Arrasaten izango da bagilaren 6an V. Mintza Eguna
2010-05-27 15:39 Euskerea berbagaiEuskera alkarteek herrietako euskaltegiakaz eta euskalgintzako beste zenbait eragilegaz kudeatzen dituen mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen daben berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek alkar ezagutu eta egunpasa ederra egiteko aukerea dabe bertan.
Topagunea Euskera Alkarteen Federazinoak antolatutako jaia da Mintza Eguna, euskera alkarteek herrietako euskaltegiakaz eta euskalgintzako beste zenbait eragilegaz kudeatzen dituen mintzapraktika egitasmoetan parte hartzen daben berbalagun, mintzakide, mintzalagun, solaskide guztiek alkar ezagutu eta egunpasa ederra egiteko aukerea dabe bertan. Aurtengo edizinoa, bosgarrena, bagilaren 6an izango da, Arrasaten. Mintzapraktika mobimentua ezagutzera emoteaz gan, ikasturteari amaiera biribila emongo deutso bosgarren Mintza Egunak.
Zertarako Mintza Eguna?
Mueta biko helburuak beteten ditu Mintza Egunak: alde batetik, mintzapraktika mobimentuagaz lotutako helburuak daude: mintzapraktika egitasmoen tamaina eta zabalkundea ezagutzera emotea. Holan, lekuan lekuko egitasmoetan parte hartzen dabenek mobimentu bateratu baten kide dirala ikusteko eta sentiduteko aukerea izango dabe, batetik, eta bestetik, 'hazia erein gura dogu oraindino holako egitasmorik ez daben herrietan mintzapraktika programak zabal daitezan animetako', dinoe Topaguneko iturriek. Bestetik, mintzapraktikak dauen aisialdiko alde ludikoa be azpimarratu gura dabe: mintzalagunak, mintzakideak, solaskideak eta berbalagunak alkar ezagutzeko aukera parebakoa da Mintza Eguna, ikasturteari amaiera biribila eskaintzeko modu bat, txangoaren eta bazkariaren bitartez. Bide batez, Arrasateko txokoak eta kaleak euskeraz ezagutzeko aukerea be izango dabe Mintza Egunera doazenek.
Egitaraua
Goiz partean Arrasaten zehar ibilbidetxua egin ondoren, bazkalosteko giroa aprobetxauko da mintzapraktika egitasmoen bilakaeran parte hartze eta garrantzi berezia izan daben zenbait erakunde eta laguni eskerrak emon eta oparia egiteko. Ondoren, kantetan, jantzan eta, zelan ez, mintzapraktikan be ibilteko aukerea egongo da Kataia taldeak alaitutako giroan.
Hona hemen egitarau zehatza:
11:00etan, ondoetorria eta hamaiketakoa Biteri plazan
12:00etan, ibilaldi gidatua tokiko berezitasunak ezagutzeko
13:30ean, kalejirea
14:30ean, bazkaria herriko plaza nagusian
15:30ean, sari-banaketea
16:00etan, erromeria Kataia talderen eskutik
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!