Igor Calzada ikertzaile euskalduna Madrilen saritua

Bizkaie! 2008-05-29 12:16

Igor Calzadak bart jaso eban saria Asturiaseko printzearen eskutik ‘Euskal Hiria: Euskadi eta Barrikuntza Soziala’ izeneko ikerketa proiektuagaitik.

UEUk 35 udako ikastaro eskainiko ditu Eibar, Baiona eta Iruinean, ‘Udako menua’ goiburuagaz

Bizkaie! 2008-05-29 11:42

Izena emoteko epea zabalik dago honezkero eta bagilaren 20an amaituko da. UEUk webgune bidezko (www.ueu.org) matrikulea bultzatu nahi dau jentearentzat azkarragoa eta erosoagoa baita; bestela, 943-821426 telefonora deitu leikie interesatuek. Ikastaroei buruzko informazino eguneratua blogean topau daiteke.

Astegoienean amaituko dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak

Bizkaie! 2008-05-29 11:22   Bertsolaritzea

Lea Artibaiko eta Enkarterriko Bertsolari Txapelketak izango dira Bizkaiko Eskualdeetako azken Bertsolari Txapelketa biak, datorren bariku-zapatuan. Lea Artibaikoa Amorotoko frontoian izango da, barikuan, iluntzeko 19:00etan eta Enkarterriko finala, barriz, zapatuan izango da Sodupeko kultur etxean, 18:00etan.

Ondarreta Abesbatzak Zortziko Gazteen Txapelketea antolatu du 17 urtetik gorakoentzat

Bizkaie! 2008-05-28 18:28   Musikea

Lehiaketearen helburua, ‘herriko abesbatzak gazteakaz hornidutea da, gazteak era honetako taldeetara hurreratzen ez diranez, belaunaldien txandakatzea arriskuan egon daitekeelako’, aitatu dau gaur ekitaldiaren aurkezpenean Getxoko Udaleko Kultura zinegotziak, Koldo Iturbek.

Barikuan emongo ditue Zernola sariak

Bizkaie! 2008-05-28 17:28

Ikasturtea hasteagaz batera, Elhuyar Fundazinoak VI. Zernola Olinpiada jarri eban martxan www.zernola.net webgunearen bidez. Orain, ikasturtearen amaiereagaz batera, sariak banatu eta jaia egiteko ordua ailegau da. Zitea bariku honetan, maiatzak 30, izango da Arrasateko Polo Garaian.

Gonzalo Pontonek jaso dau Edizino Saria

Bizkaie! 2008-05-28 15:47   Kulturea

Critica Argitaletxearen sortzaile eta zuzendari nagusi Gonzalo Pontonek jaso dau gaur Edizino Saria hilaren 29tik bagilaren 8ra izango dan Bilboko XVIII. Liburu Azokearen aurkezpen ekitaldian.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

V. Txistulari Eguna ospatuko da Bakion bagilaren 7an

Bizkaie! 2008-05-28 14:18   Musikea

Herri desbardinetako txistulari taldeak izango dira bertan. Bakioko taldeaz gan, Barakaldoko, Bermeoko, Mungiako, Zornotzako eta Bilboko taldeek eskainiko dabenaz be disfrutetako aukerea izango da.

'Euskarazoka', euskerazko argitalpenen azoka berezia Gernika-Lumon

z 2008-05-28 14:04   Kulturea

Udaleko Euskera Zerbitzuak azken urteotako euskarazko argitalpenak salgai jarriko ditu, prezio sinbolikoan, hileko lehenengo zapatuetako azoka berezietan.

Europako Batasunak ardaogintzearen arloko erreformea onartu dau

Imanol Sarasola Enologoa 2008-05-28 12:29   Jan edanak

Erreformea Europako Batasuneko nekazaritza ministroek onartu eben. Eginiko proposamen nabarmenena honako hau izan zan: estaduek neurriak hartzeko askatasun handiagoa izatea.

Coca Colaren Euskerazko Idazlanen V. Lehiaketearen sariak banatu ditue

Bizkaie! 2008-05-28 12:21   sariak-autortzak

Ainhoa Begiristain Beasaineko Loinazpe Institutuko ikaslea eta Garazi Larrakoetxea Laudio Ikastolako ikaslea izan dira Coca Colaren Euskerazko Idazlanen V. Lehiaketearen lehenengo eta bigarren saridunak. Sari-banaketea Bilboko Euskalduna Jauregian izan da.

Txina aztergai Bilbon 'Herriei buruzko jardunaldiak' programearen barruan

Bizkaie! 2008-05-27 18:29

Jardunaldiak barikura arte egingo dira Bidarte jauregiko ekitaldi aretoan (Deustuko Udaltegia), 20:00etan, eta sarrerea dobakoa izango da. Txinako errealidadera hurreratzeko, ekimenean hainbat adituk eta txinatarrek parte hartuko dabe.

Getxoko XX. Nazinoarteko Blues Jaialdia, bagilaren 6, 7 eta 8an

Bizkaie! 2008-05-27 15:45   Musikea

Getxo&Bluesak emongo deutse hasierea udako jaialdi handiei. Aurten, 20. urteurrena ospatuko dau jaialdiak. Bi hamarkada horreetan, Getxoko Nazinoarteko Blues Jaialdiak musika estilo horren aberastasuna erakutsi dau. Helburu horrez gan, bluesari merezidu dituan garrantzia eta tokia be autortu gura jakoz.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

‘Ekiozu Euskal Eskola Publikoari’, bagilaren 1ean Barakaldon

Bizkaie! 2008-05-27 15:16

Barakaldon izango diran ekitaldien artean, Tapia eta Leturia Band, Egon, Varapalo zein Erdizka Lauetan taldeen emonaldiak, Katakrak talde kataluiniarraren ‘L’Animalada’ ikuskizuna eta Betizuren saioa azpimarra daitekez.

Kultur Errotak 1.500 ikuskizun eskaini ditu hamar urtean

Bizkaie! 2008-05-27 15:07

Maiatzaren 29an, 1.500. emonaldia eskainiko dau Kultur Errotak. Horretarako, Topaguneak Ander Lipus antzerkilariari ikuskizun berezi bat preparetako eskatu deutso, 'Kultur Errotaren ezaugarriak islatuko dituan emonaldia'.

Sydney Pollack Hollywoodeko zinemagilea hil da

Bizkaie! 2008-05-27 12:08   Barriak

Minbiziak jota hil da, 73 urtegaz. Besteak beste, Out of Africa (Oscar bi emon eutsozan filma) eta Tootsie (Dustin Hoffman emakumez jantzita agertzen dan pelikulea) zuzendu zituan.

Athletic inoizkorik oporrik luzeenetan buru-belarri...

Angel Dominguez 2008-05-27 11:34   Begi betegarri

Teresa Ahedo pintore bizkaitarrak 'Parpadear' izeneko erakusketea inaugurauko dau gaur

Bizkaie! 2008-05-27 11:34   Kulturea

Artistearen 20 lan baino gehiago batzen dira erakusketan, muraletik formatu txikira arte, eta guztietan emakumearen irudia da oinarria, forma biribilakaz, adierazkortasunez eta samurtasunez beterik. Erakusketea Bilboko Lumbreras arte-galerian izango da ikusgai bagilaren 27ra arte.

Eusko Ikaskuntzak eta Ajangizko Udalak lankidetza hitzarmena sinatuko dabe

Bizkaie! 2008-05-27 11:25

Honegaz, 89 hitzarmen sinatu ditu Eusko Ikaskuntzak euskal udalakaz kultura eta zientzia jarduerak garatzeko, horreetako hamalau Bizkaian.

Gu Ta Gutarren despedidea

Bizkaie! 2008-05-26 18:07   Bertsolaritzea

Joan zan 2007ko zezeilaren 1ean Korrika Kulturalagaz abiatu zan Bilbon Bertso berriak eta lagun zaharrak emonaldia, eta 2008ko bagilaren 13an, San Antonio egunean, Durangoko Plateruena kafe antzokiraino ailegauko da azken saioa egiteko.

Loick Peyronek irabazi dau Artemisa

Bizkaie! 2008-05-26 17:54   Euskaldunak munduan

Unai Basurko etxera bidean dator eta ezuztekorik ezean, astegoienean edo helduko da Getxora. Portugaletearrak Artemisa bertan behera itxi eban bidearen erdia eginda eukala, eguraldiaren prebisino txarrak ikusita, alperreko arriskurik ez hartzeko eta aurtengo erronka nagusiari, Vende Globe estropadeari behar dan moduan erantzun ahal izateko.