Euskal administrazinoko 2.300 langileri eragingo deutse Euskeraren erabilerearen Normalkuntza Planak
2008-07-10 12:07 Euskerea berbagaiEuskerea erabilteko aukerak sortzea eta bultzatzea da egitasmoaren helburu nagusia baina inposizinoak baztertuz. Patxi Baztarrika Hizkuntza Politika sailburuordearen esanetan, 'egitasmoa ez dator euskerearen erabilerea inposatzera, demokrazia lingusitikoa aplikatzera baino'.
Herbie Hancock, Wayne Shorter eta Cassandra Wilson Gasteizko Jazzaldiko kartel buru
2008-07-10 11:21 MusikeaGaragarrilaren 13tik 19ra egingo dan Gasteizko Jazzaldian goi mailako sortzaileak izango dira, kartel buru diran aitatutakoez gan, baita Sonny Rollins saxofoi jotzailea, Chucho eta Bebo Valdes eta jazz elektronikoa jorratzen dauen Parov Stelar be.
Euskal Jaia Gernika-Lumon
2008-07-10 10:30Garagarrilaren 19an, zapatuan, euskal dantzak, musikea, trikitixa soinuak, gaitak, pailazoak, kaleko ekitaldiak taloak eta bi sagardao-kupela erraldoi izango dira protagonista lehen Euskal Jai gernikarran.
Bilboko Arte Eder Museoko Zinematekak David Cronenberg zinemagilearen filmografia osoa eskainiko dau
2008-07-09 17:13 BarriakBilboko Arte Eder Museoko Zinematekak David Cronenberg zinemagile kanadarraren pelikula guztiak eta hemen inoiz ikusi ez diran bere telebistarako lanak batuko dituan ziklo bat eskainiko dau garagarrilaren 10etik abuztuaren 30era bitartean.
Juan Mari Arzak sukaldaria, 2008ko Euskal Herritar Unibersala
2008-07-09 15:48Juan Mari Arzak sukaldari donostiarra izentau dabe 2008ko Euskal Herritar Unibersala. Arzakek euskal gastronomia garai barrietara egokitzen dauela eta euskal sukaldaritzea munduko barritzaileenen artean kokatu dauela nabarmendu dau epaimahaiak.
XI. 'Busti zaitez!' esklerosi anizkoitza dabenen alde
2008-07-09 14:44'Mojate-Busti zaitez esklerosi anizkoitzaren alde' kanpainearen helburuak bi dira: alde batetik, osatzen ez dan eta gazteei eragiten deutsen gaixotasunaren aurrean, gizartea sentsibilizetea eta, bestetik, esklerosi anizkoitzak jotako lagunentzako errehabilitazino zerbitzuak pagetako dirua ataratea.
Abangoardia artea Txinan (II)
2008-07-09 12:53 BidaideTxinako Abangoardia artearen ganeko bigarren erreportaje honetan, Txinak ezarritako zentsurea aztertuko dogu, izan be, zentsura horrek artista atzerritarrei be eragiten deutse.
Hautaproben ezohiko azterketak hasiko ditue gaur Euskal Herriko Unibersidadean 1.171 ikaslek
2008-07-09 10:16Danetara, 1.717 ikaslek hasiko ditue gaur, garagarrilak 9, hautaproben ezohiko azterketak Euskal Herriko Unibersidadean (EHU). Horreetariko 896k (% 52,18) egingo dabe proba euskeraz eta ganerako 821ek (% 47,18) gaztelaniaz. Azterketak hiru egunetan egingo ditue, barikura bitartean.
Tecnaliak 15.000 euro banatuko ditu bere IV. Kazetaritza Sarian
2008-07-08 15:54Sari honen bitartez pizgarri bat eskaini gura jake ikerketearen, barrikuntzearen eta teknologia-garapenaren ezagutzea sustatzen eta zabaltzen daben komunikabideetako profesionalei (prentsa, irratia, telebista eta internet).
Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoak Atlantic Logistic Forum-aren webgune barria jarri dau abian
2008-07-08 15:43Atlantic Logistic Forum (ALF) Arku Atlantikoko garraioaren eta logistikearen mugaz gaindiko lehenengo foroa da eta eztabaidak garatzea, interesak alkar trukatzea, akordioak lortzea eta eragiketak eta negozioak bideratzea ditu helburu.
Bilboko Udal Liburutegi Sareak handitu egin dau dobako wi-fi konekzinoen eskaintzea
2008-07-08 15:01Zerbitzu hau Bidebarrietako Liburutegian baino ez zan eskaintzen orain arte, baina hemendik aurrera Deustu, Begoña, Zorrotza, San Frantzisko, Errekalde, Otxarkoaga eta Zurbaranbarriko liburutegietan be erabili ahal izango da. Udal zentro honeetan guztiotan, erabiltzaileek Interneten doban eta mugarik barik nabegetako aukerea izango dabe.
Ahmad Jamal eta Erik Truffaz Quartet Baionako Jazzaldian
2008-07-08 11:23 MusikeaIgazko datua (11.000 ikus-entzule) txiki itxi guran, aurten, La Ruee au Jazz Baionako jazzaldiaren antolatzaileek jazza ahalik eta gehien zabaltzeko asmoagaz, eremu gehiagotara zabalduko ditue musika emonaldiak, garagarrilaren 11tik 13ra.
Henrike Knörr zanak eta Amelia Baldeonek jasoko dabe Gasteizko Urrezko Domina
2008-07-08 11:21Oraintsu hildako Henrike Knörr euskaltzainak eta Amelia Baldeon Arabako Arkeologia Museoko zuzendariak jasoko dabe aurten Gasteizko Urrezko Domina, Udal gasteiztarreko Bozeramaileen Batzordeak aho batez adostu ondoren.
Altxerri, Ekain eta Santimamiñeko kobak gizateriaren ondare izentau ditu Unescok
2008-07-08 10:29Santimamiñe, Ekain eta Altxerrikoakaz batera, Kantauri isurialdeko beste hamabi kobazulo ziran gizateriaren ondare izateko hautagai eta guztiek lortu dabe Unescoren izendapena.
Kontsumitzaileen dekretuak eskubideak zatitzen ditu
2008-07-07 15:42 Euskerea berbagaiKontseiluak egindako bost azterketek, museoen nahiz zinemen analisiak, ardao botilen eta jogurt etiketen azterketeak eta gaur aurkeztutako ur-botilen etiketenak, Bartzelonako deklarazinoa ez dala beteten argi itxi dabe.
Imanol Agirre: 'Kale-antzerkia sormenaren brankan dago'
2008-07-07 12:39 BarriketanLekeitioko XIX. Nazinoarteko Kale Antzerki Jaialdiaren zuzendari artistikoa
Plentziako Udal Ordenantzen 500. urteurrena, 1508-2008
2008-07-07 12:15Plentziako uriko Udal Ordenantzen bosgarren mendeurrena dala eta, Udalak Eusko Ikaskuntzagaz batera, historia zabaltzeko Jardunaldiak antolatu ditu garagarrilaren 8tik 12ra. Uriko eta eskualdeko garai kultural garrantzitsuenetakoa nabarmenduko da bertan.
'Haizea alde baita' lemapean, 2009ko Herri Urrats logoaren bila
2008-07-07 11:20Datorren urteko maiatzaren 10ean ospatuko da XXVI. Herri Urrats, Seaskako ikastolen aldeko jaia, eta honezkero, antolakuntza lanak hasita dagoz. Urteko leloa aukeratu ondoren, logoa sortzeko ordua da eta horregaitik lehiaketa berezia antolatu dau Seaskak 2009ko logoa asmetako.
Ia 280.000 puntu kendu ditue EAEn puntukako gidabaimena indarrean jarri zanetik
2008-07-07 10:57Arau-hauste zigortuena eta puntu-galera handiena eragin dauena gehiegizko abiadurea izan da, azken bi urteotan gidariek arrazoi horregaitik 172.500 puntu baino gehiago galdu dituelako. Bigarren portaera zigortuena uhala, kaskoa eta segurtasun-elementuak ez erabiltea izan da.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...