Henri Rousseauren margolanak Bilboko Guggenheimen ikusgai

Bizkaie! 2010-05-25 14:38   Kulturea

Frantziako artista berezi honen lana ezagutzeko Espainia mailan egin dan lehenengo atzera begirakoa da hau, Guggenheim Bilbaoko zuzendari Juan Ignacio Vidartek jakinarazo dauenez. Bilboko museoak antolatu dau erakusketa interesgarri hau, Fondation Beyeler alkartearen lankidetzapean.

Henri Rousseau (Laval, Frantzia, 1844 - París, 1910) margolari frantsesaren heriotzearen mendeurrenaren harian, arte modernoaren, XX. mendeko pinturearen aitzindarietakoa omenduko dau Guggenheim Bilbaok datozen hilebeteotan. Esangura horretan, aitatu urteurrenagaz bat eginik, artistaren margolan adierazgarrienak izango dira ikusgai maiatzaren 25etik irailaren 12ra bitartean. Danetara, Rousseauren 30 lan erakutsiko ditue.

'Moztu eta itsatsi' metodoaren bitartez konposizino bereziak sortzea zan Rousseauren estiloaren abiapuntua. Holan, Rousseauk collage teknikea erabiliz osotzen zituan artelanak. Bere ibilbide artistikoan gai desbardinak jorratu zituan: oihanaren margolanak izenagaz ezagutzen doguzanak, ohitura-eszenak eta erretratuak, beste batzuen artean.

Autodidakta izan zan baina amateurismoren arloan ibili bazan be, XX. mendeko lehen erdialdeko arte modernoan eragina izango eben hainbat barrikuntza tekniko ezarri, eta bere lanek garaiko sorkuntza moduak erabat aldatu zituen. Arte modernoaren aitzindarienetariko bat da Rousseau askorentzat, eta momentu haretako gazte sortzaileakan eragin handia izan eban. Urteen porasuz, Picasso, Léger eta Max Ernst lako artistek be Rousseauren obren iturritik edan eben.

Frantziako artista berezi honen lana ezagutzeko Espainia mailan egin dan lehenengo atzera begirakoa da hau, Guggenheimeko zuzendari Juan Ignacio Vidartek jakitera emon dauenez. Bilboko museoak antolatu dau erakusketa interesgarri hau, Fondation Beyeler alkartearen lankidetzapean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu