Esne Beltza taldeak 'Made in Euskal Herria' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2008-05-26 15:20   Musikea

Soinu, erritmo (soul, ska, reggae) eta hizkuntzen arteko nahasketea buztartzen ditu Esne Beltzak bere lehenengo lanean.

Julio Llamazaresek zarratuko dau Leongo idazlerik ezagunenakaz Bilbon egindako topaketak

Bizkaie! 2008-05-26 14:28

Bidebarrieta Kulturgunean Leongo narratiba eta idazleei eskainitako bost jardunaldietako azkena egingo da bihar, martitzena, hilak 27, 20:00etatik aurrera. ‘Leongo Idazleen Topaketen’ amaierako ekitaldian, kritikari nahiz irakurleen aldetik ospe handia lortu dauen Julio Llamazares idazleak parte hartuko dau. Sarrerea dobakoa da.

Oihana Bartra eta Gorka Lazkano be Bizkaiko Txapelketan

Bizkaie! 2008-05-26 12:16   Bertsolaritzea

Oihana Bartra izan da hirugarrenez Bilboaldean nagusi eta Durangaldekoan, ostera, Gorka Lazkano. Beraz, biek lortu dabe Bizkaiko Txapelketarako txartela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Leioako IX. Umore Azokako sarituak

Bizkaie! 2008-05-26 11:47   Kulturea

Kaleko ikuskizun Onenari saria Cikaros & TinCan Company taldeak jaso dau ‘Freaks’ ikuskizunagaitik; Euskadiko Kaleko Ikuskizun Onenari saria, barriz, Gaitzerdi Teatrorentzat izan da ‘Otsoko’ ikuskizunagaitik.

Frantziako 'Entre les murs' filmak jaso dau Cannes-eko sari nagusia

Bizkaie! 2008-05-26 11:35   Barriak

Canneseko Jaialdiaren sari nagusia Frantzian geratu da eta Laurent Cantetek zuzendutako Entre les murs filmarentzako izan da. Epaimahaiak aho batez hartu dau 'Urrezko Palmondoa' film horri emoteko erabagia. Bestalde, Benicio del Torok aktore onenaren saria jaso dau Che filmean egindako lanagaitik.

»» Ikusi argazki guztiak (1)

Red Hot Chili Peppers taldeak urtebeteko deskantsua hartuko dau

Bizkaie! 2008-05-23 15:54   Musikea

Rolling Stone aldizkariari egindako adierazpenetan jakinarazo daben legez, Stadium Arcadium disko bikotxa kaleratu eta munduko bira 'luze eta gogor' bati ekin ostean, taldeak deskantsua hartzea erabagi dau, 'arlo fisikoan eta psikologikoan oso kantsauta gagozalako'.

Bilboko 1983ko uriolen ganeko materiala batu gura dabe

Bizkaie! 2008-05-23 15:11

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ‘Bilbao izan’ programearen bitartez, 1983ko uriolen 25. urteurrenaren harira, ahalik eta material gehien batu gura da tragediaren nondik-norakoak erakusteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Garagarrilaren 11tik 13ra, kale antzerki jaialdia izango da Lekeition

Bizkaie! 2008-05-23 14:03   Kulturea

Euskal Herriko, Errusiako, Quebec-eko, Alemaniako, Portugaleko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako kale-antzerkirik onena ikusteko aukerea izango da.

Iñaki Otxoa de Oltza mendizalea hil da

Bizkaie! 2008-05-23 12:08

Annapurna (8.091 metro) mendian bost gau 7.400 metrora garuneko edema batek jota eta oso larri egon ostean, Iñaki Otxoa de Oltza (1967-05-29) mendizale iruñearrak ezin izan deutso bizitzeari eutsi eta bariku goizaldean hil da.

Bost erakunde gehiagok sinatu dabe Bermeoko 'Geurien be bai' egitasmoa

Bizkaie! 2008-05-22 18:35   Euskerea berbagai

Besalde Bermeoko ehiza, arrantza eta tiro alkartea; Barrueta Arte Elkartea; Kick Boxing alkartea; Bermeo Kafe Antzokia (Ezkerra produkzinoak) eta Crearte erakundeak dira sinatzaile barriak.

