Kalimotxoaren I. Txapelketa Profesionala egingo da Gasteizen, Gamarra Ostalaritza Eskolan

Bizkaie! 2010-05-26 14:55   Jan edanak

Gamarra Ostalaritza Eskoleak, Norbega Estaduko iparralderako Coca Cola botilaratzailearen babesagaz, Kalimotxoaren I. Txapelketa Profesionala antolatu dau biharko, maiatzaren 27rako. Irabazleen artean 1.000 euro banatuko dira.

Gamarra Ostalaritza Eskoleak, Norbega Estaduko iparralderako Coca Cola botilaratzailearen babesagaz, Kalimotxoaren I. Txapelketa Profesionala antolatu dau biharko, maiatzaren 27rako. Irabazleen artean 1.000 euro banatuko dira.

Euskaldunen artean ohiko bihurtu dan koktela sortu ebenak (Algortako Antzarrak koadrilea) ditue gogoan txapelketako antolatzaileek, baita munduan zehar kalimotxoa ezagutarazo dabenak be. Horreei guztiei omenaldia egitea dau helburu egitasmoak, antolatzaileek jakinarazo dabenez.

Txapelketa hau ostalaritza arloan lan egiten dabenei eta ostalaritza eskoletako ikasleei zuzendua dago, eta profesional asko izango da bertan. Parte-hartzaileek hiru kalimotxo preparau beharko ditue: bi epaimahaiarentzat eta bestea erakusketarako.

Antolatzaileek azaldu dabenez, ardaoaz eta coca-colaz gan, lehiakideek beste hainbat osogai erabiliko ditue kalimotxoak egiteko, besteak beste, limoizko sorbetea, basoko frutuen infusinoa, bergamotaren aparra, bioleta-siropea, limoizko izotzak, ardaoaren esferifikazinoa, kiwi-ura, limoizko kabiarra eta laranja-likorea.

Epaimahaia ondokoek osotuko dabe: Patxi Troitiño 2009ko Koktelgintzako Espainiako txapeldunak, Plagaro jantokiko sumillerra dan Leticia Plagarok, Igor Basaras ostalaritzako enpresariak, Antzarrak koadrilako kide batek eta Gamarra ostalaritza eskolako ikasketa-burua dan Sabin Unamunok.

Kalimotxoaren I. Txapelketa Profesionaleko zuzendaria, barriz, Mikel Garaizabal Elorrioko enologoa eta Gamarra Ostalaritza Eskolako irakaslea da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu