Digestino-hodietako haizeak

Bizkaie! 2009-03-30 13:00   Jan edanak

Jentaurrean uzkerrak edo korrokadak botaten hastea edukazino txarrekoa izateaz ganera, lotsagarri geratzeko motiboa be izan daiteke. Gizarteak ez ditu jarrera horreek onartzen. Halanda be, askotan, gatxa izaten da aguantetea, batez be aerofagia edo meteorismoa daukien personentzat.

Jentaurrean uzkerrak edo korrokadak botaten hastea edukazino txarrekoa izateaz ganera, lotsagarri geratzeko motiboa be izan daiteke. Gizarteak ez ditu jarrera horreek onartzen. Halanda be, askotan, gatxa izaten da aguantetea, batez be aerofagia edo meteorismoa daukien personentzat.

Digestino-hodian danok daukagu airea (hestean eta, batez be, kolonean), entzima, hartzigarri eta bakterioen eraginez eta, zelan ez, tragetan dogun aireagaitik. Hesteetako gas hori organismoak ondo aguantau arren, kasu batzuetan eragozpenak sortarazo leikez, korrokadak edo uzkerrak, beteta egotearen sentsazinoa, tripako mina, hesteetako zaratak...


Elikagaien bidaia

Digestinoa ahoan hasten da, haginakaz eta minagaz jatekoa apurtukeran eta txistuagaz jateko hori busti eta bigunduta. Txistuak entzima deitzen dan substantzia bat dauka eta entzima horrek jatekoaren almidoia deskonposatzen dau. Jatekoa txikitu ostean, tragau eta zatiak urdailera ailegauko dira. Urdailean jatekoa azidoagaz bustiten da. Urdaila ez badago azido horretatik babesteko moduan, pare bat orduan min izango dogu. Gero, aldian behin, urdaileko urteerea edegi egiten da eta jatekoa apur-apurka doa heste meharrera.

Prozesu horretan, hesteetako zelulek gorputzak behar dauena xurgatu eta odolera eroaten dabe. Orduan esan daiteke janaria gorputzean dagoala. Gorputzarentzat baliogarria ez danak bere bidea segiduten dau hestean zehar, heste lodira ailegau arte.


Haize-minak

Hesteetan bakteria asko daukaguz; bakteriek hesteetan geratutako jan-hondarrak jaten ditue, eta zenbait bitamina onuragarri be askatzen ditue, garrantzitsuena K-bitaminea. Zelulosa kantidade txikiak botaten ditue eta eguneroko nutrizinoan kaloria batzuk sortzen laguntzen deuskue. Bakterioen lanaren ondorioz, metano gasa sortzen da. Jan-hondarrak heste lodian pilatzen diranez, bakterioak ugaldu eta gero eta gas gehiago sortzen da. Indabak eta azea, berbarako, ez dira oso erraz digeriduten, izan be, hondar asko ixten ditue bakterioentzako eta, horrenbestez, haizeak edo gasak eragiten ditue.

Beste hesteetako haizeen iturria aire larregi hartzea da. Sarritan, jateko ohitura txarrek aerofagia eragin ohi dabe. Irenstaldi bakotxean aire apur bat sartzeak ez dau arazorik sortzen; baina aire kopuruak muga normala gainditzen dauenean, distentsinoa sor leiteke, korrokadak, haizeak, hesteen distentsinoaren eraginez tripako mina izatea, itolarria eta saman zeozer trabau jakunaren sentsazinoa. Aerofagia izateko arrisku handiagoa izaten da sufleak, merengeak eta edari karboniko eta burbuiladunak hartu ezkero; eta, zelan ez, arineketan, larregi eta digestino gatxeko elikagai karbohidratotan aberatsak eta oso onduak jan ezkero; jatorduetan larregi edakeran; eta, baita urduri eta ansiedadez gagozanean be.

Meteorismoa heste guztietan dagozan haize-minei esaten jako. Sarritan jazoten da; hesteetan airea pilatzearen ondorioz sortzen da, gehienetan heste lodian edo kolonean. Horrek ondoeza eta mina eragiten ditu, erretentzinoa eta distentsinoa jazoten ari diran gunearen arabera ezkerreko edo eskumako aldean. Ondoezaz gan, meteorismoaren beste ezaugarri bat ondestetik haize larregi botatea da, eta persona askorentzat arazo eta kontsultarako arrazoi izaten da.


Haizeak gitxitzeko aholku batzuk

- Jateko behar beste denpora hartzea eta beti jesarrita jatea: jateko mahaia edo gunea prisarik barik preparau, otordu bakotxa egiteari gitxienez 15-20 minutu eskainiz.
- Elikagaiak ondo txikitu ahoan, astiro, jatekoak txistuagaz ondo nahastau, digestino-prozesua errazteko.
- Ez egin betekadarik.
- Jaten zagozan bitartean, likido gitxi edan. Asko edaten badozu, urdailean uger ibiliko dira elikagai zatiak. Hantxe pilatuko da airea eta, ganera, digestinoari trabak jarriko deutsoz.
- Jogurtak daukazan bakterioek hesteetako florea orekatzen laguntzen dabenez, egunean bat jatea gomendatzen da.
- Barazki eta lekale honeekaz, kontuz: azea, azalorea, brokolia, baba, ilarra, indabak, dilistak, garbantzuak...
- Edari gasdunak ebitau: gaseosoak, ur karbonikoak, garagardoa eta cavea.

Eta haize-arazoa benetan deserosoa bada:

- Ez egin askotan arnas-hartze sakonik, hartu arnasa sudurretik.
- Edaten dozunean, egin zaratarik gabe: edatean zaratea egin ezkero, aire asko hartzen dozulako da.
- Botika eferbestenteak eta libragarriak ez dira gomendagarriak.
- Ez oheratu otordua amaitu eta segiduan. Ohera sartu aurretik, urdaila zenbat eta hutsago egon, orduan eta hobeto.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu