VI. Mundumira, maiatzaren 28tik 30era, munduko kulturen jaia Antzuolan
2010-05-27 12:11 jardunaldiakMusikea, kale antzerkia eta kale animazinoa, berbaldiak, mendi-proiekzinoak eta mendi-ibilbideak, artisautza, mundu zabaleko gastronomia azoka zaporetsua… Osogai horreek dira Antzuolako astegoien hau gogoangarria bihurtuko dabenak, izan be, aurtengo egitaraua sano aberatsa da.
Dagoeneko tradizinotzat jo daiteke Mundumira, Euskal Herria aldizkariak eta Debagoienako Mankomunidadeak antolatzen daben munduko kulturen jaialdia, Debagoiena gipuzkoar eskualdean ospatzea. Aurten, sustrai sendoak egin dituan festibalaren seigarren edizinoa izanik, Antzuola munduari edegitako eszenatoki zabala bilakatuko da. Musikea, kale antzerkia eta kale animazinoa, berbaldiak, mendi-proiekzinoak eta mendi-ibilbideak, artisautza, mundu zabaleko gastronomia azoka zaporetsua… Osogai horreek dira Antzuolako astegoien hau gogoangarria bihurtuko dabenak, izan be, aurtengo egitaraua sano aberatsa da. Bariku arratsalderako, hilaren 28rako antolatutako bi ekitaldigaz abiatuko da Mundumira 2010; alde batetik, arratsaldeko 19:00etan, 'La voz de Iñaki — Iñakiren ahotsa' pelikularen proiekzinoa izango da, orain bi urte hildako Iñaki Ochoa de Olza alpinistearen mendizaletasuna deskribiduten dau. Bestetik, 20:00retan, India, Nepal eta Pakistango umeei laguntzeko sortutako 'SOS HIMALAYA' fundazinoaren aurkezpena izango da.
Mundumira batez be jaia da, baina jai hori egiteko beharrezkoak dira kultur aniztasuna, lurraldeen jasangarritasuna eta herri eta pertsonen arteko ezinbesteko alkartasuna. Horregaitik, beste behin garatze bidean dagozan herrialdeetako hiru proiektu babestu daitekez, Debagoienako GKEen eskutik, Mundumirako alkartasun elastikoa erosiz.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!