Espido Freirek eta Rafael Chirbesek literaturearen ganeko eztabaidea eskainiko dabe gaur Bidebarrietan
2009-04-21 10:05 KultureaBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Eztabaidak literaturarekin' ekimenaren saio barri bat izango da gaur, Espido Freireren eta Rafael Chirbesen arteko topaketeagaz. Bertaratutako irakurleakaz pasarte batzuk komentauko ditue saioan. Berbaldia Dani Alvarez kazetariak aurkeztuko dau, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldien aretoan izango da 19:30ean eta sarrerea dobakoa izango da.
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren 'Eztabaidak literaturarekin' ekimenaren saio barri bat izango da gaur, Espido Freireren eta Rafael Chirbesen arteko topaketeagaz. Bertaratutako irakurleakaz pasarte batzuk komentauko ditue saioan. Berbaldia Dani Alvarez kazetariak aurkeztuko dau, Bidebarrietako liburutegiko ekitaldien aretoan izango da 19:30ean eta sarrerea dobakoa izango da.
Freirek eta Chirbesek irakurleagazko tratua zelan zaintzen -edo mugatzen- daben azalduko dabe, ondoren ikus-entzuleen ikuspuntua entzuteko asmoz. Guztiz kontrajarriak diran ikuspuntu bitatik egingo dabe berbaldia: komunikabideetan ohikoa dana eta beraz ezagunagoa, Freireren kasuan legez, eta 'publiko handia' deritxan horretatik eta promozinoetatik urrun, ibilbide sendoa landu dauena, Chirbesren kasuan legez.
Teknologia barriek irakurleagaz konektetako orduan zelako eragina izan daben be aztertuko dabe, euren eretxia blog edota espezializautako foroen bidez ganerako irakurleei edo egileari berari zuzenean helarazoteko dagoan aukerea, berbarako.
Freire eta Chirbes
Espido Freire (Bilbo, 1974), 1998an 'Irlanda' lanagaz estreinau zanetik, espainiar idazlerik esanguratsuenetakoa da. Hurrengo urtean, Planeta Saria lortu eban 'Melocotones helados' lanagaz. Hamarkada arrakastatsu baten ondoren, Freire idazle ezaguna da, kritikarien eta publikoaren onarpenagaz. Idatzizko prentsan eta irratian kolaborazinoak egiten ditu eta igaz 'El trabajo os hara libres' ipun-bildumea argitaratu eban.
Rafael Chirbes (Valentzia, 1949) komunikabideetatik eta eremu literarioetatik urrun ibilbide sendoa landu dauen idazlea da. Historian lizentziaduna dan aldetik, errealismoagazko dauen gustuagaitik eta asmo intelektualetatik urrunduz narrazinoan erabilten dauen era naturalagaitik, kritikarien artean 'galdosiano' kalifikatzailea hartu dau. Zortzi nobela argitaratu ditu bere lehenengo 'Mimoun' nobelatik azkena dan 'Crematorio' laneraino.
Hurrengo eztabaidea
Datorren maiatzaren 19rako, globalizazinoaren efektuen inguruko eztabaidea proponidu dau 'Eztabaidak literaturarekin' programeak. Ramon Chao Frantzian bizi dan kazetari eta idazlea eta Ignacio Ramonet Pariseko Sorbonako irakasle eta 18 urtez 'Le monde Diplomatique' egunkariko zuzendaria izango dira protagonista.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!