Aita Villasanteren obrea sistematizau eta digitalizauko dabe
2008-11-25 14:51Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, Andres Urrutia Euskaltzaindiko lehendakariak eta Joxe Mari Arregi Arantzazuko Frantziskotarren probintzia-ministroak sinatu dabe Aita Villasanteren (1920-2000) obra sistematizau eta digitalizetako lankidetza hitzarmena.
AC/DC taldeak Barakaldon emongo dauen kontzerturako sarrerak eguenean salgai
2008-11-25 14:48 MusikeaAC/DC taldeak apirilaren 4an, Barakaldoko BECeko Bizkaia Arenan emongo dauen kontzerturako sarrerak datorren eguenean, zemendiak 27, goizeko 10:00etatik aurrera, El Corte Ingles, Tick Tack Ticket, www.ticktackticket.com, 902 15 00 25 telefonoan, Fnac, Carrefour, Foto Ikatz eta Power Recordesen eskuratu ahal izango dira.
'On egin eskolan!', elikadura egokiaren garrantziaren ganeko jardunaldiak Bilbon
2008-11-25 14:11 Jan edanakAlhondiga Bilbao zentroak eta Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak 'On egin eskolan!' izeneko jardunaldiak antolatu ditue, elikadura egokiaren garrantziaren ganeko ezagutzea indartzeko asmoz. Jardunaldiak zemendiaren 25etik 27ra egingo dira Felix Serrano ikastetxean, 17:30etik 19:30era. Ikastetxeetako sueteetan eta jantokietan lan egiten dabenei zuzenduta dagoz, neska-mutikoek elikadura orekatu eta osasungarria izateak daukan garrantzia kontuan izanda.
Oliba eta hazi orioak, osasuna gure elikaduran
2008-11-25 13:41 Jan edanakKaloria gehien dituen elikagaiak badira be, orioa gure dietan egunero hartzea komenidu da baina gehiegikeriarik barik. Onena, sukaldean olibez edo haziez moldaturiko orioak erabiltea da elikabide orekatuagaz eta bihotz-osogarriak agintzen dauenagaz bat egingo dogulako.
Getxoko Jazzaldiko Talde Lehiaketako irabazlearen diskoa argitaratu dabe
2008-11-25 11:50 MusikeaKristian Brink Quartet talde suediarraren diskoa Errabal diskoetxeak argitaratu dau sei kanta batzen ditu, taldeak jaialdian eskaini zituan saio bietan grabautakoak. Diskoa salgai dago denda espezializauetan eta www.hotsak.com webgunean.
Euskaldunok, Europako batez bestekotik gora irakurketa eta kultura kontsumoan
2008-11-25 11:10Kulturearen Euskal Behatokiak kultura kontsumoari buruzko lehenengo ikerketea egin dau, zazpi herrialdeak kontuan hartuz. Sexua, hizkuntz gaitasuna eta bizilekua erispidetzat hartuta egin deutse galdeketea hamabost urtetik gorako 6.785 laguni.
Itoizen diskografia bermasterizau dabe
2008-11-25 10:11 MusikeaTaldearen diskografia osoa, disko guztiak banaka, gaurkotuta (letrak, itzulpenak, argazkiak...) eta formato berezi batean bermasterizauta eskuragarri izango dira, taldearen izenari eta izanari bizitza luzea emoteko helburuagaz.
Unai Basurkok Ekuatorea zeharkatu dau
2008-11-25 09:57 Euskaldunak munduan Ekuatore inguruko barealdietan egun txarrak pasau ondoren, bart zeharkatu dau 0 paraleloaBizkaitarraren hurrengo helburua Dee Caffari (Aviva) eta Arnaud Boissières (Akena Verandas) atrapetea izango da, bere aurretik, gitxi gorabehera ehun miliatara dagozan ontziak.
Benito Lertxundiren uluak Bilbora etorriko dira
2008-11-24 17:48 MusikeaBartzelonako Auditorioa, Donostiako Kursaal eta Iruñeko Baluarte antzokiak jentez ganezka bete ondoren, Benito Lertxundik barikuan, zemendiak 28, Bilboko Euskalduna Jauregian aurkeztuko dau bere azken lana.
XIII. Jagon jardunaldiak: euskara, kontsumoa eta hizkuntza eskubideak. Ondorioak
2008-11-24 15:00 Euskerea berbagaiEuskaltzaindiari jagoko, besteak beste, hizkuntzea lantzea eta arautzea, euskerea are noranahikoagoa bilakatu eta haren erabilerea indartzen joan daiten. Inguruabar horretan, kontsumo arloan hizkuntza baten erabilera kuantitatiboa eta kualitatiboa da haren bizi-indarraren adierazle erabagigarrienetako bat.
