Egun berean 'Biblia Natalis' aurkeztu eta Deustuko Liburutegitik Moneoren eraikinera eroan dabe

Bizkaie! 2008-12-15 17:12

Rafael Moneo arkitektoaren eraikinak bi ‘harri’ literario sinboliko ditu euskarri. Lehenengoa, 'Los jardines en la antigüedad', lanen hasieran jarri zan, 2005ean, eta azkena, 'Biblia Natalis’ gaur, abenduaren 15ean, joan dan abuztuan hasitako liburuen lekualdaketea amaitutzat emoteko.

Puntu arteko 50 urte

Bizkaie! 2008-12-15 14:53   Bertsolaritzea

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak 1987an antolatu eban lehenengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketea (Araba Bizkaikoa orduan), baina Bizkaiko lehenengo txapelketea orain 50 urte antolatu eban Euskaltzaindiak. Bizkaiko lehenengoa bakarrik ez, Espainiako Gerra Zibilaren ostean egindako lehenengo bertsolari txapelketea izan zan.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Eztabaida aldia amaituta, abian dira Euskara 21 prozesuaren sintesi-lanak

Bizkaiie 2008-12-15 14:30   Euskerea berbagai

Dagoeneko, kideek gaitegiari emondako erantzunak eskuragarri dagoz Euskara 21 webgunean; erabiltzaileek, era berean, gaitegia erantzuteko aukerea badabe webgunean bertan. Horrezaz gan, gaitegia liburu formatuan argitaratuko da berandu baino lehen.

2009ko Bertsolarien Txapelketa Nagusia, irudi bila

Bizkaie! 2008-12-15 13:36   Bertsolaritzea

Txapelketaren komunikazio-helburuak abiapuntu hartuta osotuko da ideia eta irudiaren diseinua. Teknikea librea izango da eta urtarrilaren 12a baino lehen aurkeztu behar dira lanak.

Antton Olanok irabazi dau Gasteiz Itzulpen Saria

Bizkaie! 2008-12-15 13:32   sariak-autortzak

Antton Olano Irurtiak irabazi dau aurten Gasteizko Udalak gazteentzat itzulitako liburuen artean banatzen dauen Gasteiz Itzulpen Saria, Bai baina ez baina bai eleberriari esker. Pasqual Alapont valentziarrak katalanez idatzia da jatorrizkoa (Fi de culs a Mallolca izenburuaz) eta Elkar-ek argitaratu eban itzulpena 2007an, gazteentzako Taupadak bilduman. Saria 9.000 eurokoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Belaren familia handia Pakea Bizkaiagaz bat eginik

Bizkaie! 2008-12-15 11:48   Euskaldunak munduan

Unai Basurkok (Pakea Bizkaia), barriz, Ipar Hemisferiorantz nabigatzen jarraitzen dau funtzionetan jarraitzen dauen lema bakarragaz, Ekuatoretik oso hur dago eta, ezustekorik ezean, 2009ko urtarrilaren 4-6rako edo heldu daiteke Getxora.

Milaka lagunek aldarrikatu dabe ‘euskaraz bai’

Bizkaie! 2008-12-15 10:17   Euskerea berbagai

'Asko gara, eta asko egin dogu, gau-eskoletatik blogosfera euskaldunerako bidean hamaika izan dira pausoak'. Horregaz batera, euskerearen alde egotea ez dala nahikoa azaldu dau idazkari nagusiak, are gehiago, konpromisoak 'bakotxaren erantzukizunetik' zehaztu behar dirala azpimarratu dau. Xabier Mendiguren Kontseiluko idazkari nagusiak.

Gipuzkoako Aldundiak 2,9 miloe euro banatuko ditu euskerazko produktuen produkzinoa eta kontsumoa sustatzeko

Bizkaie! 2008-12-12 14:56   Euskerea berbagai

Euskerazko hedabideen kontsumitzaile kopurua handitu, euskal produktuen kontsumoa sustatu eta, udalen lankidetzearen bidez, euskerea bizibarritzeko ekintzak bultzatu nahi ditu Euskara Zuzendaritzeak.

