Gernika-Lumoko Udalak 898.000 euro erabiliko ditu euskerearen sustapenerako

Bizkaie! 2010-05-25 17:37   Euskerea berbagai

Gernika-Lumoko hainbat alkartek eta norbanakok osotutako Euskera Batzordeak erabagi dau zelan banatu aurtengo 898.000 euroak. Aurrekontua eratzeko hiru batzar egin ditu Euskera Batzordeak.

Gernika-Lumoko hainbat alkartek eta norbanakok osotutako Euskera Batzordeak erabagi dau zelan banatu aurtengo 898.000 euroak. Aurrekontua eratzeko hiru batzar egin ditu Euskera Batzordeak, eta hori azpimarratu nahi izan dau Idoia Fernandez Euskera zinegotziak. 'Danon artean adostu da zeintzuk izan behar daben lehentasunak eta helburuak, eta non egin ebitau ezin izan doguzan murrizketak', adierazo dau.

Atal ia guztietan bajau da apur bat diru kopurua, baina langileei jagoken atalean diru kopuru bera mantendu egingo da. Diru-laguntzen atalean, ikastetxeetan euskerearen normalizazino plana garatzera eta herritarrek euskerea ikasteko baliabideak izatera bideratuko da gehien: 25.000 eta 12.000 euro, hurranez hurran.

Ekintza bereziei jagokenez, gazte etorkinak euskal mundura erakarteko planak eta ikastaro bereziek izango dabe laguntza gehien, 12.000 eta 6.000 euro, hain zuzen be. Kanpoko enpresen lanak be euskeraz izateko bultzadea emoten jarraituko dau Euskera Sailak, eta atal honetan, 'Geure berbie euskeraz' hitzarmengintza kanpainak jasoko dua diru gehien (32.000 euro), herriko alkarte, komertzio eta enpresek herritarrei beren zerbitzua euskeraz eskaintzea laguntzeko.

Beste sail batzuetatik euskerara bideratuko dan diruari erreparauta, jaietan eta eskolaz kanpoko ekintzetan euskerearen presentzia bermatzeko izango da laguntza ekonomiko handiena: 40.000 eta 37.000 euro, hurranez hurran. Gainera, Udal Euskaltegirako 248.000 euro bideratuko dira.

Igazkoagaz konparauta diru gitxiago izan dau aurten Gernika-Lumoko Euskera Sailak, 2009an 986.443 euro izan baitziran, eta ia atal guztietan murriztu behar izan da apur bat 2010erako ekarpen ekonomikoa. Halan da be, Udalaren aurrekontu osoaren % 3,32 izango da euskerea sustatzeko, igaz baino % 0,24 gehiago. Holan, 2007ko abenduan hartutako konpromisoa bete dau aurten be Euskera Sailak, portzentajea ez izatea % 2,2 baino txikiagoa. 2000n, % 0,88 bideratzen zen euskerea bultzatzera, eta azken hiru urteetan inoiz ez da % 3 baino gitxiago izan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu