Ahmad Jamal, Lucia Lacarra eta Donostiako Orfeoia 43. Heineken Jazzaldiko izar nagusienen artean
2008-07-21 11:04 MusikeaDonostiako 43. Jazzaldia garagarrilaren 22tik 27ra izango da eta aurtengo izarren artean, Ahmad Jamal pianojole ospetsuak 2008ko Donostiako Jazzaldia Saria eskuratuko dau.
Iruñara, Gasteizera eta Berangora joan dira Spraikada'08ko sariak
2008-07-21 10:58Erandiora jente ugari hurreratu da joan dan zapatuan, maiatzaren 13tik bagilaren 27ra jasotako zirriborroen artean aukeratutako 10 lanakaz gozatzera. Danetara, 700 metro koadro pintau zituen milatik gora esprai ontzi erabilita.
Bilboko Artelan berreginen Museoak Joko Olinpikoei buruzko erakusketea inaugurau dau
2008-07-18 16:50 KultureaGaur, garagarrilak 18, hasi eta 2009ko urtarrilaren 11ra bitartean, ‘Olinpia: buru eta bihotz’ erakusketea egongo da ikusgai, funts propioak erabiliz Berreginen Museoak antolatu dauen aldi baterako lehen erakusketea, hain zuzen.
Euskadiko hirugarren BTT zentroaren inaugurazinoa Debabarrenan, Mintxeta-Elgoibarren
2008-07-18 15:49Euskadiko hirugarren BTT Zentroa, Gipuzkoako lehenengoa, Debabarrena eskualdean jarri da, Gipuzkoa eta Bizkaia artean, Euskadiko Autonomia Erkidegoko hiru uriburuetatik 30 minututara. Bere harrera tokia Elgoibarko Mintxetako Polikiroldegian dauka.
Kepa Junkerak inaugurauko dau Pozalaguako auditorioa
2008-07-18 15:21Karrantzan (Bizkaia) dagoan Pozalaguako kobazuloa topau ebela 50 urte bete dirala ospatzeko, lau urteko lanen ondoren, gaur inaugurauko dau Kepa junkerak 60 metroko luzerea, 30 metroko sakonerea eta 2.000 lagunentzako lekua daukan Pozalaguako auditorio barria.
Sex and the city
2008-07-18 12:22 Zinema kritikakDan-dana lar polita, lar artifiziala da. Gidoia sinple baino sinpleagoa da, alkarrizketek ez deuskue graziarik egiten eta, ganera, filmean dan-dana luzatzen da neurri barik. Modearen eta jantzi ikusgarrien miresleei baino ezin jake gomendatu.
Afariak, eguna ondo amaitzeko
2008-07-18 11:13 Jan edanakGauez hartuko diran janariak aukeratzeko, egunez hartu doguna kontuan hartu behar da, orekeari eutsi gura badeutsagu, behintzat. Afariak eguneko ganerako jatorduetako ardurabakokeriak zein gehiegikeriak bardintzeko balio leike, osogarri perfektua bihur daiten.
Getxoko XXIV. Nazinoarteko Folklore eta Dantza Jaialdia
2008-07-18 11:02 KultureaGaragarrilaren 21tik 23ra, hiru gauetan, musikea eta dantzea buztartuz, hiru ikuskizun preparau ditue antolatzaileek. Hiru lurralde desbardinetatik etorritako taldeak izango dira protagonista aurten Getxon: Irlanda, Euskal Herria eta Eslovakia, hain zuzen be.
Aurelia Arkotxa euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia Hendaian
2008-07-18 10:54 Euskerea berbagaiGaragarrilaren 19an, zapatuan, goizeko 11:00etan, Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak sarrera-hitzaldia egingo dau Hendaian, Herriko Etxean.
The Chieftains, Ismaël Lo, Eliades Ochoa eta Korrontzi izango dira aurten Getxoko Nazinoarteko Folk Jaialdian
2008-07-17 18:48 MusikeaJaialdiak irailaren 4tik 7ra ekarriko ditu barriro be Getxora mundu osoko musikak; hain zuzen be, Bizkaiko udalerriak alkarren artean sano desbardinak diran herrialdeek musikea joteko eta sentiduteko dituen ikuspegi diferenteak islatuko ditu, antolatzaileek nabarmendu dabenez.
Eako Poesia Egunak
2008-07-17 15:16 KultureaHerrijeri Emon Arnasa Kultura Taldearen ekimenez, bosgarren urtez egingo dira Gabriel Arestiren omenezko Poesia Egunak Ean, garagarrilaren 19an eta 20an.
Deustuko Unibersidadeak lankidetza-hitzarmena sinatu dau Txinako unibersidade bategaz ikasleak trukatzeko
2008-07-17 14:45Ikasleak trukatzeko hitzarmena 2009-2010 ikasturtean hasiko da gauzatzen. Holan, Donostiako campuseko ikasleek ikasketen seihileko bat Shanghain egin ahal izango dabe, bertako unibersidadean. Bestalde, Donostiako campusak ikasle txinatarrak hartuko ditu eta holan, bi unibersidadeek eta herrialdeek alkar ezagutzen eta aberasten jarraituko dabe.
Ibarrangeluko herriak omenaldia egingo deutso Matxitxakoko batailan ibilitako Juan Telletxeari
2008-07-17 14:21Datorren domekan, garagarrilak 20, Ibarrangeluko herritarrek omenaldia egingo deutse Juan Telletxeari eta Matxitxakoko batailan burrukan egin eben Bou Nabarrako ganerako marinelei. Omenaldia Akordako plazan izango da, 13:30etan.
Beijingeko Joko Olinpikoak tarteko, lapikoak eztanda egingo ete dau barriro?
2008-07-17 10:34 Begi betegarriElhuyar Fundazinoak hizkuntza-baliabideak, tresnak eta zerbitzuak on line jarri ditu
2008-07-16 18:07Helburua da hizkuntzalari profesionalentzat zein gizartearentzat, oro har, web gune bakar batean batzea Elhuyarrek eskaintzen dituan hizkuntza-baliabideak eta tresnak.
Sasoi txarrak blogarientzat
2008-07-16 18:03Ez dira ez sasoi egokienak blogarientzat. Indar handia hartu ondoren, blog eta blogarien mundu honek badaukaz oraingoan ardurauta egoteko momentuak. Legeak, zentsurak eta epaiketak datoz blog honeen ostetik.
'Ardaoaren MABren erreformea. Ardaogintzearen aro barri batean sartzera al goaz?'
2008-07-16 15:35 Jan edanakEHUko XXVII. Udako Ikastaroen barruan, 'Ardoaren MABren erreformea. Ardogintzaren aro barri batean sartzera al goaz?' izenburuko ikastaroa egingo da datozen hilaren 17 eta 18an, eguena eta barikua, Guardiako Villa-Luciako Ardaoaren Gaikako Gunean.
Aste Nagusiko bertoko pop rocka leku bila Bailen kalean
2008-07-16 15:17 Musikea2008ko edizino honen aukeraketa prozesuan parte-hartzaile gehiago izan dira aurreko urteagaz konparauta: 77 maketa aurkeztu dira aurten 2007an izandako 68 taldeen aurrean.
Guillermo Kleinek musikagintzearen 'gakoak' erakutsiko ditu Zarauzko IX. NaziNoarteko Jazz Mintegian
2008-07-16 14:53 MusikeaTailer guztiz praktikoa izango da, jazz edota musika modernoaren musikagintzako alderdi tekniko desbardinak lantzera bideratua. Ikasleen gaitasuna garatzen ahaleginduko da, horreetako bakotxak bere sorketa-ibilbideak topau daizan.
Parisko Louvre Museoa izan zan munduko bisitatuena 2007an, Londresko British Museum eta Tate Galerie-ren aurretik
2008-07-16 12:10 kulturbizParisko Louvre Museoa izan zan 2007. urtean bisita gehien jaso eban munduko museoa, zortzi miloe bisitari baino gehiagogaz. Londresko British Museum kokatu zan bigarren tokian, ia 5,5 miloe bisitarigaz, eta uriburu britainiarreko Tate Galerie hirugarren, ia 5,1 miloe bisita jasota.
Parkatu Ramon, zuzenketak egin doguz.
»» XXXI. dFERIA Arte Eszenikoen Azokea ...