Xabier Amurizak 'Orain ezin naiz hil' bere nobela barria aurkeztuko dau asteon
2008-11-24 14:50 Kulturea'Orain ezin naiz hil', 'Joan ziren' zikloko bigarren liburukia da, igazko 'Dinosauroak horizontean' izeneko lehenengoaren ondoren datorrena. Aurkezpenaren nobedadeetariko bat da liburua interneten argitaratzen dauela.
Josu Bilbaorentzat Lekeitioko Urrezko Antzarra
2008-11-24 14:03Lekeitioko Euskal Zine eta Bideo Bileraren hogeita hamaikagarren edizinoan, 36 sortzaile desbardinek (Bizkaikoak 18; Gipuzkoakoak 14 eta ganerakoak Araba, Nafarroa eta Iparraldekoak) aurkeztutako lanen artean, Josu Bilbaoren 'Itxurbaltxa' film laburrak irabazi dau sari nagusia.
Alex Sardui: 'kanta sinpleak eta politak egitea ez da erraza'
2008-11-24 13:43 Barriketan'Gatibu' taldeko abeslaria
Napoleonen sasoiko Bilbo ardatz hartuta Eusko Ikaskuntzaren XIII. Symposiuma egingo da Bilbon
2008-11-24 13:06'Bilbo Napoleonen Garaian (1799-1815): Barrikuntzen aurrean adierazpenak eta ekintzabideak' izenburupean, bi zatitan banatuko da, biak zenbait berbaldi laburrez osoturik eta eztabaida bat zabalduko da emendakin bakotxaren ondoren. Topaketa hau dobakoa da eta Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldia aretoan izango da.
EAEko 71 herritako miloe erdi familiak emakumeen kontrako indarkeria gaitzetsiko dabe hilaren 25ean
2008-11-24 10:12Euskal Autonomia Erkidegoko 71 herritako miloe erdi etxetako leihoetan kartelak jarriko ditue zemendiaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriari gaitzespen osoa adierazoteko, izan be, egun horretan ospatzen da Emakumeakazko Indarkeriaren Kontrako Nazinoarteko Eguna.
Iratxe Ibarrak Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalean kantauko dau
2008-11-24 09:40 BertsolaritzeaGernika-Lumoko Jai Alai frontoian, 750 bertsozale ingururen aurrean jokatu zan astegoienean Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo finalaurrekoa; saioko irabazlea eta zuzenean finalera sailkatzen dana Iratxe Ibarra da. Danetara, Gernika-Lumoko saioan 540 puntu batu ditu.
Aurtengo mahats batzea amaitu da Errioxan, kalidade handiko 397 miloe kilo batu dituelarik
2008-11-21 15:57 Jan edanak2008an, aurreko urteetan baino gitxiago batu da. Behin behineko datuen arabera, 397 miloe kilo eta horreetatik 278miloe litro ardao ataratea espero da. Igaz baino 15 miloe kilo gitxiago eta Errioxako Jatorrizko Izendapenerako erakundeak onartua eukana baino gitxiago.
Unai Basurkok ia 300 milia jan deutsoz Vendee Globeko liderrari
2008-11-21 14:47 Euskaldunak munduanAzkeneko egunetan, bizkaitarrak bere lehiakide zuzenak diranakaz bizi izan dauen burruka partikularraren ondoren, Raphaël Dinelli (Fondation Ocean Vital) eta Rich Wilsoni (reat American III) abantaila polita atara deutse eta Pakea Bizkaiaren atzetik 116 eta 180 miliatara nabigatzen ari dira.
Errealidadea eta fikzinoa buztartu ditu Kirmen Uribek bere lehenengo nobelan
2008-11-21 14:45 KultureaLoiun abiatu eta New Yorkeko JFK aireportura heltzen dan hegazkin-bidaia kontetan dau Kirmen Uribek 'Bilbao-New York-Bilbao' nobelan (Elkar). Idazle ondarrutarrak idazten dauen lehenengo nobelea da, 'aldatzeko sasoia be badalako'. Halanda be, bildur apur bat be izan dauela autortu dau, 'itzelezko presinoa dalako, mailea emotearen presinoa'.
Bilboko Artelan Berreginen Museoa berredegitearen II. urteurrena ospatzen dago ate edegietako jardunaldiagaz
2008-11-21 13:46Azken hamabi hileotan, Bilboko Artelan Berreginen Museoak 8.000 bisitari baino gehiago erakarri ditu, eta ekintza desbardinen eszenatokia izan da, baita auzoko bizitza sozio-kulturalaren dinamizatzailea be.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...