Orain, Shanghai 2010 (I)

Testua Eta Argazkiak Zigor Aldama 2008-12-12 14:13   Bidaide

Guzurra dala pentsau arren, urte bi barru 'Uri Ona, Bizitza Hobea' lelopean, urte birik behin antolatzen dan Erakusketa Unibersala Shanghain izango da. Hori dino autobus geralekuetako markesinetan agiri dan 'haibao' izeneko maskota urdinak. Baina Shanghai 2010eko maskotearen irribarrea ez dator bat autobusa itxaroten dagozanen jente piloaren arpegi serioakaz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

‘Zorion perfektua’, liburutik zinemara

Karolina Almagia 2008-12-12 13:56   Barriak

Pausokak produzidu eta Barton Filmsek banatutako filmaren errodajea Zarautzen hasi zan zemendian, herri osoaren ikusmina sortuz, eta biztanleen lankidetzea lortuz. 'Anjel Lertxundi bertan bizi da eta istorio hau hor idatzi eban, horregaitik nahi neban nik Zarautzen filmau' -azaldu deutso Bizkaie!-ri Jabier Elortegi zuzendariak-.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Olaeta Balletaren ondare-fondoa Bizkaiko Foru Aldundiaren esku dago

Bizkaie! 2008-12-12 11:48   Kulturea

Akordio horren helburuak 70 urtetik gorako bide luzean euskal jantzak, ballet klasikoa eta zazpi euskal lurraldeetako kultur ohituren irakaskuntzea ardatz izan dituan kutur talde ezagunak batu dauen ondare zabala gordetea, zabaltzea eta balorarazotea dira.

Euskal webgunerik ikusgarrienaren Buber Saria lortu dau botasarean.biz webguneak

Bizkaie! 2008-12-12 11:25

Teknologia barriakaz eta Internetegaz lotura zuzena daben 300 pertsona inguru batu dira euskal webgune onenak saritzen dituan ekitaldian.

Euskadiko Mendiko Zinemaren I. Jaialdia egingo da abenduaren 15etik 20ra bitartean Gasteizen

Bizkaie! 2008-12-12 11:22   Barriak

Uriburu gasteiztarreko Europa Jauregian eskainiko dira jaialdiko emonaldi gehienak. Mendi jaialdiaren helburua bikotxa da: mendiaren ganeko filmak publikoari helarazotea eta dokumentu horreetako protagonistak eta egileak eurak be ikusleei hurreratzea. Danetara, 20 emonaldi eskainiko dira.

Bizkaiko Emakumeen Asanbladeak jasoko dau 2008ko Bardintasunerako Emakunde Saria

Bizkaie! 2008-12-12 11:16

Asanbladea 1976. urtean sortutako mobimentu feministea da eta bere helburuak dira emakume eta gizonek bizitzaren alor guztietan eskubide bardinak izatea, bai hezkuntzan, osasunean, lanean, eta parte-hartze sozial eta politikoan be.

Berrizko Udalak patrikerako agendea argitaratu dau

Bizkaie! 2008-12-11 17:09

2009. urterako patrikerako agendea Berrizko argazki zaharrakaz osotu da eta gehienetan emakumea da protagonista. Agendako lehen orrietan, gainera, Maria Martina Ibaibarriaga Elorriaga nabarmentzen da, Manuel Martinez ezezinez ezaguna izan zan infanteriako teniente-koronela.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bizkaiko 38 udalerritako merkataritza-gunek emon dabe izena Erakusleihoen Lehiaketan

Bizkaie! 2008-12-11 14:54

Bilboko Merkataritza Ganbereak antolatzen dauen Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketako 25. edizinoan 650 merkataritza-gunek parte hartu dabe.

Epaimahaiaren erabagia datorren urteko urtarrilaren 20an jakinarazoko da Bilboko Euskalduna Jauregian, sariak banatzeko egingo dan ekitaldian.

Kultur ikuskizunak doban Bilbon 2009an zehar 18 urte beteten dituenentzat

Bizkaie! 2008-12-11 14:26

Kultura eta Hezkuntza Sailaren esanetan, gazteriari zuzenduriko txartel barriak, edade horretan erakargarritasun gitxien daben adierazpen artistikoakazko zaletasuna bulzatzatzea dau helburu, lehentasun kulturalakazko ikerketa desbardinen arabera antzerkia, opera, dantza edo jazza lako disziplina artistikoak, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Bermeon, merkataritzearen hizkuntza-egoerea ezagutzeko kanpainea abiarazo dabe

Bizkaie! 2008-12-11 13:25   Euskerea berbagai

Bermeoko merkataritzearen hizkuntza-egoerea ezagutzeko helburuagaz, Udaleko Euskera Sailak 475 denda, taberna eta bestelako establezimentu bisitauko ditu. Jasotako datuak 2001ean egindako diagnostikoaren datuakaz alderatu eta Euskera Sailak eskaintzen dituan hizkuntza-zerbitzuak barriro ezagutzera emon eta zabalduko dira.

Krisia gogortzen eta erregaiaren prezioa merketzen... Noiz arte?

Markues 2008-12-11 13:16   Begi betegarri