Deustu eta Rekalderi buruz 'Bilboko auzoen eta hango biztanleen historia' I. Bekearen ikerketa historikoa argitaratu dabe

Bizkaie! 2009-03-09 14:41

Hamabi mila euroko beka hau, 2005. urtean esleitu eban lehen aldiz Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriburuko ondarearen zabalkunderako antolatutako Bilbao Izan ekimenaren barruan.

Gaur egungo Bilboko auzoen historiari buruzko ikerketarako bekea emoteko udaleko ekimenak, beste pausu bat emon dau argitaratu barri dan liburuagaz. 2006an egindako lehen ikerlanaz ari gara, Deustu eta Errekalde izanik ikerlanaren helburua: 'Deusto y Rekalde: Historia e Identidad contada por sus protagonistas' izenbururuaz aurkezten jakun ikerlana, unibersidadeko irakasle talde batek egindako lanaren frutua da eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak 500 argitalpen jarri ditu uriburuko liburudenda nagusienetan eskuragarri 15 eurotan.

Ikerlana, Parte Hartuz, Euskal Herriko Unibersidadeko Administrazino eta Zientzia Politikorako Saileko Taldeak gauzatutakoa da, UPV/EHUtik Zientzia Politikoan katedraduna eta ikertzaile nagusia dan Pedro Ibarra Güellek zuzentzen dauena. Talde honetan dagoz Igor Ahedo eta Iñaki Barcena, Zientzietan Politikoan doktoreak eta eta arlo bardineko irakasleak; Imanol Telleria, Soziologia Politikoan lizentziatua eta Gizarte Lanetarako Unibersidade Eskolan irakaslea; Josu Larrinaga, Soziologian irakaslea; eta Mercé Cortina, Gorka Rodríguez eta Noemí Bergantinos, Zientzia Politikoetako Saileko aurredoktoradutzako ikerlariak.


Berbaldiak

Argitalpenagaz batera, ikerlari taldeko partaideek bi berbaldi eskainiko ditue ikerketa xede izan diran bi auzoetan. Kontuak kontu, martiaren 11n, Errekaldeko Kultur Aretoan (Gabriel Aresti Ikastetxea, Errekalde Plaza 3) Igor Ahedok eta Josu Larrinagak Pagasarri magalean dagoan auzoaren garapenari buruz berba egingo dabe. Hurrengo egunean, Iñaki Barcenak eta Imanol Telleriak, Bidarte Udal Zentruan (Lehendakari Agirre Etorbidea 42) Deustuko eleizatearen inguruan berba egingo dabe. Bi berbaldiok 19:30etan izango dira, dobako sarrereagaz.

Hamabi mila euroko beka hau, 2005. urtean esleitu eban lehen aldiz Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak uriburuko ondarearen zabalkunderako antolatutako Bilbao Izan ekimenaren barruan. Bilboko auzoen eta hango biztanleen historia da. Bilboko auzo baten edo batzuen historia eta gizartea ikertzen dabilzanei zuzenduta dago urteroko lehiaketa hau. 1870. urtea aukeratu dabe abiapuntutzat kalifikazino epaimahaiaren aurrera aurkezten diran proiektuentzat. Izan be, urte horretatik aurrera hasi zan Bilboren zabaltzea, hainbat eleizate eta auzogaz alkartzeraino.

Ondorengo deialdietan, San Frantziskoko komunidade etnia-anitzari buruzko ikerketeari esleitu jako bekea eta Uribarriko jarduera sozio-kulturalaren inguruko lanari be. Orain gitxi, laugarren deialdiaren esleipena ezagutu genduan eta berau Sonia González historialariak egindako ikerlan bati egokitu jakon. Lana bigarren gerra karlistearen amaierearen eta gerra zibilaren arteko garaian Bilboko Zabalguneak izandako modernizazinoari buruzkoa da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu