XLV. Euskal Jaia Eibarren gaur hasi eta domekara bitartean

Bizkaie! 2010-05-27 14:49

Aurtengoa, Eibarko Euskal Jaiaren 45. edizinoa da eta Klub Deportiboaren eta Kezka Dantza Taldearen antolatze-lanari esker jatorkun jaiak, besteak beste, 'Ezpalak' ikuskizuna, jantza-jauzien nazinoarteko jaialdia eskainiko dau.

Aurtengoa, Eibarko Euskal Jaiaren 45. edizinoa da. Klub Deportiboaren eta Kezka Dantza Taldearen antolatze-lanari esker jatorkun jaiak, herriko beste hainbat alkarteren laguntzinoa be badauka. Gainera, 'Ezpalak' ikuskizuna, jantza-jauzien nazinoarteko jaialdia, Iruñeatik Eibarrera dator domekan. 'Orain urte batzuk Ezpalak, dantza tradizionalaren nazinoarteko jaialdia antolatzen hasi ginan Euskal Jaiaren barruan, eta aurten bosgarren edizinoa egingo dau jaialdiak. Ohikoa dan legez, Iruñeko Duguna taldeagaz batera antolatzen dogu Ezpalak, eta zapatuan, maiatzaren 29an, Iruñean izango dira dantza saioak eta igandean, maiatzaren 30ean Eibarren. Ezpata-dantzak, makila-dantzak, arku-dantzak eta karaktere dantzak izan doguz aurreko urteetako gaiak, eta 2010ean dantza-jauzien inguruan atondu dogu jaialdia. Biarno, Baztan, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako dantzakerak ekarriko ditu Ezpalak jaialdiak Eibarko untzaga plazara'.

Maritzuli konpainia, Argia dantzari taldea, Baztandarrak, Biarnoko Ossau bailarako musikari eta dantzariak eta Aiko taldea izango dira Eibarko jaialdian. Etxekook, Kezkak, hiru jauzi, hiru jolas egingo doguz: marmutx, xinple eta zapatain-dantza.

Taldeen emonaldia amaituta jantzaldia edegi eta Aiko taldeak jantza-jauziak joten jarraituko dau, nahi daben guztiek jantzan eta gozetan jarrai daien. Jauzien inguruko Urraska lana egin barri dau Aikok, eta bagilean aurkeztuko dau Durangon, baina horren aurrerapentxu bat jantzan egin ahal izango dogu Ezpalak jaialdian.


Hona hemen programazinoa:

Maiatzak 27, eguena

* Kalamuako Parlamentuko lehiaketea, Deporrean, 19:30ean.


Maiatzak 28, barikua

* Kalian jolasian eta Zurrumurruka zirko eskola txikia, 17:00etan, Untzagan.
* Gose Taldearen kontzertua 22:30etan, Untzagan.


Maiatzak 29, zapatua

* Artisau eta Baserritarren Azokea: 10:00etatik 14:00etara, Toribio Etxebarria kalean.
* Herri kirolak eta bertsolariak: 12:00etan, Toribio Etxebarria kalean.
* Eskolen arteko herri kirol lehiaketea: 13:00ean, Toribio Etxebarria kalean.
* AEK-ko Talopostua: 10:00etatik 14:00etara, Toribio Etxebarria kalean.
* Kale animazinoa: bertso triki parranda herrikoia: 18:30ean.
* Kantu afaria: 22:00etan, karpan.
* Erromeria Jainaga eta Narbaizagaz, 23:00etan karpan.


Maiatzak 30, domekea, Euskal Jaia:

* Kalejirea: 12:00etan, Urkizutik Untzagara.
* Ezpalak, Dantza-Jauzien Nazinoarteko Jaialdia: 12:30 Untzaga Plaza. Kezka Dantza Taldea, Baztandarra, Zuberoako dantzariak, Maritzuli, Ossau haraneko folklore-musika eta dantza, Añoar Ttipi...
* Herri bazkaria: 14:30 karpan.
* Erromeria: AIKO Taldea. 17:00etan, Untzaga plazan.
* Larrain Dantza: 19:00etan, Untzaga plazan.
* Larrain Dantza: 20:00etan, Deportiboaren parean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu