Jingo de Lunch izango da Bermeoko Aritzatxu Rock Free!!! 08 jaialdiko izen nagusia
2008-06-06 11:10 MusikeaBermeoko Aritzatxu Rock Free!!! Jaialdia garagarrilaren 19an izango da aurten. Pergolan jarritako karpan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, hardcore, punk rock, elektronika, raw power, pop rock, new wave, stoner, eta amaitzeko, rocksteady eta roots reggae saioak izango dira.
Eusko Jaurlaritzeak abesti bat sortu dau euskerea sustatzeko ‘Pixka bat es mucho’ kanpainearen barruan
2008-06-06 10:48 Euskerea berbagaiKanpainearen helburua euskerearen erabilerea eta normalizazinoa sustatzea da, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzeak iragarri dauenez.
Euskal Herria Zuzenean, aurten azkenengoz Zuberoako Idauze-Mendin
2008-06-05 19:41 MusikeaBagilaren 27tik 29ra, XIII. Euskal Herria Zuzenean Zuberoako Idauze-Mendin egingo da azkenekoz herri horretan. Lehenengo zortzi urteak Arrosan (Nafarroa Behera) egin ostean, jaialdia Zuberoako herri horretan antolatzeko bost urteko kontratua sinatu eben eta aurten da amaierea.
Pakea Bizkaia Gipuzkoara hurreratuko da astegoienean
2008-06-05 15:47 Euskaldunak munduanUnai Basurko Portugaleteko nabigatzailea datorren zapatuan, bagilak 7, Getariako portura hurreratuko da, Unai bela-gizon moduan praktiketan hasi zan portura, hain zuzen be. Andoni Aristi Getariako alkate jn.ak Getariako Kirol Portuan agurtuko dau bizkaitarra eta berehala Pakea Bizkaia Donostiarantz abiatuko da.
Sondikan izango da VI. Txotxongilo Eguna
2008-06-05 15:46 KultureaAurten bigarrenez, 2004ko esperientzia arrakastatsuaren ostean, Unima Euskal Herriko Txotxongilo alkarteak Txotxongilo Eguna antolatuko dau Sondikan, bagilaren 13tik 15era bitartean. Holan, Bermeoren lekukoa hartuko dau ekimenaren seigarren edizinoa antolatzeko.
Oteiza eta Uribe omendu ditu Bilboko Liburu Azokeak
2008-06-05 15:32 KultureaBilboko Liburu Azokan, Arenaleko karpan, Jorge Oteiza jaiotzearen mendeurrenaren harian, artistearen izen bera daroan museoko kideak omendu ditue. Ekitaldi berean, Kirmen Uribe idazleak Kritika Saria jaso dau.
Elikagaien piramidea (I)
2008-06-05 14:39 Jan edanakElikagai-piramidean, janari-mueta bakotxetik zenbat jatea komenidu dan adierazoten da.
Mel Ferrer aktorea eta zuzendaria hil da
2008-06-05 12:34 BarriakMel Ferrer (1917-2008), aktore eta zuzendari estadubatuarra astelehenean hil zan Santa Barbarako (Kalifornia) bere etxean. Audrey Hepburnen (1954-1968) lehen senarra izandakoak 90 urte zituan.
Gero arte, txapelketa
2008-06-05 11:46 BertsolaritzeaGogotsu nago sailkatuak barriro entzuteko. Kanpoan geratu diranak, barriz, ekin errima eta doinuei hurrengo txapelketan egurra emon ahal izateko. Eta zelan ez, gogotsu nago Unai Iturriaga eta Igor Elortza Bizkaiko Txapelketan barriro bertsotan entzuteko. Oraindino gogotsuago Peru Aranburu eta Eneko Ostolaza txapelketan, lagunartean bertsotan ikusteko.
Erraldoien II. Eguna ospatuko da zapatuan Getxon
2008-06-05 11:44Bizkaiko bost erraldoi-konpartsa eta Bizkaiko Gaiteroak alkarteko beste horrenbeste gaitero-talde jardungo izango dira zapatu honetan, bagilak 7, Getxon. Bizkaiko II. Erraldoien Eguna Bizkaiko Gaiteroek eta Ondalan eta Getxoko Erraldoien Konpartsek antolatuta dago, Getxoko Kultur Etxearen laguntzinoagaz.
Body, Mind & Soul musika talde afrikarra gure artean
2008-06-04 19:14 MusikeaBody Mind & Soul zuzenean:
- Bagilaren 5ean, Oñatiko Gaztelekuan, arratsaldeko 20:00retan.
- Bagilaren 7an, Zarautzeko Munoa plazan, arratsaldeko 20:30retan.
- Bagilaren 12an, Zornotzako Zelaieta zentroan, 20:00retan. - Bagilaren13an, Eibarreko Coliseo Antzokian, 20:30etan.
Mundumira’08, Munduko Kulturen Festa
2008-06-04 15:01Debagoienako mankomunidadeak eta Euskal Herria aldizkariak abian jarten daben IV. Mundumira Bergaran egingo da bagilaren 6tik 8ra.
Joko Olinpikoetako gida polemikoa
2008-06-04 12:25 BidaideTxinak kanpotarrei zuzendutako testua argitaratu dau olinpiadatan galarazota izango dituezan gauzak zehaztuz.
Gregorio Arrienek jaso dau Bilboko Liburu Azokako Urrezko Idazlumea
2008-06-04 10:41 KultureaHistorialari bizkaitarrak saria jaso dauen ekitaldi berean Henrike Knörr omendu dabe. Eneko Knörrek, euskaltzain zanaren semeak, Ramon Zumalaberen margolan bat jaso eban Andres Urrutia euskaltzainburuaren eskutik.
Euskerearen eta euskal kulturearen ganeko ikastaroek jarraipena izango dabe Helsinkiko Unibersidadean
2008-06-03 19:43 Euskaldunak munduanEuskerearen eta euskal kulturearen ikastaro honeek Amerika eta Europako beste hainbat unibersidadetan Eusko Jaurlaritzearen Kultura Sailak bultzaturik eskaintzen dira, eta sortzear dan Etxepare Euskal Institutuaren garapenaren bidetik doaz.
Iruñean be ‘Euskaraz bai’!
2008-06-03 18:22 Euskerea berbagaiEuskalgintzako ordezkariak, politikoak, kultura munduko eragileak… batu dira Iruñeko Maisonnave Hotelean Kontseiluaren 'Euskaraz bai' lelo barriaren eta izen bereko erakusketa ibiltariaren aurkezpenean.
Lorenzo Portillo: ‘produzidu asko egiten da baina irakurri, barriz, gitxi’
2008-06-03 15:42 BarriketanEuskadiko Liburu Ganbarako burua eta Argitaratzaileen Alkarteko presidenteordea
Bruce Springsteenen kontzerturako sarrera gehiago jarriko ditue salgai
2008-06-03 14:58 MusikeaTxartel barriak barikuan jarriko ditue eskuragarri goizeko 10:00etan Ticktackticket sareko ohiko dendatan 75, 71 eta 61 euroan.
Garikoitz Mendizabal txistulariak 'Bihurrikerietan' izeneko diskoa kaleratu dau
2008-06-03 14:27 MusikeaMendizabal euskal musika-tresna bereizgarrienaren jotzailerik ezagunenetakoa eta azken lau urteotatik hona Bilboko Udal Txistulari Bandearen zuzendaria da. Lan barria Bilbon aurkeztu dabe Kultura eta Hezkuntza Saileko zinegotzi Ibone Bengoetxeak, Txomin Mujika BilbaoMusikako gerenteak eta Mendizabalek berak, ikuskizun eta guzti.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...