Trapu Zaharra eta La Pez euskal taldeek euren azken muntaiak aurkeztuko ditue Valladolideko Antzerki Jaialdian
2010-05-24 15:40 KultureaEuskal antzerkia Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Nazinoarteko Jaialdian izango da barriro, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturiko Kaleartea egitasmoaren bosgarren edizinoari esker. Jaialdia bihar hasi eta domekan amaituko da.
Euskal antzerkia Valladolideko Antzerki eta Kaleko Arteen Nazinoarteko Jaialdian izango da barriro, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturiko Kaleartea egitasmoaren bosgarren edizinoari esker. Jaialdia bihar hasi eta domekan amaituko da.
Kontuak kontu, Trapu Zaharra konpainiak 'Camping Renove' obrea aurkeztuko dau. Inprobisazinoan eta ikusleen parte-hartzean oinarritutako lana da 'Camping Renove'. Era berean, La Pez konpainia gaztearen 'El Show de la Patera Rosa' igaz Leioako Umore Azokan Euskadiko Kaleko Ikuskizun onenaren saria jaso eban ikuskizuna be izango da ikusgai Valladoliden.
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak esan dauenez, 'Euskal Autonomia Erkidegoko produkzino artistikoan ezarri dauen konfidantzea eskertu nahi deutsagu Valladolideko Jaialdiari. Harro gagoz Europako hegoaldeko jaialdi indartsu, dinamiko eta sortzaileenetako bategaz lankidetzan jarraitzen dogulako'. Horrezaz gan, 'Bertan aurkezten diran proposamenen kalidadeak eta orijinaltasunak, ikusleen artetik jasoten dogun alkartasunagaz batera, euskal konpainien autoexijentzia-maila are handiagoa izatea egiten dabe, bertako maileagaz eta Europatik etorritako beste kideen maileagaz parekatu ahal izateko', gaineratu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!