9-12 urte bitarteko umeak behar dira 'Zigortzaileak' filmerako
2009-04-20 10:28 BarriakJosé María Lararen produkzinoagaz, 'Zigortzaileak' Arantza Ibarrak eta Alfonso Arandiak zuzenduko dabe. Ibarrak berak idatzitako istorioak eskola bateko ume batzuen abenturak kontetan ditu. Horretarako, 9 eta 12 urte arteko umeak bilatu behar ditu produkzino etxeak, gaur, astelehena hasiko dan casting luze batean.
Gaur, apirilak 20, jarriko da martxan casting-a 'Zigortzaileak' izeneko pelikularen protagonistak aukeratzeko. Film hori umeei zuzenduta dago eta hurrengo udan filmauko da, Bilbo eta inguruetan. Euskeraz izango da eta bullying-aren gaia jorratuko dau, baina tonu dibertigarri eta entretenigarri baten bidez.
José María Lararen produkzinoagaz, 'Zigortzaileak' Arantza Ibarrak eta Alfonso Arandiak zuzenduko dabe. Ibarrak berak idatzitako istorioak eskola bateko ume batzuen abenturak kontetan ditu. Horretarako, 9 eta 12 urte arteko umeak bilatu behar ditu produkzino etxeak, gaur, astelehena hasiko dan casting luze batean. Anne Igartiburu, Loli Astoreka, Xabier Elorriaga eta Carlos Sobera aktoreek be parte hartuko dabe filman. EITBk parte hartzen dau produkzinoan eta Eusko Jaurlaritzeak laguntzinoa emon dau.
Neskato batzuk nazkatuta dagoz euren ikaskide batzuekaz, beti erasoka baitabiltza. Egun batean, umilazinoak sufriduten dituan beste mutiko bategaz alkartuko dira eta 'Zigortzaileak' izeneko taldea sortuko dabe. Talde sekretu horren bidez, mendeku txikiak egingo ditue, mutil erasotzaileak zigortuz. Txantxa eta trukoen bidez, ikaskide gaiztoak birheziko ditue.
Leire, Ainara, Sandra, Leo eta Ángel izeneko protagonistak, besteak beste, aukeratzeko prozesu zabala astelehenean hasiko da. Interpretazinoa gustuko dauen edozeinek, beti edade tarte horren barruan dagozanek, aurkez daitekez aukeraketa prozesura. Lehenengo probak hurrengo egun eta lekuetan izango dira:
- Apirilaren 20an, astelehenean: Deustuko IMVALen (Luzarra, 10, 3º), 17:30etatik aurrera.
- Martitzenean, hilaren 21ean: Sabin Etxean (Ibáñez de Bilbao, Albia Lorategien aurrean), 18:00etatik aurrera.
- Eguaztenean, apirilaren 22an: Mungiako Kultur Etxean (Palacio Aguirre), 17:30etatik aurrera.
- Eguenean, apirilaren 23an: Bilbao Eszenan (Juan de Gardeazabal, 3, Fikatik sartuz), Santutxun, 17:30etatik aurrera.
- Barikuan, apirilaren 24aan: Kukutzako Gaztetxean (Iturrigorri, 1, Rekalde). 18:00etatik aurrera.
Lehenengo probetan alkarrizketa txiki bat egin beharko dabe hautagaiek, euren naturaltasuna eta fotogenia konbrobetako. Hurrengo asteetan, casting-a Bizkaiko hainbat ikastetxeetara zabalduko da. Iparraldean beste casting bat egingo da, protagonisten bat hangoa baita.
Arantza Ibarrak eta Alfonso Arandiak alkarregaz zuzenduko dabe 'Zigortzaileak'. Ibarrak urte asko emon ditu publizidade arloan beharrean sortzaile eta diseinatzaile moduan, baita telebistarako eszenografiak egiten be. Umeentzako bost ipuin idatzita ditu (Ereinen eta Descleen argitaratuak) eta hainbat gidoi. Alfonso Arandiak, barriz, 'Una semana en el parque' eta 'Carretera y manta' film luzeak zuzendu ditu, baita telebistarako serie arrakastatsu batzuk be, horreen artean 'El comisario'.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!