25 espezialidadetako 115 artisau Getxoko XXV. Eskulangintza Azokan

Bizkaie! 2008-05-22 18:31

Maiatzaren 30etik bagilaren 1era Euskal Herriko artisautza topagunerik handiena izango da Getxon, Eskulangintza Azokearen eskutik.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Zazpi herrialdetako 600 bat korrikolari espero ditue Bilboko Maratoian

Bizkaie! 2008-05-22 15:47

Bertokoen artean, Jon Salvador, oraintsu Espainiako txapelketea irabazi dauena (2 ordu eta 33 minutu), Unai Saenz de la Fuente, igazko Bilboko Maratoian bigarren sailkatua (2 ordu, 28 minutu, 7 segundu) eta iraupen-lasterketan debuta egingo dauen Jon Amutio bilbotarra nabarmendu daitekez.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Urkiolako Parke Naturaleko VI. Argazki Rallya egingo da domeka honetan

Bizkaie! 2008-05-22 15:16

Rallya arlo bitan banatuta egongo da: argazki analogikoak eta argazki digitalak. Modalidade bakotxaren barruan kategoria bi dagoz: umeak eta gazteak (17 urtera arte); eta helduak (18 urtetik aurrera). Sariak 70-150 euro bitartekoak izango dira.

'Patata' eskulturea betiko lekuan geratuko da

Bizkaie! 2008-05-22 14:23

Amorebieta-Etxanoko Udalak ezin izango dau 'Patata' legez ezagutzen dan eskulturea lekuz mobidu. Epaileak Andrés Nagel eskultoreak Udalari jarritako helegitea onartu dau, kontratu batek eskulturea lekuz aldatzea galarazoten dauela kontuan izanda.

Euskerearen aldeko argazkia Ermuan

Ermuan Euskeraz Bagara 2008-05-22 12:30   Euskerea berbagai

Zatoze, maiatzaren 24an, zapatuan, arratsaldeko 16:00retan, San Pelaioko plazan egingo dogun argazki jentetsuan parte hartzera.

'Sex Museum' eta 'Ya te digo' zuzenean Bilbon

Gotzon Uribe 2008-05-22 12:11   Musikea

Rock’n’roll gaua izango da bihar, maiatzak 23, Bilboko Kafe Antzokian.

Madrileko Sex Museum talde esanguratsua inoiz baino indartsuago aurkeztuko da Bilboko jarraitzaileen aurrean. Aurretik, Ya Te Digo bilbotarrak izango doguz labatik atara barri daben 'Trash Tango' disko barria aurkezteko.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bilboaldeko eta Durangaldeko finalak astegoienean

Bizkaie! 2008-05-22 12:04   Bertsolaritzea

Busturialdea, Ipar Uribe eta Arratiatik pasau ostean, Bilboaldera dator bertso jokoa, bertso jolasa. Barikuan, maiatzaren 23an, izango da Bilboaldeko Bertsolari Txapelketako finala Bilbon; Durangaldekoa, barriz, zapatuan, maiatzaren 24an, Garaiko frontoian.

Miren Azkaratek Europako kultura eta hizkuntza aberastasuna eta Euskadiren presentziaren beharra azpimarratu dau

Bizkaie! 2008-05-22 11:25   Euskaldunak munduan

Euskadiren parte hartzea Europako erabagietan oso mugatua da eta, alde horretatik, Azkaratek Ministro Kontseiluen atariko unea aprobetxau gura izan dau Euskadiren parte hartzea Europako Batasunaren erakundeen erabagi unetan ez dagoala bermatua gogoratzeko.

Bilbainaden XX. Lehiaketan 5.000 euro baino gehiago emondo dira sarietan

Bizkaie! 2008-05-21 17:42   Musikea

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jai espiritua eta Bilboren eta bertako ohituren ganeko kanta herrikoak mantentzea eta bultzatzea helburu dauen urteroko Bilbainaden Lehiaketea antolatu dau. Aurtengoa 20. edizinoa izango da.