AlhóndigaBilbaok '100x100 comic' erakusketea aurkeztu dau
2010-05-26 13:07 Kulturea'100x100 comic' erakusketea abuztuaren 20ra bitartean bisitau ahal izango da AlhondigaBilbaon. Komikiaren historiako egile garrantzitsuenen 100 orrialde batzen ditu, besteak beste, Krazy Kat, Dick Tracy, Spirit, Asterix edo Mortaledo y Filemónen egileenak.
Nazinoartean ospea daben 50 egile garrantzitsuri (Euskadiko sei, Espainiako bederatzi eta nazinoarteko 35) euren maisuetako batengan inspiretako eskatu deutsee, jatorrizko istoriotxoan oinarritutako orri bat egiteko. Emoitzea 'koadroen' 50 bikote dira, izan be, jatorrizko orria eta erakusketa honetarako berariaz egindako bertsinoa aurrez aurre jarriko ditue.
'100x100 comic' erakusketea abuztuaren 20ra bitartean bisitau ahal izango da AlhondigaBilbaon. Komikiaren historiako egile garrantzitsuenen 100 orrialde batzen ditu, besteak beste, Krazy Kat, Dick Tracy, Spirit, Asterix edo Mortaledo y Filemónen egileenak.
Antonio Altarriba erakusketearen komisarioak azaldu dauenez, 'egileak toki eta belaunaldi desbardinetan jartearen ideiatik sortu zan', euren lanen bidez. Holan, etorkizun oparoa daben gazteak 'komikiaren izen handiakaz' ikusteko aukerea izango da. 'Danak dagoz hemen', adierazo dau.
Gainera, komikiaren 100 urteak aztertzeko aukerea emongo dau erakusketeak, 1907tik 2000. urtera egindako lanen bitartez. George Herrimanen 'Krazy Kat'-en jatorrizko lana ikusteko aukerea izango dau publikoak, baita Will Wisnerren 'Spirit' be, baita Chester Goulden 'Dick Tracy' be. Gainera, André Franquinen 'Spirou'-gaz gozau ahal izango da eta Albert Uderzoren 'Asterix'-egaz be bai. 'Mortadelo y Filemón' be bertan izango dira, besteak beste.
Era berean, 'Urte bat Anguleman' erakusketea be aurkeztu dabe; bertan, AlhóndigaKomik bekearen irabazleek Angulemako (Frantzia) La Maison des Auteurs dalakoan egindako egonaldian bizi izandako esperientzia batu da.
Berbaldiak AlhóndigaKomik III. Jardunaldien barruan
Maiatzaren 25tik 28ra AlhóndigaBilbaok Ken Niimura, Ana Miralles eta Jose María Berengueren mailako komikilarien berbaldiak antolatu ditu.
Antonio Altarrabiak egile horreek alkarrizketatuko ditu ‘Komizkiketak’ hitzaldietan. Altarrabia komikiaren munduaren ikertzaile ezaguna da, eta aurtengo Bartzelonako 28. Komik Erakusketan saritua izan da (Espainako Lan Onena eta Gidoi Onena) ‘El arte de volar’ lanagaz.
AlhóndigaKomik III. Jardunaldietan, komikigintzearen hiru genero adierazgarrienak landuko dira: abenturea, manga eta superheroiak. Bertaratutakoek aukerea izango dabe genero bakotxaren desbardintasunak ezagutzeko, bai gaiei jagokenez eta estilo grafikoei jagokenez be; era berean, industriaren egoereari buruzko informazinoa be jasoko dabe, bai eta industria horretan sartzeko aukerez be, zuzen-zuzenean, profesionaletik eskutik.
‘Komizkiketak’
- Martitzena 25. 18:30etan. Clara Tanit Arqué eta Lola Lorente (AlhóndigaBilbaoren Komikiaren Bekaren lehen irabazlea eta finalista). Moderatzailea Álvaro Pons.
- Eguaztena 26. 19:30etan. Ane Miralles eta Antonio Altarriba.
- Eguena 27. 18:00etan. José María Berenguer eta Antonio Altarriba
- Barikua 28. 19:30etan, Ken Niimura eta Pepe Galvez.
Topaketak Mediatekaren lehen solairuko Komiktekian izango dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!