Nafarroako Gobernuak bertan behera itxi dau Korrikari emondako diru-laguntzinoa

Bizkaie! 2009-03-31 11:03   Euskerea berbagai

Alberto Catalan, Foru Gobernuko presidenteorde eta bozeroaileak adierazo dauenez, holako ekintzei ezin deutse babesik eta diru-laguntzinorik emon. 'ETAko presoen argazkiak eta Segiko ikurrak ikusi ziran Iruñean Korrika igaro zanean –esan dau–, eta jokaera horregaz nafarren nahiak gitxiesten dira'.

Nafarroako Gobernuak aurtengo Korrikan erositako kilometroagaitik AEKri emondako diru-laguntzinoa kendu egin deutso, pasa dan zapatuan euskerearen aldeko lasterketea Iruñeatik pasau zanean terrorismoa goratu zala esanaz.

Alberto Catalan, Foru Gobernuko presidenteorde eta bozeroaileak adierazo dauenez, holako ekintzei ezin deutse babesik eta diru-laguntzinorik emon. 'ETAko presoen argazkiak eta Segiko ikurrak ikusi ziran Iruñean Korrika igaro zanean —esan dau—, eta jokaera horregaz nafarren nahiak gitxiesten dira'.

AEK-k, barriz, Nafarroako Gobernuaren jarrerea, euskerearen bidea oztopatzeko atxakia dala adierazo dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu