'Mila irakurle eta hamaika gehiago', Literaturia Larrabetzun, euskal literaturearen plaza

Bizkaie! 2010-05-25 13:42   Kulturea

Literaturia Literatura Eskolaren ekimenez jarri zan igaz martxan, Larrabetzuko kultur eragileakaz alkarlanean. Aurten 'mila irakurle eta hamaika gehiago alkartzeko asmoa' finkatu dau antolakuntzeak, eta horregaitik Literatura Eskola 111 Akademiagaz eta Euskal Herri osoko irakurle klubakaz alkarlanean egingo da.

Literaturia Larrabetzun egingo da bagilaren 4, 5 eta 6an. Bertan euskeraz argitaratzen daben argitaletxeak alkartuko dituan azoka gunea egongo da; nobedadeen barri emongo da idazleen presentziagaz; poesia eta musika errezitaldiak, kontzertuak, ume eta gazteentzako antzezlanak eta oro har letrei loturiko ekitaldiak eskainiko dira. Emonaldiak Internet bidez zabalduko dira.

Literaturia Literatura Eskolaren ekimenez jarri zan igaz martxan, Larrabetzuko kultur eragileakaz alkarlanean. Aurten 'mila irakurle eta hamaika gehiago alkartzeko asmoa' finkatu dau antolakuntzeak, eta horregaitik Literatura Eskola 111 akademiagaz eta Euskal Herri osoko irakurle klubakaz alkarlanean egingo da.

Literaturaz gabilzanean, sarri aitatzen da irakurlea, baina ezer gitxi dakigu euskal irakurlegoaz. Aurten Euskal Herri osoko irakurleek aukerea izango dabe alkarregaz kezkak eta esperientziak konpartiduteko, eta gero eurak izango dira liburuak kaleratu barri dituen idazleei aurkezpenetan galderak egingo deutseezanak.


Literaturia 1111. Egitaraua

Bagilak 4

20:00etan, Harrera ekitaldia.
21:00etan, 'Haragizkoa' errezitaldia. Omar Nabarro, Edorta Jimenez eta Rafa Rueda.
22:00etan, Joseba Tapiak disko barria aurkeztuko dau plazan.


Bagilak 5

10:00-11:30: Literatura Eskola. Mahai-ingurua: 'Irakurle taldeak Euskal Herrian'. Honako irakurle taldeetako ordezkariek hartuko dabe parte: Durango, Igorre, Iurreta, Markina-Xemein, Meatzaldea, Santutxu, Basauri, Amezketa, Donostia, Legazpi, Larrabetzu eta Zumarraga.

12:00 - 14:00: Liburuen aurkezpenak.

Larrabetzuko umeen antzezpena

15:00: Bazkaria eta bazkalostean: Bertso trama literarioa. Josu Goikoetxea gidari: Uxue Alberdi- Unai Iturriaga- Maialen Lujanbio- Xabier Amuriza.
18:00: Umeen antzerkia HORI BAI Gaztetxean: Dejabu taldearen Azken portu.
20:00 Eskuen sustraiak ikuskizuna HORI BAI Gaztetxean.
22:30 GOSE taldearen kontzertua HORI BAI Gaztetxean.

Bi hitz & Bits HORI BAIn


Bagilak 6

10:00-11:30: Mahai-ingurua: 'Euskarara itzulitako liburuak dira euskerazko literatura onena?'. Hizlariak: Koldo Izagirre, Angel Erro eta Petra Elser. Moderatzailea: Miren Ibarluzea.

12:00- 14:00: Liburuen aurkezpenak.
15:00: Bazkaria.
18:00: Helduentzako antzerkia HORI BAIn: 'eta Karmele?'
19:30: Poesia errezitaldiak HORI BAIn: Karmele Igartua, Xabier Montoia, Igor Estankona eta Paddy Rekalde.

Egitarau horrezaz gan, umeentzako LITERATURIATXUAk beste hainbat ekitalditxu antolatuko ditu.


Informazino gehiagorako:

Literaturia: http://www.larrabetzu.org/literaturia/ Literatura Eskola: http://www.literaturaeskola.org/

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu