana Fundazinoak antolatuta urtero egiten dan Bertso Paperen Lehiaketearen V. edizinoak honezkero baditu irabazleak. Hego Euskal Herriko 200 eskola-umek baino gehiagok parte hartu dabe ekimenean eta, oraingoan, partehartzailerik gehienak Gipuzkoakoak izan dira.
Bertsolari Gaztetxuen Eguna Getxon
2008-05-09 12:02 BertsolaritzeaMaiatzaren 13an, martitzena, Bertsolari Gaztetxuen Eguna ospatuko da Algortako Getxo Antzokian, goizeko 10:30etatik, 12:30etara. Bertan, Getxon hezkuntza arautuaren barruan bertsolaritza ikasten daben ikasleak, 304 neska-mutil batuko dira.
‘Antigoaleko XVII. Biltegi Kentzea’ azokeak antxinako 60.000 pieza ikusteko aukerea emongo dau Barakaldon
2008-05-09 11:11Azokea 16 aldiz jentearentzat egun bakarrez zabaldu ondoren, antolatzaileek, erakusketariek eta bisitariek holan eskatuta, formatua moldatu eta Barakaldoko Bilbao Exhibition Centreko (BEC) 2. pabilioiko ateak bi egunetan zabalduko ditue, zapatuan eta domekan, maiatzak 10 eta 11.
Amezua ‘tanbolintteruei’ omenaldia Berrizen
2008-05-08 18:47Maiatzaren 10ean, arratsaldeko 20:00etan, egingo da herri ekitaldia Amezuatarrak gogoratuz. Berrizko Udalak eta Gerediaga Alkarteak antolatu dabe ekitaldia eta Durangaldeko Txistulari Alkartea, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo Dantza Taldeak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzinoagaz egingo da.
Irrika.net webguneak gazteentzako bideo-lehiaketea jarri dau martxan
2008-05-08 18:05Lehiaketako parte-hartzaileek 'Argi ibili eta burua erabili' gaia oinarri daben bideoak landu eta sareratu behar ditue www.irrika.net webgunean. Gehienez hiru minutu iraungo dabe bideo horreek eta maiatzaren 31 baino lehen aurkeztu beharko ditue.
Asteburu honetan, Portugaleteko III. Folklore Azokeak 30 erakusle baino gehiago batuko ditu
2008-05-08 15:26 KultureaElai-Alai Kulturguneak antolatuta eta hainbat erakunde publikok eta enpresa pribaduk lagunduta, maiatzaren 10ean eta 11n Portugaleteko III. Folklore Azokea izango da Ezkerraldeko herri bizkaitarrean.
Euskerearen Legea erreformetako proposamenak ez dau aurrera egingo Nafarroan
2008-05-08 14:47 Euskerea berbagaiIruñerriko herri gehienak eremu mistora pasetako helburua eban gaur, maiatzak 8, Nafarroako Parlamentuan atzera botako daben erreformeak. Ez dau aurrera egingo boto bakarragaitik, izan be, Txentxo Jimenez NaBaiko parlamentaria oporretan dago.
‘We are ready!’
2008-05-08 14:25 Bidaide'Prest gagoz!'. Kaleko publizidade-horma erraldoiak, komunikabideetako danetariko mezu abertzaleak eta azpiegituren egoera aurreratuen ganeko barriak ikusita, argi dago. Pekin erabat aldatuta dago. Orain, uri barria da Historiako 29. Joko Olinpikoak eta, akaso, gatazkatsuenak hartzeko prest.
Michael Schenker, Arch Enemy eta Brujeria taldeak Bilboko Kobetasonik Jaialdian
2008-05-08 14:11 MusikeaKobetasonik Jaialdia bagilaren 20an eta 21ean egingo da, eta, beste askoren artean, Slayer, Kiss, Judas Priest, Ministry, Helloween, Blind Guardian, Gamma Ray eta Cavalera Conspiracy taldeen emonaldiak izango dira. Bi jardunaldietara sartu ahal izateko bonoak 125 euroko salneurria dauka, eta egun batekoak, barriz, 68 eurokoa.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...